Apirila, maiatza eta ekaineko asteazkenak, 19:00etan
Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean
Euskadiko Filmategiak ondarea eta emakumeen zinemagintza landuko ditu datozen hiru hilabeteetan, Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo den Euskal zinema zikloan.
Azken bosturtekoan euskal emakume zinemagileen lanei argia eman ondotik, Filmategiak zabaldu egingo du fokua aurten, eta 16 film proiektatuko ditu hamar saiotan: gure zinematografiaren historia nolabait markatu duten izenburuak errepasatuko ditu.
Programa
Apirilaren 15ean
YOYES, 25. URTEUIRRENA
Yoyes. Helena Taberna, 2000. 103 min. ES
María Dolores González Katarain, Yoyes, ETAko buruzagitzako lehenbiziko emakumezko izan zen. Militatzeari utzi zionean, ahaleginak egin zituen erakundeak bakean utz zezan. Haiek, baina, ez zeuden horretarako prest.
Filmaren hogeita bosgarren urteurrena ospatzeko emanaldia. Helena Taberna euskal zinemagintzako erreferentziazko zuzendarietako baten opera prima da Yoyes.
Hirugarren koadernoa. Lur Olaizola, 2022. 21 min. ES
22 urte geroago, Ana Torrentek Yoyes filmeko pertsonaiari heldu dio berriro, baina oraingoan Yoyesek berak idatzitako testuetatik abiaturik, film laburraren zuzendariarekin hizketaldiak eta saioak eginda.
Apirilaren 22an
EUSKAL EMAKUME ZINEMAGILEAK
Urak aske. Bego Zubia Gallastegi, 2021. 74 min. EU/ES/FR (gaztelaniazko azpitituluekin)
Artikutzako presa desegiteak ekarri zuen lehengoratzea da dokumental honen abiapuntua, eta erakusten du nola denbora laburrean berroneratzen diren presa eraiki ondoren suntsitu zituzten ingurunea eta ekosistema. Alabaina, ez du ezkutatzen egitura horiek mantentzea aldarrikatzen duten herritarren artean sortzen duen problematika.
Euskal errealizadoreei buruzko panoramikarekin jarraituz, 2021ean Bego Zubia Gallastegi arrasatearrak zuzendutako dokumental hau aurkezten dugu.
Apirilaren 29an
BORJA COBEAGA ETA LA KOMEDIA
Un novio de mierda. Borja Cobeaga, 2010. 4 min. ES
Ondoez arin batek gehiegizko garbitasun-eskrupuluekin bat egiten duenean, emaitza benetan tragikoa izan daiteke.
Pagafantas. Borja Cobeaga, 2009. 80 min. ES
Chema erabateko ergela da. Konkistatu nahi dituen neskek oso gogoko dute... Baina adiskide gisa baino ez. Chema pagafantas bat da.
Borja Cobeagaren lehen film luzea. Zuzendari horrek lotura handia izan du euskal komediaren fenomenoa sortzearekin, ez zineman bakarrik, baita telebistan edo telesailetan ere.
Maiatzaren 6an
FUEGO ETERNO, 40. URTEURRENA
Fuego eterno. José Ángel Rebolledo, 1985. 90 min. ES
XVII. mendean, Inkisizioak sorgin-ehiza latza bultzatu zuen Euskal Herrian. Istorio honetako protagonista ere jazarpen horren biktima da: ezkontza-egunean bertan alargundu zen, senarra egoera bitxian hil ondoren.
Euskadin inoiz egindako film anbiziotsuenetako bat, José Ángel Rebolledok zuzendua eta Imanol Uribek produzitua. Javier Aguirresaroberen argazkia eta Alberto Iglesiasen musika ditu, eta Gerardo Vera da zuzendari artistikoa. Antzezleak, berriz, maila bikainekoak, Ángela Molina edo Imanol Arias, kasurako.
Maiatzaren 13an
ONDAREAREN BILA
Gure Sor Lekuaren bila. Josu Martinez, 2015. 71 min. EU/ES/FR (gaztelaniazko azpitituluak)
1956an estreinatu zen Hazparnen seguruenik euskaraz eginiko lehen dokumentala izandakoa. Ibilbide labur eta bitxi baten ondoren, galdu egin zen dokumental haren arrastoa. 50 urte baino gehiago igaro ondotik, ikertzaile batek gelditzen ziren informazio apurrak berreskuratzeari ekin zion, istorio hori osatzeko. Emaitza, film honetan ikusgai.
Ondare zinematografikoa berreskuratzea herri baten memoria kolektiboaren parte bat berreskuratzea ere bada. Horrexegatik da hain garrantzitsua arrasto zalantzagarri eta beti iradokitzaile horiek bilatzen dituztenen lana.
Maiatzaren 20an
GERRA ZIBILA EUSKADIN
Entierro del benemérito sacerdote vasco José Mª de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias, 1937. Eusko Jaurlaritzaren Propaganda Saila. 4 min. ES
Semana Santa en Bilbao, 1937. Eusko Jaurlaritzaren Propaganda Saila. 2 min. ES
Guernika. Nemesio Sobrevila, 1937. 23 min. ES
Elai-Alai. Nemesio Sobrevila, 1938. 22 min. Elkarrizketarik gabe
Aurkezlea: Santiago de Pablo
Duela 90 urte hasi zen zorigaiztoko gerra zibila Espainian. Hemen zer gertatzen ari zen munduari jakinarazteko ahaleginean, Euskadiko Gobernuaren Propaganda Atalak zenbait dokumental egin zituen. Nemesio Sobrevila jende gutxiko baina lanerako grina biziko talde baten buru izan zen. Taldekide guztiek erbestea jaso zuten beren konpromisoaren ordainetan.
Talde hark eginiko lau dokumental aurkezten dira. Lehenengo biek argi eta garbi gezurtatzen dute “gurutzada” katoliko frankistaren ideia: Entierro del benemérito sacerdote vasco José Mª de Korta y Uribarren, muerto en el frente de Asturias, eta Semana santa en Bilbao. Beste biak -Guernika eta Elai-Alai- Nemesio Sobrevilak zuzendu zituen. Lehenbizikoak Kondor Legioak Gernikako hiribildua bonbardatu zuenekoa du hizpide; gerraren izugarrikeria pantailaratu nahi du, eta nazioarteko elkartasuna piztu atzerriratutako euskal herritarren alde. Bigarrenak soinu-banda osatugabea du, eta Elai-Alai haur dantza-taldeaz mintzo da. Elai-Alaik nazioartean zabaldu zuen euskal kulturaren eta folklorearen parte bat, Eresoinkarekin batera.
Maiatzaren 27an
(H)EMEN: 10. URTEURRENA
Irrintzi. Mirentxu Loyarte, 1978. 12 min. EU/ES
Irrintziaren oihartzunak. Iratxe Fresneda, 2016. 54 min. EU (gaztelaniazko azpitituluak)
Irrintzi film labur esperimentala, lan arriskutsu eta konprometitua, benetako astinaldia izan zen euskal zineman. Ia 40 urte geroago, Irrintziaren oihartzunak filmak azaltzen du zer gelditu den tsunami handi hartatik, eta zuzentzeko aukerarik apenas izan zuen zuzendari baten bizitzan eta arrazoibidean barneratuko gaitu.
(H)emen orain hamar urte hasi zen lanean elkarte txiki gisa, eta gaur egun euskal ikus-entzunezkoen arloan lan egiten duten emakume gehienak biltzea lortu du. Hamargarren urteurrena ospatzeko, zer hoberik Mirentxu Loyarte euskal zinemaren aitzindari handia omentzea baino. Horretarako, zinemagilearen beraren lana ez ezik, Iratxe Fresneda (H)emen elkartearen sortzaileetako baten ikuspegia ere baliatuko da.
Aurkezlea: Iratxe Fresneda
Ekainaren 3an
ELENA IRURETARI OMENALDIA
Agur Etxebeste! Asier Altuna, Telmo Esnal, 2019. 90 min. EU (gaztelaniazko azpitituluak)
Patrizio Etxebeste herriko alkatea da orain. Baina “osasun-arazoak” direla eta, utzi egin beharko du kargua behin-behinean. Eta zer lortuko orduan, eta bere emaztea jartzea udalerriko buru. Berez eginkizun lasaia bazirudien ere, ez da izango hain lasaia...
Saio honetan, euskal zinemako antzezle garrantzitsu eta maiteenetako bat omenduko da: Elena Irureta.
Ekainaren 10ean
ESTRENANDO CLÁSICOS
Itzalak argitzen. Koldo Almandoz, Gorka Bilbao, 2026. 58 min. EU/ES (gaztelaniazko azpitituluak)
Erabateko estreinaldia aretoetan, EITB, Berde Produkzioak, Koldo Almandoz eta Gorka Bilbaorekin batera.
2025ean, Eusko Jaurlaritzak, EITBk eta Euskadiko Filmategiak lau film ertain berreskuratu eta zaharberritu zituzten, laurak ere 80ko hamarkadaren erdialdean eginak euskara hutsean. Prozesu luze eta delikatu hartan, Boloniako L’Immagine Ritrovata laborategietara jo zuten. Dokumentalak, EITBren produkzio propioa, lau zuzendarien ibiliak jasotzen ditu, bai eta Italia aldean eginiko berreskuratze-prozesua ere. Garrantzitsua baita istorio horiek ere kontatzea.
Ekainaren 17an
AITZINDARIAK
La capitana Alegría (Pour Don Carlos). Musidora, Jaime Lasuén, 1921. 80 min. FR (gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluak)
Alegría kapitaina estratega trebea da, eta On Karlosen zerbitzura dihardu, zeinak Espainiako koroa bereganatu nahi baitu. Ohiz kanpoko produkzio hau Musidora surrealista frantsesen musa handiak filmatua da, hemen Jaime de Lasuén buru duen euskal aristokrazia karlistaren ekarpen ekonomikoari esker.
Hauxe izango da ziurrenik Euskadin filmatutako lehen fikziozko lana, euskal gaiak jorratzen dituena eta euskal produkzio partziala duena. Musidora izan zen zuzendari eta protagonista -jada mito bat zen garai hartako emakumezko antzezleen artean-, Jaime de Lasuen aristokrata karlistarekin batera.
Sarrerak Online
Denda Online