Proposamenak bidaltzeko epea zabalik dago 2024ko otsailaren 27tik apirilaren 19ra (eguerdiko 12:00ak arte)
Artearen metodologietan sakontzeko interesa duten artistei edo sektoreko eragileei zuzendua.
Argibide gehiago JAI Jarduera Artistikoen Institutuaren inguruan
JAI-ren Ikasketa Batzordeko kideak: Ibon Aranberri (artista), Itziar Okariz (artista), Alejandro Cesarco (artista), Olatz Otalora (artista), Catalina Lozano (Artium Museoaren komisario burua), Clara Montero (Tabakalerako kultura zuzendaria) eta Beatriz Herráez (Artium Museoaren zuzendaria).
Programaren tutoreak Ibon Aranberri, Itziar Okariz, Alejandro Cesarco eta Olatz Otalora dira.
2024rako baieztatutako irakasleak Patricia Dauder, Jeremiah Day, Iman Issa, Hilary Lloyd eta Iñaki Garmendia dira, Tabakalera eta Artium Museoko programetan parte hartu duten artistak.
Parte hartzea eta izen emate epeak: gehienez 16 artista hautatuko dira. Deialdia zabalik egongo da otsailaren 27tik, 12:00etan, apirilaren 19ra, 12:00an. Maiatzaren 2an jakinaraziko zaie eskaera bidali duten pertsonei hautatuak izan diren ala ez. JAIren komitea arduratuko da hautaketa egiteaz.
Matrikula: Hautatuak izan diren pertsonak 400 €-ko matrikula ordainduko dute.
Bidali beharreko dokumentazioa: CVa/Biografia, motibazio gutuna eta egindako lanen dossierra fitxategi bakarrean. Fitxategiak ezingo ditu 10 MB baino gehiago izan.