Ibaiak egiten
Carolina Caycedo artista kolonbiarraren Adiskideen lurraldea erakusketari agur esateko, ibaien erretratuak egin eta haien istorioak kontatuko ditugu. Ura margotu eta animaliak, landareak, harriak eta bertan bizi diren izaki guztiak marraztuko ditugu. Guztion artean ibai luzeak sortuko ditugu pertsonaia eta istorio askorekin.
Erakusketaren miaketa-koadernoak, gainera, 10 enigma proposatzen ditu, modu bizi eta dibertigarrian, erakusketa deskubritzen eta artistaren lana esperimentatzen laguntzen dutenak.
Martxoaren 28, 29, 30 eta 31n; apirilaren 1, 3, 4, 5 eta 6an
11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era
5-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Argibide gehiago: 945 20 90 20
Sarrerak Online
Denda Online