ERAKUSKETAK
. Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000)
[A0 aretoa] - Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren funtsen erakusketa
. Marwa Arsanios. Lurrak ez du jaberik izango
Datorren apirilaren 12an amaituko da jatorri libanoarreko Marwa Arsanios artistaren (Washington K. B., 1978) lanen ikuspegi bat proposatzen duen erakusketa. Lan honen muina Who is Afraid of Ideology? (Nor da ideologiaren beldur?, 2017 – abian) izeneko pieza dokumental sail bat da. Proiektu horretan, Ekialde Ertaineko eta Hego Amerikako hainbat geografiatan lurra nola berreskuratu eta ustiatzen den ikertzen ari da Arsanios.
. Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean
[A2 aretoa] - Abuztuaren 30era arte, erakusketa honek modu kritikoan eta espekulatiboan aztertzen du mugimendudun irudiak bestetasunaren (modernitatetik eratorritako gailu epistemologiko osoa oinarri hartuta Mendebaldetik eraiki eta definitua) kontakizunaren eta irudikapenaren eraikuntzan duen papera, zinema etnografikoaren askotariko tradizioa osatu zuena.
. Juana Cime. Begirada disidente bat
[A3 aretoa] - Abuztuaren 30era arte ere, erakusketak Juana Cimaren (Caibarién, Cuba, 1951) ekoizpen artistikoaren ibilbide bat proposatzen du, Karibeko oroimenaren, Euskal Herrian jasotako prestakuntzaren eta esplorazio-espiritualtasunaren arteko elkargunean uztartua, 70eko hamarkadaren amaieratik nortasunari, ekologiari eta generoari buruzko funtsezko eztabaidak aurreikusi zituena.
JARDUERAK
Bor-bor. Asteburuetako lantegi irekiak museoan
Apirilaren 4an eta 5ean
Ispilutxo, ispilutxo magikoa. Lantegi hauetan arretaz begiratuko diogu gure aurpegiari eta haren xehetasun guztiei ispilu txiki batzuk erabiliz. Gero, geure buruaren erretratua egingo dugu.
11:30etik 13:00etara. 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta.
Doako sarrera, toki mugatua. Ez da aldez aurretik erreserbarik egin behar.
Bisita gidatuak
Jaiegunetako bi aste horietan, igandeetako ohiko bisitak egingo dira, eta aparteko bisitak jaiegunetan.
Artium Museoan barrena bisita gidatuak, museoaren arkitektura, bilduma eta aldi baterako erakusketak ezagutzeko 50 minutuko ibilbideak dira. Gainera, apirilaren 12an Marwa Arsaniosen erakusketaren azken bisita gidatu monografikoa egingo da.
Apirilaren 2an
12:30ean. Artium Museoan barrena
Apirilaren 3an
12:30ean. Artium Museoan barrena
Apirilaren 4an
12:30ean. Artium Museoan barrena
Apirilaren 5ean
12:30ean. Artium Museoan barrena
Apirilaren 6an
12:30ean. Artium Museoan barrena
Apirilaren 12an
12:30ean. Marwa Arsanios. Lurrak ez du jaberik izango
Aste Santuko ordutegi berezia: Apirilaren 2an, 3an, 4an, 5ean eta 6an, 11:00etatik 20:00etara (apirilaren 7an, eta 28an, astearteak, itxita). Doako sarrera: Arratsaldero; Igandeetan egun osoa; egunero 14 urtez azpikoentzat, ikasleentzat, langabetuentzat eta pentsiodunentzat. Tarifa orokorra: 5 €
Sarrerak Online
Denda Online