Neguan matinée 2025

Hasiera: Larunbata, 27 Abendua 2025

Amaiera: Larunbata, 28 Martxoa 2026

Larunbat goizetan gure zinema-matinéetara etortzea proposatzen diegu gazteenei.

Genero ugaritako pelikulak eskainiko dira, eta horien bidez istorio zoragarrietan murgiltzeko aukera izango da. 

 

2025eko abenduaren 27an
Los misteriosos cuentos del manzano. David Súkup, Patrik Pašš, Leon Vidmar, Jean-Claude Rozec, 2025. 71 min. Estrenaldia!

Hiru haurrek, Tom (4), Susan (8) eta Derek (10), aitonaren etxean igarotzen dute gaua. Amona maitearen galeraren ondoren isiltasuna betetzeko, urte askotan familiako ipuin kontalaria izandakoa, haurrek beren istorioak sortzen dituzte eta irudimenaren boterea deskubritzen dute.

Gaztelaniaz. 5 urte gorakoentzat

 

2026ko urtarrilaren 3an
Tximinoen Izarra. Linda Hambäck, 2021. 75 min

Jonna txikia oso alaia da eta izugarrizko gogoa du norbaitek adopzioan har dezan. Edozeinek adoptatuta ere, bera pozik egongo da, baldin eta bera bakarrik maite badu. Bere ama izan daitekeen bat umezurztegira tarranta batean iristen denean, zur eta lur geratzen da autoko atea irekitzen denean. Gorila bat! Jonna ez dago ziur primate erraldoi eta baldar batekin joan nahi ote duen. Baina neskak eta gorilak berehala ahazten dituzte bereizten dituzten desberdintasun fisikoak. Harreman polit hori bizirik irtengo ote da biak banandu nahian dabilen udal funtzionario baten amarruetatik?

Euskaraz. 3 urte gorakoentzat

 

Urtarrilaren 10ean
Buenos días mundo. Anne-Lise Koehler & Éric Serre, 2019. 61 min

Ur- eta baso-paisaia batean, hamar animalia-espezie jaiotzen, hazten, jazartzen eta ikusten dira... Buenos días mundo hezeguneetako faunak eta florak –paperezkoak barne– ondo dokumentatutako ibilaldia da. Errealismo handiarekin, bizitzaren aurkikuntzari eta naturarekiko errespetuari ekiten dio publiko txikiak. Behaketa horrek geure burua ezagutzen ere laguntzen digu.

Gaztelaniaz. 5 urte gorakoentzat

 

Urtarrilaren 17an
Gabi. Engeli Broberg (Suedia eta Norvegia), 2021. 60 min

Gabik Gabi baino ez du izan nahi. Asmo erraza dirudi, baina ez da hain erraza. Gabi desberdin sentitzen da. 8 urte ditu, eta orain arte gauzak argi eta garbi esatea ez da inoiz arazo izan harentzat. Familia herri txiki batera bizitzera joaten denean, ordea, eta nerabezaroa azaltzean, gauzak aldatu egiten dira.

Euskaraz. 10 urtetik aurrera


Urtarrilaren 24an
La Barca del viento. Nicolas Hu, 2021. 52 min

La barca del viento izeneko film laburren programaren bidez, aniztasun estetikoaren aldeko kantua abestu nahi dugu, eta, aldi berean, naturaren handitasuna eta adiskidetasunean bizitzeko beharra estimatu arazten diguten paisaia fisiko eta emozionaletara bidaiatuko dugu.

Gaztelaniaz. 6 urtetik aurrera


Urtarrilaren 31n
Kaixo Frida. Karine Vézina & André Kadi (Herbehereak), 2025. 82 min

Neskato berezi baten istorioa kontatuko dizuegu. Coyoacanen bizi da, Mexikon. Azkarra eta bizi-bizia da, dena interesatzen zaio. Eta zailtasunei aurre egiteko bere sormen harrigarria erabiltzen du. Neskato horren izena Frida Kahlo da.

Euskaraz. 5 urtetik aurrera


Otsailaren 7an
Un barco en el jardín. Jean-François Laguionie (Luxemburgo eta Frantzia), 2024, 75 min

Bere abentura-ametsen eta gurasoenganako begirada samurraren artean, François gaztea haurtzarotik helduarora igaro da. 50eko hamarkadaren hasieran, familiaren lorategian, Marne ibaiaren ondoan, Spray itsasontziaren erreplika eraikitzen hasiko da Pierre. Ontzi mitiko horrekin egin zuen munduaren bira 1895ean Joshua Slocumek, berak bakarrik, ospetsu bihurtuz.

Gaztelaniaz. 8 urtetik aurrera


Otsailaren 14an
Yuku eta Himalayako lorea. Rémi Durin & Arnaud Demuynck (Belgika, Frantzia eta Suitza), 2022. 65 min

Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea.

Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia!

Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena

Euskaraz. 4 urtetik aurrera


Otsailaren 21ean
Binti. Frederike Migom (Belgika eta Holanda), 2019, 90 min

Binti, hamabi urtekoa, Kongon jaio zen, baina Belgikan bizi da bere aita Jovialekin txiki-txikitatik. Paperik ez duten arren, Bintik bizimodu normala izan nahi du eta bere idoloa den Tatiana youtuberra bezalakoa izan. Eliasek hamaika urte ditu, eta amarekin (Christinerekin) bizi da bakarrik, gurasoak dibortziatu zirenetik. Aita, orain, Brasilen bizi da. Polizia etxean sartu eta Bintik ihes egin behar duenean, neskatoa Eliasen arbolako txabolan babestuko da, eta handik gutxira bere arazo guztien konponbide biribila bururatuko zaio: bere aita eta Eliasen ama elkarrekin ezkontzea lortzen badu, Belgikan geratu ahal izango dira.

Eliasen Okapiei Laguntzeko Klubarekin bat egin eta dirua biltzeko ekitaldi handi bat prestatzen ari dela, Christine eta Jovial maitemindu daitezen plan bat antolatzen du Bintik ezkutuan..

Gaztelaniaz. 8 urtetik aurrera


Otsailaren 28an
Phantom boy. Alain Gagnol & Jean Loup Felicioli (Frantzia), 84 min

New York. Gangster desitxuratu misteriotsu batek Alex zauritzen du, bere atzetik segika dabilen polizia inspektorea. Ospitalen inmobilizatuta dagoela, Alex Leoren laguna egiten da, 11 urteko mutiko bat, zeinak bere gorputz barrutik irteteko gaitasuna duen.

Mamu guztiak bezala, ikusezina veste persona guztientzat, hegan egiten du eta hormak zeharka ditzake. Aurpegia hautsita duen gizonak, hiria mehatxatuko du virus informatiko batekin. Mutikoaren ahalmen izugarriei esker Alexek ikertzen jarrai dezake.

Euskaraz. 7 urtetik aurrera


Martxoaren 7an
Siroko el reino de los vientos. Benoît Chieux (Frantzia eta Belgika), 2023, 80 min

Juliette eta Carmen, 4 eta 8 urteko neska, bi ahizpa ausart dira, eta aspertuta dauden batean, beren liburu gogokoenaren (El Reino de los Vientos) mundura sartzeko pasabide sekretu bat aurkitu dute. Katu bihurturik, espetxeratu eta bata bestearengandik bereizi dituzte.

Gaztelaniaz. 6 urtetik aurrera


Martxoaren 14an
Udare erraldoiaren istorio harrigarria. Philip Einstein Lipski, Jørgen Lerdam, Amalie Næsby Fick (Danimarka), 2017. 80 min

Herri txiki zoragarria da Eguzkierri, eta bertan bi lagun handi bizi dira: Sebastian elefantea eta Mitxi katemea. Azkenaldian, ordea, oso atsekabetauta daude Sebastian, Mitxi eta beste herritar ia guztiak, beren alkate maitea, Jeronimo Braulio Seberin Olsen -eurek maitekiro “JB” esaten diotena- desagertu egin baita. Eta JB ez dagoenez, Txist alkateordeak hartu du agintea.

Haren jokabide makurrak goibeldu egin du herria, eta JB agertu ezik, Txist betiko jabetuko da haren karguaz.

Euskaraz. 4 urtetik aurrera


Martxoaren 21ean
Astros inmóviles. Noemi Gruner eta Selena Picke, 2022-2023. 50 min

Astros immóviles film laburren programak asertibotasunetik, entzutetik eta elkarrekiko errespetutik abiatuta mundu berriak ezagutzeko atea irekitzen digu, aurkezten dituen istorioen bitartez.

Hiru narrazioek koloreen eta formen sinbolismotik abiatuta aparteko unibertso bisualetara garamatzan bidaia bat proposatzen digute. Elkarbizitzaz mintzo zaizkigu, gutako bakoitza nondik datorren jakiteko aukeraz eta bidaia emozional horiek egitearen garrantziaz.

Gaztelaniaz.


Martxoaren 28an
Mama Mu vuelve a casa. Christian Ryltenius (Suedia), 2021. 63 min

Etxaldera zikoina bidaiari bat iristen den egunean, Ama Mu-ri galdera bat datorkio burura: “Non dago benetan nire etxea?” Nola jakin dezake ziurtasunez bere landa eta bizitokitzat duen etxaldea bere benetako etxea direla? Agian bada toki hoberik berarentzat mundu zabalean. Bele saiatzen da azaltzen besteen belardiak ez direla beti berdeagoak, baina Ama Muk ez dauka argi. Izan ere, batzuetan, galdu egin behar gara berriro etxerako bidea aurkitzeko.

Euskaraz. 4 urtetik aurrera

 

Larunbatak, 12:00etatik 13:30era
3-12 urte bitarteko haurrentzat
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand