amarauna: 2024ko otsailetik maiatzera

Hasiera: Larunbata, 2024(e)ko Otsailaren 17a

Amaiera: Larunbata, 2024(e)ko Maiatzaren 18a

Familientzako ekimen berria. Larunbat arratsaldeetan.

Otsailaren 17an, larunbata. 17:00etatik 18:00etara
Izaki bizidunak. Animazio-zinemako lantegia

Itziar Garaluce eta Lander Varonarekin (Gaztefilmfest), animaziozko teknikak dituzten fantasiazko izakiak asmatu eta animatuko ditugu.

5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela. Ele bietan (euskara-gaztelania)
Sarrera doan lekua bete arte. Toki mugatua
Erreserba 945 20 90 20 telefonoan egin dezakezu (erreserbak jarduera hasi baino hamar minutu lehenagora arte errespetatuko dira)

 

Martxoaren 16an, larunbata. 17:00etatik 17:45era
ALLES. Dantza eta ahots ikuskizuna Angela Peris eta Koldo Arosteguirekin.

ALLES dena aldi berean egitea da. Ahotsa eta gorputza erabiliz, Angela eta Koldo ur, lurrikara edo helikoptero bihurtzen dira. Abestiak abesten dituzte, hip hop erritmoak muntatzen dituzte, lurra desegiten dute harpa bihurtzeko...

4 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Doako jarduera. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea

 

Apirilaren 20an, larunbata. 17:00etatik 18:00etara
Izenak izanak. Lantegia Larraitz Torres artistarekin

Izenak izanak mundu plastiko-bisualaren, arkitekturaren eta haurtzaroaren kontakizunaren arteko bidegurutzea da; espazio sentsorial baten eraikuntza kolektiboa da, eta bertan, hitzaren eta marrazkiaren bidez, Luis Barragan arkitekto mexikarraren edo Miguel Garairen beraren eraikuntzetara hurbiltduko gara.

4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Ele bietan (euskara-gaztelania)
Sarrera doan lekua bete arte. Toki mugatua
Erreserba 945 20 90 20 telefonoan egin dezakezu (erreserbak jarduera hasi baino hamar minutu lehenagora arte errespetatuko dira)

 

Maiatzaren 18an, larunbata. 17:00etatik 17:30era
Poltsikorako poemak. Poesia errezitala Amaia Egidazu eta Saroa Bikandirekin

Poltsikorako poemak haurrei zuzendutako poesia errezital bat da, ahotsaz gorputzaz eta irudiaz lagundua. Guk sortutako  poema ilustratuak jasotzen dituen bildumatxoa erabiliko dugu oinarri. Haurrekin erritmoa, errima, hizkuntza eta  ahozkotasuna lantzeko baliabide bikaina dira. Kontakizunak istorio dibertigarriak eta sorpresak gordetzen ditu, eta haurrek  istorio txiki bakoitza entzun, ikusi eta ukitzeko aukera izango dute, beraien gozamenerako.

4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela. Euskaraz
Sarrera doan lekua bete arte. Toki mugatua
Erreserba 945 20 90 20 telefonoan egin dezakezu (erreserbak jarduera hasi baino hamar minutu lehenagora arte errespetatuko dira) 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand