Dantzan Bilaka 2024: Lantegia: 'Gorputza abiarazteko leherketa iragankorrak', Maria Ibarretxerekin

Hasiera: Astelehena, 26 Otsaila 2024

Amaiera: Osteguna, 29 Otsaila 2024

Lekua: A4

2024ko otsailaren 26a, 27a, 28a eta 29a.
Ordutegiak: Astelehena 16:00 – 21:00 / Asteartea, asteazkena eta osteguna 9:00 – 14:00
IZEN-EMATEA (50€) otsailaren 21era arte info@addedantza.org helbide elektronikoan

 

Lantegi-laborategi honetan, mugimenduari heltzeko moduak ikertzen dituzten tresnak partekatuko ditu Maria Ibarretxek.

Arrazoi askogatik aktibatua izan daitekeen zinetikotasun bezala ulertuko dugu mugimendua: arau fisikoekin, kontzeptuekin, paisaiekin edo zure amonarekin izandako elkarrizketa batetik datozen hitzekin, adibide batzuk ematearren. Desiren, jakin-minen edo kezken bilketa bat osatzen dute, gure gorputzak modu zehatz batzuetan bizitzera garamatzaten motor bezala funtzionatzen dutenak.

Gorputz hauek denboran mugitzen dira, eta euren motor propioek leku fisiko eta irudimenezkoetan bultzatzen dituzten beste gorputz batzuekin topo egiten dute, elkarrekin bizitzeko testuinguruak sortuz.

Lantegi honetan parte-hartzaileen arteko topaketa bilatzen da, konfiantzazko espazio jolasti bat sortzeko. Input ezberdinak eskainiko dira bertan, entrenamendurako erritual bezala edo sorkuntza indibidual eta taldekorako erabilgarri izan daitezkeenak, horrela erreferenteak, metodologiak eta imajinarioak zabaltzen lagunduz; idazketaren, sentsorialtasunaren eta zinematografikotasunaren artean dabiltzan inprobisazioen bidez, non gorputzek paper protagonista bat izango duten.

NORI ZUZENDUA: Sorkuntza prozesuetan, mugimenduan edo/eta koreografian aurretiko esperientziaren bat duten pertsonak.

Informazio gehiago

 

Dantzan Bilaka laguntza programa eta sorkuntza koreografikorako programa da. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatu eta ADDE Euskal Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatu du.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand