Néstor Basterretxea. Artxiboa erakusketaren inaugurazioa dela eta, Néstor Basterretxea eta irudia programa hartuko du museoak, Punto de Vista Jaialdiak eta Oteiza Museoak elkarlanean antolatutako ikus-entzunezko hurbilketa bat, Basterretxearen iruditeria plastiko eta bisuala erakusten duena.
Dokumentuekin elkarrizketan, artistak bere paperetan jada agerian utzi zituen erabaki estetiko eta narratibo batzuk aurkezten dira pantailan saio honetako filmetan. Artxiboa eta filmografia elkarren osagarri dira, eta Basterretxearen sorkuntza-prozesuak eta proposamen formalak ezagutzeko sarbide bikaina eskaintzen dute.
Programaren baitan proiektatuko dira:
Alquézar. Retablo de pasión (Nestor Basterretxea y Fernando Larruquert, 1966. 12 min), Sin título (Nestor Basterretxea. 5 min), Un retrato de NB (Peio Aguirre, 2020. 24 min), LABO (Jesús María Palacios, 2019. 14 min).
Programa honen aurkezpena Manuel Asín Punto de Vista jaialdiko zuzendariak, J. P. Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordeak eta Peio Aguirre arte kritikari eta komisario independenteak egingo dute.
Sarrera doan, toki mugatua.