Arte Ederren Bilboko Museoak eta Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa- Artium Museoak, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren laguntzarekin, Begirada feminista. Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan ikastaroaren hamalaugarren edizioa antolatu dute.
Xabier Arakistain arte-komisarioak eta Lourdes Méndez gizarte-antropologiako katedradunak zuzenduko dute ikastaroa, eta hainbat herrialde, diziplina eta belaunalditako profesionalak bilduko dira, ikuspegi feministetatik emakumeek eta euren lanek artearen alorrean duten lekuari buruz hausnartzeko. Ikuspegi feministen arabera, sexuen arteko ezberdintasunak arlo soziala, begirada, hizkera, artearen eremua eta bere erakundeak egituratzen ditu, eta dimentsio ekonomiko, politiko eta estetikoak antolatuz jardueraeremu guztietan eta horietan jarduten duten subjektu guztiei eragiten die.
Artearen eremua eta bere agenteak –gaur egungo gizartearen sexu, etnia eta klaseari dagozkion harreman sozialak ahaztu gabe– aztertzen baditugu, aipatutako ikuspegiek agerian uzten dituzte artean oraindik dauden ezberdintasun estrukturalak, eta horren ondorio nagusien berri ematen dute.
Parte-hartzaileak: Pilar Albarracín, artista | Jennifer Higgie, entsegugile eta arte kritikaria | Catherine de Zegher, komisarioa eta artearen historialaria | Regina José Galindo, artista | Eugenia Tenenbaum, kultura-dibulgatzailea eta artearen historialaria | Carolina Hernández, WARE Archives of Women Artists Research & Exhibitions | Suzanne Lacy, artista
Programa osoa ikusi | Izen-emateak
(*Oharra: Ikastaroa Bizkaia Aretoan (UPV/EHU) egingo da. Abandoibarra Etorbidea, 3. 48009, Bilbo)
Sarrerak Online
Denda Online