Bor-bor. Asteburuetako lantegi irekiak museoan. 2025eko urria, azaroa eta abendua

Hasiera: Igandea, 05 Urria 2025

Amaiera: Igandea, 21 Abendua 2025

Igande goizetan publiko gazteenak gonbidatzen ditugu, beren familia eta lagunekin batera, museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera. Horretarako, teknika eta material desberdinekin esperimentatuko dugu gure tailerretan.

 

Urriaren 5ean
Akatsaren artea. Zer gertatuko litzateke ura eta kolorea libre utziko bagenitu, nahi dutena egiten? Zer gertatuko litzateke beste elementu eta material batzuekin elkartuko balira? Lantegi honetan akuarelaren mundua, iragarrezina, aztertuko dugu, ohiz kanpoko tekniken bidez, eta jabetuko gara halabeharrak eta ezustekoak gure aliaturik onenak izan daitezkeela sorkuntza-prozesuan.

Urriaren 12an
Diorama. Instalazio bat sortuko dugu, irudi batetik abiatuta. Nola hedatuko litzateke aretoaren espazioan barrena? Zer elementu koka ditzakegu eta zer ibilbide diseinatu?

Urriaren 19an
Mugikorrak. Inoiz aztertu duzu zenbat eratara dauden kokatuta eskulturak museoko aretoetan? Gaurko proposamena da lorategian zintzilikatzeko eta haizearekin mugitzeko moduko eskultura bat egitea.

Urriaren 27an
Positiboa-negatiboa. Esertzen garenean, makurtzen garenean edo saiatzen garenean orekan egoten, gure gorputzaren forma aldatu egiten da. Hainbat jarreratatik abiatuta, pieza berdingabeak landuko ditugu, lan abstraktu handi bat sortzeko.

Azaroaren 2an
Puntua-puntua, marratxoa-marratxoa. Zer gertatuko litzateke osagai bera behin eta berriz errepikatuz gero? Errepikapenaren bidez ehundurak sortzen ikasiko dugu. Ehunduren liburutegi partekatua erabiliko dugu paisaia berriak sortzeko, collagearen bidez.

Azaroaren 9an
Itzal biziak. Istorio asko zuri-beltzean kontatzen dira. Lantegi honetan pertsonaiak eta agertokiak sortuko ditugu, horien itzalekin jolasteko.

Azaroaren 16an
Istorioak paperean. Lantegi honetan gure fanzinea sortuko dugu, gure ideiei forma emateko, eta, horretarako, irudien eta hitzen collagea eta estanpazioa erabiliko ditugu. Ikusiko dugu nola kontatu litekeen istorio bat arau finkorik gabe, teknika mistoen bidez, lan txiki baina ahaltsu bat sortzeko.

Azaroaren 23an
Diseinatu zure bandera. Zertan datoz bat bandera bat eta margolan bat? Batak zein besteak hainbat ideia eta sentimendu islatu nahi ditu. Lantegi honetan proposatzen dizugu pentsa dezazun nolakoa izango litzatekeen ondoen irudikatzen zaituen bandera.

Azaroaren 30ean
Eman kolorea!. Nola aldatu litezke gure inguruko koloreak? Tailer honetan zuri-beltzeko argazki batetik abiatuko gara, eta kolore askorekin eraldatuko dugu argazki hori. Nahiago baduzu, etxetik ekar dezakezu zure irudia; izan liteke erretratu bat, paisaia bat… nahi duzuna!

Abenduaren 6an
Argia eta kolorea. Gaur Artium Museoko leihoak aldatzea proposatzen dizuegu. Argiarekin eta haren gardentasunarekin, eta kristalaren beraren gardentasunarekin esperimentatzeko aukera emango diguten formak eta koloreak erabiliko ditugu okulu biribilak estali edo betetzeko.

Abenduaren 7an
Kolore-abstrakzioa. Batzuetan, zaila gertatzen zaigu lan abstraktu bateraino iristea. Lantegi honetan, hori lortzeko eta kolorez betetako konposizio bat sortzeko gakoa aurkituko dugu.

Abenduaren 8an
Beste izaki bat izatea. Ibai izatea, txori izatea, fruta izatea... Lantegi honetan izaki paregabeak irudikatuko ditugu, erdi animalia eta erdi landare: bizkarrean loreak dituzten txakurrak, ezkata ordez hostoak dituzten arrainak edo ibaiak jariatzen zaizkien pertsonak. Marrazkiaren eta collagearen bidez, gure izaki hibridoari forma emango diogu, eta kartoi mehezko maskara bat sortuko dugu koloretako materialekin.

Abenduaren 14an
Giza gorputzaren itzalak. Gure itzala aldatu egiten da argia non jartzen dugun kontuan hartuta. Hurbiltasuna edo angelua funtsezko osagaiak dira eraldatzeko. Gure itzalak erregistratzen ikasiko dugu gaur, pertsonaia fantastiko berriak sortzeko, eta esku asko beharko ditugu lanerako prest. Etorri nahi duzue taldean lan egitera?

Abenduaren 21ean
Espazioa hedatuz. Nola diseinatzen da museo bat? Arkitekto bihurtuko gara gaur, eta erakusketa areto berri bat diseinatuko dugu, gure lanak Artium Museoan erakusteko.

Urtarrilaren 11n
Paperez ehuntzea. Inoiz pentsatu al duzu haria ez den beste zerbaitekin ehundu daitekeenik? Lantegi honetan, sorkuntza-modu berriak aztertuko ditugu, eta papera berrerabiliko dugu bilbatu, eratu eta pieza bakarrak sortzeko. Probatu nahi duzu?

 

Igandero, 11:30etik 13:00etara
3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand