2024ko Liburuen Nazioarteko Eguna

2024ko Liburuen Nazioarteko Eguna (Argazkia: Basterretxea Irurzun familiaren adeitasunez)

Hasiera: Asteartea, 23 Apirila 2024

Amaiera: Asteartea, 23 Apirila 2024

Hasteko ordua: 10:00etatik

Bukatzeko ordua: 14:00etara

Néstor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena

. Jendaurreko irakurraldiak

Emanaldi-aretoa. Sarrera doan, toki mugatua 

Liburuen Nazioarteko Eguna dela eta, Artium Museoak Jendaurreko irakurraldiak jardueraren hamaseigarren edizioa antolatu du, liburuak irakurleen bila atera eta jendaurrean arte eta kultura garaikideko testuak irakurtzeko. Aurten Néstor Basterretxearen irudia izango da ardatz.

Artearen eta kulturaren arloko profesionalak gonbidatzeaz gain, jarduera honek irakurketaren esperientzia partekatu nahi duten pertsona guztientzako topagune izan nahi du. Edizio honetan protagonismo berezia izango dute Néstor Basterretxearen inguruko testu eta argitalpenek, artistaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen den urtean.

Nahi duenak bere testua ekarri ahal izango du, betiere aipatutako gaiarekin lotuta baldin badago. Programa honetan parte hartzeko, beharrezkoa da biblioteca@artium.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea, harremanetarako telefono bat eta irakurketetan parte hartzeko aukeratutako ordua adieraziz.

Jendaurreko Irakurraldiak zuzenean ikusi ahal izango dira museoaren youtube kanalaren bitartez. 

. Museo eta arte zentroen bookcrossing-a

Era berean, Liburuen Eguna dela-eta, museoen arteko bookcrossing programa koordinatuko du aurten Artium Museoak hemezortzigarren aldiz jarraian.

Apirilaren 23an, ia berrogeita hamar museok eta arte-zentrok partekatuko dute liburuak askatzeko esperientzia hau, bakoitzak bere hirian.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand