Lagunartean: Joxerra Melguizo

Hasiera: Astelehena, 20 Urtarrila 2025

Amaiera: Astelehena, 20 Urtarrila 2025

Hasteko ordua: 18:30ean

Adiskideen kolektiboak sorkuntza- eta pentsamendu-prozesuak ezagutzeko duen interesetik abiatuta, hilean behin, topaketa bat proposatzen dugu museoaren programen parte diren sorkuntza garaikideko artista ezagunekin.

Topaketak astelehenetan egingo dira, museoak ateak ixten dituen egunean, beste modu batez egin ezin diren lan horiek guztiak egiteko.

 

Urtarrilaren 20an, 18:30ean
Joxerra Melguizo (Vitoria-Gasteiz, 1968)

Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bertan lizentziatu zen 1991n, Pintura espezialitatean.
Urtebete geroago, Emilio Melguizo anaiarekin eta Carmen López Castillorekin batera, CM2 espazio-galeria sortu zuen, hogeita hamar erakusketa inguru hartu zituena. Etapa horren ondoren, Trayecto Galeriarekin hasi zen lanean, eta hainbat arte-erakusketa eta -azokatara joan zen, hala nola ARCOra, Art Forum Berlinera, Arte Lisboara, Dfotora edo Valencia Artera.

80ko hamarkadaren amaieratik gaur egun arte, Melguizok hainbat museo, galeria eta erakundetan erakutsi ditu erakusketak, bakarka zein taldean.

Otsailaren 9ra arte, museoaren A3 aretoan dago ikusgai joxerra melguizo. refugios-diarios (lerro galduak).


Doako jarduera, toki mugatua. Erreserba egitea komeni da
Erreserbak 945 20 90 20 telefonoan eta artium.eus webgunean. Adiskideek WhatsApp zenbakian ere egin dezakete (747 488 488)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand