'boz.' liburuen-bildumaren lehen zenbakiaren aurkezpena, Gema Intxaustirekin

Hasiera: Ostirala, 24 Urtarrila 2025

Amaiera: Ostirala, 24 Urtarrila 2025

Hasteko ordua: 19:30ean

boz. Euskal Emakume Artisten eta Praktika Artistiko eta Artearen Teoria Feministen Ikerketa eta Dokumentazio Zentroari lotutako liburu-bilduma da. Museoaren eta haren bildumaren programetan parte hartzen duten artista, teorialari eta beste profesional batzuen testuak eta idatziak biltzen dituen argitalpen sorta da.

Gema Intxaustik (Gernika, 1966) inauguratzen du seriea, artistak 2022ko irailetik azarora museoan egonaldian zen bitartean egindako lanetik abiatutako argitalpen batekin.

Argitalpena aurkezteko helburuarekin, artistak solasaldi batean hartuko du parte, Ana Arregi eta Maite Zabaletarekin batera, hurrenez hurren argitalpenaren testuaren idazlea eta diseinatzailea. Horiekin batera, Beatriz Herráez eta Catalina Lozando izango dira, Euskal Herriko Arte Garaikideko Museoko zuzendari eta komisario burua.

 

(* OHARRA: Jarduera hau La Tallerren izango da [Iciar Maestro kalea, 4. 48006 - Bilbo])

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand