amarauna: 2025eko irailetik abendura

Hasiera: Larunbata, 20 Iraila 2025

Amaiera: Larunbata, 13 Abendua 2025

Familientzako ekimen berria. Hileko hirugarren larunbat arratsaldeetan

 

amarauna familientzako hilean behin egiten den programa bat da, hizkuntza artistiko ezberdinetara hurbiltzea proposatzen duena.

Saioetan dantza, musika, arte eszenikoak, antzerkia edo narrazioa elkartzen dira, eta helduek eta txikiek arteaz gozatzeko espazio bat eraikitzen dute.

 

Irailaren 20an, 17:00etan 
La linterna mágica. Sergi Buka (proiekzioak, itzalak eta magia)

Sergi Buka ilusionista, itzalen sortzaile eta linternistak bere magia dakar Artium Museora eta harrapatuko gaituen esperientzia bisual batean parte hartzera gonbidatuko gaitu. Linterna magikoaren inguruko bidaia bat proposatuko digu, ilusionismoaren, argazkigintzaren eta zinemaren historiaren zati garrantzitsu bat ezagutzeko.

Xamanen kobazuloetako lehen itzal-jokoak gaur egun inguratzen gaituen errealitate birtualerako bidearen hasiera izan ziren.

Linterna magikoa, XVII. mendean sortu zenetik, zinematografoaren aparatu optikoa eta ikuskizun bisual aitzindaria izan zen. Berrehun eta berrogeita hamar urteko historiaren eta proiekzioen ondorioz, linterna magikoa garaiko ikuskizun handienetako bat bihurtu zen; izan ere, ilusioaren artistek gizadiaren beldurrak irudikatzen zituzten fantasmagoriarekin, baina baita ametsak eta ilusioak ere, artista eta artisauek eskuz margotutako plaka ederrekin. Nolakoa izango zen lehen aldiz irudi argidun eta higikorrak ikusten zituztenen sentsazioa?

6 urtetik aurrera. Magialdia-rekin elkarlanean antolatutako ikuskizuna.

 

Urriaren 11n, 17:00etan
Traste. Marion Cruza (bideoproiekzioa)

Traste erlaitz asko dituen tresna handi bat da, egurrezko eta metalezko elementu gutxi gorabehera misteriotsuz betea: plastikozko piezak eta jostailu zaharrak, zume pixka bat eta herriko traste zahar egokituak. Traste jo egiten da eta baita ikusi ere, atzeko aldetik txakurrak eta zomorroak sartzen diren bitartean. Aire zabalean jotzen da, lurraren, zeruaren edo hormaren kontra, olibondo, putzu edo pinu handi baten ondoan.

Marion Cruza Le Bihan artista da eta lan hau irakaskuntzarekin uztartzen du. Gidoiak baztertu eta zuzeneko muntaiaren miaka da bere abiapuntua, eta bideoaren eta idazketaren, marrazkiaren eta esperimentazio kolektiboaren artean mugitzen da.

6 urtetik aurrera.

 

Azaroaren 15ean, 17:00etan
Dancehall, dantza familian! Raquel Koroma, Aixiba Koroma (dantza)

Raquel eta Aixiba Koromak dancehall-aren gakoak erakutsiko dituzte eta familiak gonbidatuko dituzte parte hartzera eta hiriko hizkuntza eszenikoak ezagutzera.

Raquel Koroma, Dancing Princess izenez ezaguna, Euskadin jaiotako dantzari eta koreografoa da. 3 urterekin hasi zen dantzan, eta hainbat estilotan espezializatu da: balleta, hip hopa, reggaea/dancehall-a eta dantza afrikarrak. Nazioartean ikasi eta irakatsi du dantza, eta Espainiako dancehall-en aitzindaria eta beteranoa da. Aixiba Koroma dantzaria eta performerra da, Irunen jaio zen eta Jamaikan eta Sierra Leonan ditu sustraiak. Bere estiloan hiritarra (hip hop, street styles) nahasten du afroarekin eta dancehall-arekin, energia, teknika eta presentzia orekatzen dituen hizkuntza eszeniko bat sortuz.

8 urtetik aurrera.

 

Abenduaren 13an, 17:00etan eta 17:30ean
Le nouveau menu du chef. Arene Onaindia (pantomima)

Jatetxe ospetsu batean, chefak zopa egiteko eskatu dio bere laguntzaileari. Hau, sukaldariaren jarraibideak jarraituz, sukaldean hasi da, baina errezeta pausoz pauso jarraitu arren, zoparen emaitza oso bestelakoa da.
Bien artean konponduko ote dute? Zein ote da sukaldariaren sekretua?

Arte Eszenikoetan graduatu ondoren, Arene Onaindia keinu-antzerkian eta mimoan espezializatu zen Nouveau Colombier nazioarteko eskolan. Handik sortu da pantomima komiko hau, irudimenaren eta ilusioaren bidez agertoki huts bat betetzen duen mimo-pieza. Aktoreak hiru pertsonaia antzeztuko ditu, bakoitzaren gorpuzkerarekin eta izaerarekin jolastuz.

8 urtetik aurrera. 

 

 

6 urtetik gorako haurrentzat (ziurtatu ikuskizun bakoitzean, salbuespenak egon daitezke eta), heldu bat lagun dutela.
Sarrera doan, toki mugatua. Erreserba egitea gomendatzen da, 945 20 90 20 telefonoan (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand