Familientzako lantegiak. 2024ko apirila, maiatza eta ekaina

Hasiera: Astelehena, 2024(e)ko Apirilaren 01a

Amaiera: Igandea, 2024(e)ko Ekainaren 30a

Artium Txikia eta Good Morning, Artium!, familientzako jarduerak asteburuan.

Artium Txikia

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:30etik 12:45era
Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20

 

Apirilaren 7an
Simetriak. Tintekin esperimentatuz esango diogu agur Carolina Caycedoren erakusketari. Irudi simetrikoak sortuko ditugu ibaiak protagonista direla.
Ane Borreguerorekin.

Apirilaren 14an
Koloreak eta gardentasunak. Koloreak era bakar batean nahastu ote daitezke? Lantegi honetan ikusiko dugu, hainbat teknikaren bidez, koloreak eta haien testurak era askotara hauteman daitezkeela.
Natalia Albenizekin.

Apirilaren 21ean
Erreprodukzioak. Artium Museoko lanetako batetik abiatuta, erreprodukzio artistiko bat zer den ikusiko dugu, ondoren gurea sortzeko.
Estibaliz Agirrerekin.

Maiatzaren 5ean
Ur gaineko lorategiak. Eguraldi ona aprobetxatuz, lorategian zehar ibiliko gara. Bertan bizi diren lore eta landareei erreparatuko diegu eta gure ur gaineko lorategia sortzeko ideiak hartuko ditugu.
Javier Pradorekin.

Maiatzaren 12an
Bistak. Eta leihotik begiratzean paisaia aldatu egin dela ikusiko bagenu? Plaza eraldatuko dugu eraikineko okuluetan esku-hartuz.
Idoia Elorzarekin.

Maiatzaren 26an
Emozioen liburua. Zer desberdintasun nabaritzen dugu paper zimurtu bat edo goma eva zati bat ukitzean? Zer kolore lotzen ditugu sentimenduekin? Material eta koloreetan hautematen ditugun esanahi ezkutuei buruzko hausnarketa labur bat proposatuko dugu.
Javier Pradorekin

Ekainaren 2an
Soinudun eskulturak. Igande honetan museoko artelan batzuk ikusi eta, ondoren, lantegian, mihiztatzearen eta moldaketaren bidez, eskultura zintzilikari bat sortuko dugu, baina, batez ere, erritmo handikoa.
Estibaliz Agirrerekin.

Ekainaren 9an
Lurraldea. Zer forma ditu museoaren inguruak? Nola gogoratu? Lantegi honetan, frottage teknikaren bidez, testura horiek jasoz eta balioetsiz joango gara.
Natalia Albenizekin.

Ekainaren 16an
Néstor Basterretxea ezagutzen. Nestor Basterretxearen lana oso agerian dago gure museoan. Artistaren hiru pieza aurkitzera gonbidatzen zaitugu, ondoren, hark egin zuen bezala, pinturatik eskulturarako trantsizioarekin esperimentatzeko.
Idoia Elorzarekin

Ekainaren 23an
Sar gaitezen. Ibon Aranberri artistaren bidez, arte garaikideak paisaiari, naturari eta ekologiari buruz nola hausnar dezakeen ikusiko dugu. Haren proiektuetan inspiratuz, instalazio artistiko bat sortuko dugu lorategian, bertan jolastu ahal izateko.
Andrea Ríosekin.

Ekainaren 30ean
Paisaia asmatuak. Nolakoa zen orain Artium Museoa dagoen tokia hura eraiki aurretik? Nolakoa izango ote da etorkizunean? Maketa bat diseinatuko dugu eskalarekin jolastuz, eta iraganeko, oraingo eta etorkizuneko denborak lotuko ditugu.
Ane Borreguerorekin.

--

Good Morning, Artium!

Igande goizean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Hiru eletan (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez), heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artium Museoaren Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: Igandero, 11:30etik 13:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

 

Apirilaren 7an
Bokaleak. Egun horretan agur esango diogu Carolina Caycedoren Adiskideen lurraldea erakusketari. Ibai handiak sortuko ditugu tenperak erabiliz, eta gero, guztiak elkartu eta lantegiko espazioa eraldatuko dugu.
Esti Agirrerekin.

Apirilaren 14an
Diseinu-artea. Museo bat bisitatzen dugunean, arreta handiz begiratzen diegu aretoetan aurkitzen ditugun piezei, baina inoiz erreparatu al diozu erakusketei buruzko informazioa emateko erabiltzen diren liburuxken eta kartelen diseinuari? Gaur, estanpazioaren teknikaren bidez, ekitaldi berezi baterako koadernoak eta posterrak sortuko ditugu.
Alice Cearretarekin.

Apirilaren 21ean
Ukipen-istorioak. Collagearen teknikak artelan berriak egiteko aukera ematen digu irudiak zatitu eta berreginez. Zer gertatuko litzateke, gainera, testurak, materialak, margoak eta zori pixka bat erabiliko bagenitu? Zer pertsonaia eta istorio bitxi asma genitzake?
Andrea Ríosekin.

Maiatzaren 5ean
Tik-tak. Denborak artista asko liluratu izan ditu beti. Museoko lan batzuen etorkizuna irudikatzea proposatzen dizuegu, denboraren joan-etorriaren aztarnak bilduz.
Ane Borreguerorekin.

Maiatzaren 12an
Mikromunduak. Eta gure ingurua kartografia bihurtuko bagenu? Lantegi honetan buztina moldatu eta gorabeheraz, argiz eta itzalez beteriko mundu bat sortuko dugu. Pieza txiki bakoitza funtsezkoa izango da irudikatutako leku berri hori osatzeko.
Estibaliz Agirrerekin.

Maiatzaren 26an
Eduardo Chillida ezagutzen. Chillidak zioen «sustraiak lurrean eta besoak mundura zabalik zituen zuhaitz bat bezalakoa zela». Haren lana hartuko dugu inspirazio-iturri oinarri sendoa eta besarkatzeko besoak dituen eskultura bat sortzeko.
Ane Borreguerorekin.

Ekainaren 2an
Margolan amaigabea. Eta Museoko pinturak beren markotik atera eta hitz egingo balute? Museoko artelanen zatiekin margolan amaigabe bat sortuko dugu familian.
Noelia Toferekin.

Ekainaren 9an
Lerro-jokoa. Marrazkiak egitean, lerroek jolasteko eta konposizioei nortasuna emateko aukera eskaintzen digute. Zuzenak, okerrak, azkarrak eta solteak, luzeak, motzak, etenak... izan daitezke. Gaur, bildumako lanei begiratu eta ikusmen-elementu horren adierazpen-ahalmen handia aztertuko dugu.
Alice Cearretarekin.

Ekainaren 16an
Arte-eskolak. Non ikasten dute artistek? Gasteizko etorkizuneko artistentzako arte-eskola bat diseinatuko dugu?
Javier Pradorekin

Ekainaren 23an
Nola egiten da eskultura bat? Museoko pieza batzuk aztertuz, erabilitako material eta prozesu artistikoak aztertuko ditugu, eta gero, lantegian, buztinezko eta eskaiolazko moldeak sortuko ditugu.
Noelia Toférekin.

Ekainaren 30ean
Zer ote dago barruan? Zer aurkituko dugu Artium Museoaren lorategiaren ondoko okuluetatik begiratuz gero? Museoaren barruan eta kanpoan artelan mota berbera aurkitzen al dugu? Eta artelanek, zer istorio eta ideia gordetzen ote dute barruan? Gaur, espazioa eta barruko eta kanpoko mugak aztertuko ditugu gure paperezko sorkuntzei esker.
Alice Cearretarekin.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand