'Aukera' programaren baitan ekoitzitako film laburren proiekzioa

Hasiera: Asteartea, 17 Ekaina 2025

Amaiera: Asteartea, 17 Ekaina 2025

Hasteko ordua: 19:00 h

Euskadiko Filmategiak antolatzen duen Euskal emakume zinemagileak zikloaren harira, museoak Aukera mentoretza-programaren laguntzaz ekoitzitako filmen proiekzioa hartuko du.

Egitasmo hori zinema-zuzendaritzan hasten ari diren emakumeei zuzenduta dago; hain zuzen ere, laguntza eman nahi die ikus-entzunezko sektorean hasiberriak diren eta profesionalizatzeko bidean dauden emakumeei, eta haien ibilbidea erraztu nahi du. Euskadiko ikus-entzunezko eta arte eszenikoen sektoreko emakumeen (H)emen elkarteak antolatzen du Aukera, ZINEBIrekin batera, eta Zineuskadiren, Kutxa Fundazioaren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa dauka.

Honako film labur hauek erakutsiko dira: 

Hemen bizi da maitasuna (Ainhoa Olaso, Enara Garcia, 2022)
Prioridades (Tamara Lucarini, 2023)
Hadas (Beatriz de Silva, 2023)
Komando Marmitako (Uxue Botas, Ane Nafarrate, 2024)
Pomo d’oro (Nerea Sciarra, 2024)
Azkena (Ane Inés Landeta, Lorea Lyons, 2024)

 

Ekainaren 17an, 19:00etan
Sarrera orokorra, 3,5 €. Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urte azpikoentzat: doan (museoaren leihatilan hartu behar dira)
Sarrerak salgai leihatilan eta webgunean

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand