amarauna: 2025eko urtarrilatik ekainera

amarauna: 2025eko urtarrilatik ekainera ['BABES'. Oreka TX]

Hasiera: Larunbata, 18 Urtarrila 2025

Amaiera: Larunbata, 14 Ekaina 2025

Familientzako ekimen berria. Larunbat arratsaldeetan

 

amarauna familientzako hilean behin egiten den programa bat da, hizkuntza artistiko ezberdinetara hurbiltzea proposatzen duena.

Saioetan dantza, musika, arte eszenikoak, antzerkia edo narrazioa elkartzen dira, eta helduek eta txikiek arteaz gozatzeko espazio bat eraikitzen dute.

 

Urtarrilarenn 18an, 17:00etan eta 18:00etan (bi emanaldi)
BABES. Oreka TX + Thierry Biscary (musika eta ahotsa biltzen dituen ikuskizuna)

Abegi egiteko abestea eta abesteko abegi egitea.
Hori da gure hari nagusia, pertsonak poliki-poliki bata bestearekin konektatzeko hari hauskorra.
Begiratu, entzun, ibili, bildu eta eraikitzea, edonoiz eta edonon, gure artera datorren guztia zaintzeko.
Eta eguna amaitzeko zuhaitz baten pean atseden hartzea.

«Babes» hitzak euskaraz harrera egitea, laguntza ematea esan nahi du.

 

Otsailaren 15ean, larunbata, 17:00etan
Hariak, jostorratzak eta zauriak. Mireia Delgado (ipuin ikuskizuna)

Lotzen gaituzten hariak ikusezinak omen dira eta, batzuetan, zaila da haien neurria hartzea. Halere, beraien indarra senti daiteke. Eta batzuetan, hain dira indartsuak, beraien gainean orekari eusteko gai izaten gara.

Zein da hari horiei eusteko tentsio egokia? Zenbat tiratu eta zenbat askatu? Korapiloak sortzean, zein muturretatik egin behar dugu tira?

Eta hariak apurtzean? Zeintzuk dira lotura horiek utzitako orbanak?

Nola josi ditzakegu hariak gero eta gutxiago josten duen jendarte honetan?

Ikuspegi feminista duen ahozko narrazio hau ekilibrista izan nahi duen elefante batekin hasi eta hariak ondo josteko errezeta batekin bukatzen da.

Narrazio saioak ez die entzuleei sartu diren bezala ateratzen utziko. Hunkitzeraino solemnea eta barre eragiteko bihurria.

 

Martxoaren 15ean, larunbata, 17:00etan
SABLEak. Kiribil konpainia (musika eta ahotsa biltzen dituen ikuskizuna)

SABLEak ikuskizunari esker, haur zein helduek, haurtzaroko irudimen-munduan bidaia bat biziko dute. SABLEak ikusgarriak, umeak ingurunearekin duen harreman ludiko eta sortzailea ohoratzen du, munduarekiko duen sentikortasun naturala eta sentsibilitatea.

SABLE pertsonaiak lekua entzuten du, sentitzen du, bizitzen eta dantzatzen du, bertan istorioak asmatzen ditu. Azkenean bere ametsak gauzatzen ditu berari dagokion espazio honetan.

Heldu batek jokatzen du SABLE haur pertsonaia. Eta horrela erakusten dio haur-ikusleari heldua agian ez dagoela  berarengandik hain urrun, haurtzaroaren zati bat bere baitan gorde dezakeela oraino.

 

Maiatzaren 17an, larunbata, 17:00etan
Naita Kontu eta kanta. Naita antzerki taldea (kontzertua)

kontrabaxu izan nahi ez duen Bombón kontrabaxuaren historia ezagutuko dugu, eta abentura horretan aurkituko dituen eta baita bere bilaketan lagunduko dioten beste musika-tresna batzuk ere.

«Hiru ahuntzen ipuina» ere bai, eta nola egiten dioten aurre ogro gaiztoari beren bidean aurrera egiteko. Honako abesti hauek kantatuko ditugu, besteak beste: Tripa zorri, sagar gorri (rap), 11 neska ausart (cumbia) eta Otsoa jateko (rock & roll).

 

Ekainaren 14an, larunbata, 17:00etan
Mover el común. Baiven kolektiboa (elkarrekin dantza egiteko topaketa)

Nola mugitzen da zure gorputza? Zeintzuk dira haren mugimendu bereziak? Beste era bateko harremanak al ditugu beste gorputz batzuekin batera dantza egitean? Antonio Gadesek bein elkarrizketa batean esan zuen: «Dantza ez da asmatu jaun eder, dotore eta argal batek dantza dezan. Mundu guztiak du dantzatzeko eskubidea. Herriak dantzan egiten zuten; eta sentsazioengatik, bizitzagatik eta heriotzagatik egiten zuten dantzan; izan ere, dantzatzen diren herriak ez ez dira inoiz hiltzen».

Maisu handi honen hitzei jarraituz, familientzako dantza-topaketa hau proposatzen dugu. Elkarrekin gauden bitartean, gure gorputza eta hark mugitzeko dituen aukera guztiak ikertuko ditugu. Bakarrik eta lagunartean dantzatuko dugu. Espazioarekin jolastuko gara, denborarekin, eta adierazpen artistikorako leku bat sortuko dugu, taldearen belaunaldi aniztasunak aberastua.

 

4 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela.
Sarrera doan, toki mugatua. Erreserba egitea gomendatzen da, 945 20 90 20 telefonoan (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand