Filmategiaren zikloak: Zinema eta zientzia IX

Hasiera: Azteazkena, 07 Urtarrila 2026

Amaiera: Azteazkena, 25 Martxoa 2026

Urtarrileko, otsaileko eta martxoko asteazkenetan, 19:00etan

Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urte azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: dagoeneko museoaren txartel-leihatilan eta webgunean   

 

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloaren bederatzigarren edizioak, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburu irmoarekin jarraituko du.

Proiekzioak, aurkezpenak eta solasaldiak ziklo honen DNA dira, zeina zinemaren eta zientziaren defentsa arrazoitu eta sendoaren bidez mamitzen baita, izen handiko zientzialarien presentzia nabarmenarekin.  

Programa osoa jaitsi (pdf)   Sarreren salmenta

 

Urtarrilaren 7an
Planet of the Appes (El planeta de los simios). Franklin J. Schaffner, 1968. EN-ES

George Taylor espazio-ontzi bateko tripulazio kidea da. Irupen luzeko musio batean dago eta planeta ezezagun batean erori da.

Aurkezlea: Juan José Gómez Cadenas (Partikulen fisikan eta instrumentazio nuklearrean aditua DIPCn).

 

Urtarrilaren 14an
L'enfant sauvage (Haur basatia). François Truffaut, 1970. FR-EU

XVIII. mendearen amaieran Frantzian izandako gertakari errealetan oinarritutako filma. Basoan isolatuta, jendearekin eta zibilizazioarekin batere harremanik gabe hazi zen haur baten heziketa-prozesua kontatzen du.

Aurkezlea: Amaia Carrión Castillo (Ikerbasque ikertzai - lea da Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroan).

 

Urtarrilaren 21ean
The Social Network (Sare soziala). David Fincher, 2010. EN-EU

2003ko udazkeneko gau batean, Mark Zuckerberg Harvardeko ikasle eta programazioko jeinua ideia berri bat lantzen hasi zen: Facebook. Ikastetxe nagusi bateko gelan hasitako burutazio hura berehalaxe bilakatu zen sare sozial iraultzaile.

Aurkezlea: Antonio Casado da Rocha (EHUko Ikerketa Arduratsurako zuzendaria eta irakasle-ikertzaile gisa lan egiten du Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia sailean).

 

Urtarrilaren 28an
The Birds (Los pájaros). Alfred Hitchcock, 1963. EN-ES

Melanie San Frantziskoko goi-mailako gazte aberats eta esnob bat da. Kasualitatez ezagutu du Mitch Brenner abokatua, txori-denda batean. Abokatuak bazuen Melanieren bizitza zoroaren berri prentsaren bidez. Axolagabekeriaz tratatu du emakumea, eta nahiko sumindurik utzita alde egiten du dendatik.

Aurkezlea: Juan Ignacio Pérez Iglesias (Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua. Biologian doktorea eta animalien fisiologian katedraduna EHUn).

 

Otsailaren 4an
Sisters with transistors. Lisa Rovner, 2020. EN-ES

Musika elektronikoa gizonentzako eremu gisa hartu izan da beti. Hori hala izanik ere, emakumeek eginkizun erabakigarria izan dute genero horretan hasiera-hasieratik, doinu horiek gaur egun definitzen dituzten gailu, teknika eta estilo berriak diseinatzeko orduan.

Aurkezlea: Mónica Bello (artearen historialaria eta komisarioa).


Otsailaren 11n febrero
The Fly (La mosca). David Cronenberg, 1987. EN-ES

Zientzialari batek akuri gisa erabiltzen du bere burua teletransportazio-esperimentu konplexu bat egiteko. Arrakastaz egiten du saioa, baina aldaketa bitxiak hasten zaizkio agertzen gorputzean. Aldi berean, deskubritzen du euli bat sartu zela esperimentua egin zuen kapsulan.

Aurkezlea: Ginés Morata Pérez (zientzialari erreferentea garapenaren biologian funtsezko eredua den Drosophila melanogaster euliaren arkitektura biologikoaren azterketan).


Otsailaren 18an
The Nutty Professor (Irakasle zoroa). Jerry Lewis, 1963. EN-EU

Julius Kelp, kimikako unibertsitate-irakasle baldar bat da, nahiko zoritxarrekoa bizitza sozialean. Edabe baten formula asmatzen du, eta edaten duenean, guztiz kontrako pertsona bilakatzen da: gizon interesgarri, dotore eta erakargarri bihurturik, Buddy Love deitzen dio bere buruari...

Aurkezlea: Xabier López (kimikaria, EHUko katedraduna eta DIPC-eko kidea).


Otsailaren 25ean
La Voie Royale. Frédéric Mermoud, 2023. FR-ES

Sophie ikasle bikaina da. Matematikako irakasleak adoretuta, familia-landetxea utzi eta zientzietan prestatzeko eskola batera joaten da. Baina Sophie jabetzen da Politeknikoan sartzeko ametsa lehiaketa bat baino zerbait gehiago dela... Benetako erronka bat da, eskala sozialean gora egiteko.

Aurkezlea: Eva Ferrerira (Matematikan lizentziatua eta Ekonomian doktorea da EHUn. Probabilitate eta Estatistikako masterra du New York Universityko Courant Institutuan).

Laguntzailea:

institut français


Martxoaren 4an
Los destellos. Pilar Palomero, 2024. ES

Isabelen bizitza erabat aldatzen da ustekabean: alabak Ramón maiztasunez bisitatzeko eskatzen dio, gaixorik baitago. Hamabost urtez senar ohiarengandik aldenduta egon ondoren, orain ezezagun bat bezala ikusten du, nahiz eta urteetan familiakoak izan. Isabelek gainditutzat jotzen zituen sentimenduak biziko ditu atzera.

Aurkezlea: Ander Urruticoechea Ribate (Medikuntzan doktorea eta onkologia medikoan espezialista).


Martxoaren 11n
The Third Man (Hirugarren gizona). Carol Reed, 1949. EN-EU

Gerra Hotzaren hasiera, Viena, 1947. Holly Martins iparramerikarra Mendebaldeko eleberrigile kaskar bat da. Austriako hiriburura iristen da, hiria lau eremutan banatuta eta II. Mundu Gerrako estatu aliatuek okupatuta dagoen garaian. Hollyk haurtzaroko lagun bat bisitatuko du, Harry Lime, zeinak lana lortuko diola agindu baitio.

Aurkezlea: Miren Itziar Arkorta Calvo (Biokimika eta Biologia Molekularreko katedraduna EHUn).


Martxoaren 18an
Narayama Bushi-ko (La balada de Narayama). Shohei Imamura, 1983. JP-ES

Herriko lege zaharraren arabera, adinekoek, 70 urte betetzean, herritik joan eta Narayama mendiaren gailurrera joan behar izaten zuten bizitzera. Heriotza-sententzia errukigabe horrekin, tristurak eta etsipenak jota gelditzen ziren familiak, adinekoak mendira bidali beharraren ondorioz.

Aurkezlea: María Jesús Goikoetxea Iturregi (Giza Eskubideetan doktorea eta Psikologian eta Teologian lizentziaduna. Ikertzaile eta irakaslea Deustoko Unibertsitatean).


Martxoaren 25ea
Kaze No Tani No Naushika (Nausicaa del Valle del Viento). Hayao Miyazaki, 1984. JP-ES

Etorkizun urrun batean, onddo pozoitsuz eta intsektu erraldoiz josirik ageri da Lurra, gerra apokaliptiko baten ondotik. Sarraskitu egin dituzte gizakiak. Bizirik atera direnak herri isolatuetan bizi dira, eta ozta-ozta irauten dute inguruan gas toxikoz kutsatutako basoak eta intsektu mutante erraldoiak dituztela.

Aurkezlea: Ibone Ametzaga Arregi (EHUn Biologia Zientzietan lizentziatua, Imperial College of Science and Technology-n master eta doktorea).

  

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia

Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand