Museoen Nazioarteko Eguna 2024

Hasiera: Larunbata, 18 Maiatza 2024

Amaiera: Igandea, 19 Maiatza 2024

 Lantegi irekiak, ikuskizunak, zinema, bisita gidatuak...

2024ko maiatzaren 18an, larunbata, eta 19an, igandea.

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) bultzaturik. UNESCOri lotutako erakundea da, eta museoen eremuan ondare kulturala eta naturala, oraina eta geroa, materiala eta immateriala sustatzen eta babesten ditu.

Museoak hezkuntzaren eta ikerketaren alde da ICOMek 2024an egun hau ospatzeko aukeratu duen leloa. Kontseiluak dioen bezala, «Museoak jakin-mina, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatzen duten hezkuntza-zentro dinamikoak dira. Ideia berriak esploratzeko eta zabaltzeko plataforma bat eskainiz ikerketari egindako ekarpena aitortu nahi dugu 2024an. Artea, historia, zientzia, teknologia…, gure mundua ulertzeko hezkuntzak eta ikerketak bat egiten duten ezinbesteko espazioak dira museoak».

Ospakizunaren harira Artium Museoak jarduera-programa bat antolatu du bere ekintza hezitzailearekin lotuta eta publikoak aldaketa eta bilakaera sozial eta kulturaleko prozesuan partaide gisa egiten duen lanarekin lotuta.

 

Maiatzaren 18a, larunbata

11:30 - 14:00 – Lantegi irekiak
Zenbaki lehenak eta askoz gehiago

Esther Ferrerren Números primos pieza, duela gutxi Plazaratu proiektuaren barruan Artium Museoaren Barruko plazan kokatua, izango da zenbaki lehenen kontzeptuaren inguruan lantegi horiek egiteko inspirazio-iturria. Era guztietako publikoentzat —baina bereziki gazteenentzat— egokiak diren jokoak egingo dira.

5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Ele bitan: euskeraz/gaztelaniaz
Doako jarduera. Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea

17:00 - 17:30 – amarauna
Poltsikorako poemak

Poesia kontakizuna Amaia Egidazurekin eta Saroa Bikandirekin
Haurrei zuzendutako kontakizun poetikoa, ahotsa gorputzarekin eta irudiarekin lotuz. Oinarri gisa, jarduerarako sortutako poema ilustratuen bilduma bat erabiliko dugu, haurrekin erritmoa, errima, hizkuntza eta ahozkotasuna lantzeko baliabide bikaina. Ibilbideak istorio dibertigarriak eta sorpresak biltzen ditu, txikienek istorio bakoitza entzun, ikusi eta ukitu ahal izateko.

4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Euskaraz
Doako jarduera. Toki mugatua
Erreserba egiteko: 945 20 90 20 (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)

17:45 - 18:30 – amarauna
Adabaki

Ikuskizuna Bapatean Zirko-rekin.
Bi pailazo, leku bat, mila aukera. Erori eta altxatu, korrika egin, haserretu, bakeak egin, elkar maitatu eta gorrotatu, hautsi, konpondu, berriro hautsi eta elkarrekin konpondu. Denak duelako konponbidea eta jokoak ez duelako amaierarik. Adabaki ikuskizun baikorra da, jolasez eta emozioz betea.

Era guztietako publikoentzat.
Doako jarduera. Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea

18:00 - 19:00 –Artium osorik bisita gidatua
Doako bisita gidatua. Toki mugatua
Erreserba egiteko: 945 20 90 20 (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)


- Maiatzaren 19an, igandea

11:30 - 14:00 – Lantegi irekiak
Zenbaki lehenak eta askoz gehiago

Esther Ferrerren Números primos pieza, duela gutxi Plazaratu proiektuaren barruan Artium Museoaren Barruko plazan kokatua, izango da zenbaki lehenen kontzeptuaren inguruan lantegi horiek egiteko inspirazio-iturria. Era guztietako publikoentzat —baina bereziki gazteenentzat— egokiak diren jokoak egingo dira.

5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Ele bitan: euskeraz/gaztelaniaz
Doako jarduera. Ez da beharrezkoa aurretik izena ematea

12:30 – Artium osorik bisita gidatua
Doako bisita gidatua. Toki mugatua
Erreserba egiteko: 945 20 90 20 (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)

17:00 -18:30 – Familientzako zinema
El extraordinario viaje de T.S. Spivet, Jean-Pierre Jeunet, 2013, 105 min, euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluak.

Gaztefilm Fest-en laguntzarekin

T.S. Spivet 12 urteko jenioa da, eta Montanako etxalde batean bizi da bere familia bereziarekin. Kartografiarako duen talentu handiak saria du. Erakunde zientifiko batek sari entzutetsu bat eman dio eta, maleta txiki bat hartuta, Montana osoa zeharkatzra dao saria jasotzeko.

7 urtetik aurrerako haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Doako jarduera. Toki mugatua.
Erreserba egiteko: 945 20 90 20 (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)

--

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 18an eta 19an museoaren sarrera doakoa izango da.

Museoen Nazioarteko Egunaren asteburuan doan izango dira jarduera guztiak. Nolanahi ere, lekuaren erreserba egitea gomendatzen dugu (tailerretan izan ezik), balizko edukiera-arazoak saihesteko. 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand