Filmategiaren zikloak: Jazzinema 2024

Hasiera: Azteazkena, 03 Uztaila 2024

Amaiera: Osteguna, 25 Uztaila 2024

Jazzinema zikloaren zazpigarren edizioak lau film proposatzen ditu aurtengo udan bossa nova delakoa ardatz.

Aurtengo zikloa osatzeko aukeratu dira, batetik, bi dokumental —emakumeak dituzte protagonista ia erabat—, bestetik, bossa nova estiloaren sorrerako filma eta, azkenik, animaziozko dokumental bat.

Alberto Ibarrondok, Gasteizko Jazz Jaialdiaren zuzendairak, aurkeztu du programa uztailaren 3an egingo den lehenengo saioan.

 

Programa osoa (pdf)

 

Uztailaren 3an, asteazkena, 19:00etan. Zikloaren aurkezpena Alberto Ibarrondorekin
ELIS & TOM. SÓ TINHA DE SER COMO VOCÊ
Roberto de Oliveira, Jom Tob Azulay, 2023

1974an, Los Angelesko disko baten grabazioak bossa nova generoko artista handienetako bi elkartu zituen: Elis Regina eta Antônio Carlos Jobim. Elis Reginaren ahots bikain eta moldakorra zen adierazpiderik aproposena Tom Jobim bikainaren konposizioetarako. Diskoari Elis & Tom deitu zioten, besterik gabe.

Garai hartako grabazioen eta protagonistetako batzuekin egindako elkarrizketen bidez, une konplexu baina magiko hartara hurbilduko gara.


Uztailaren 11n, osteguna, 19:00etan
ORFEU NEGRO (Orfeo beltza)
Marcel Camus, 1959

Greziar mitoa, Rio de Janeiroko inauterietan girotuta. Eurídice ederra, favela batean bizi den lehengusina batek gonbidaturik, Riora iritsi da inauteri ospetsuaren aurreko egunetan. Eurídice tranbia hartuta ailegatuko da  lehengusinaren etxera, eta, bidean, tranbia-gidaria -Orfeu izeneko gitarra-jotzaile bat- liluraturik geratuko da neska gaztearekin.

Alabaina, Orfeuren neskalagun jeloskorraren susmoek zaildu egingo dute harreman hori.


Uztailaren 18an, osteguna, 19:00etan
MIÚCHA. A VOZ DA BOSSA NOVA
Liliane Mutti & Daniel Zarvos, 2022

Miúcha (“Txikitxoa”) zen Heloísa Buarque de Hollandaren izen artistikoa, eta bossa nova generoko ahots bikainenetako  bat da. Miúcha Chico Buarque de Hollandaren arreba eta João Gilbertoren emaztea izan zen, eta berak eman zien ahotsa garaiko sortzaile brasildar handien konposizioei. Sortzaile horien artean, nabarmentzekoak dira bere neba eta senarra, Antônio Carlos Jobim (bere bikote artistikorik ohikoena), Vinícius de Moraes edo Stan Getz saxofoi-jotzaile iparramerikarra, artista brasildar askoren ohiko kolaboratzailea.

Ezinbesteko erreferentzia, bossa novaren historia ulertzeko.


Uztailaren 25ean, osteguna, 19:00etan
DISPARARON AL PIANISTA (They Shot The Piano Player)
Fernando Trueba & Javier Mariscal, 2023

1976ko Buenos Aires tetrikoan, pianista brasildar bat desagertu zen, arrastorik utzi gabe. Tenório Júnior zen, Vinícius de Moraes eta beste zenbait musikari ospetsuren ohiko kolaboratzailea. Handik urte batzuetara, musika-kazetari batek ikerketa bat abiarazi zuen, zer gertatu ote zitzaion jakiteko.

Ikerketek zorigaiztoko ESMA edo Armadaren Goi Ikastegi Mekanikora eraman zuten, zeina Videlaren diktadurako atxilotze-zentrorik izugarrienetako bat izan baitzen. Hantxe berretsi zuten Tenório Juniorren zorigaiztoko patua.

 


Uztailaren 3an, asteazkena, eta uztailaren 11n, 18an eta 25ean, ostegunetan 19:00etan
Sarrera orokorra, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €. 25 urtez azpikoak: sarrera doan (Museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta online.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand