Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hitzordua proposatzen du Artium Museoak, hilean behin, frantsesezko filmak jatorrizko bertsioan ikusteko eta, ondoren, ikusitakoari buruzko ideiak eta iritziak partekatzeko solasaldia egiteko, frantsesez hori ere. Hileko azken asteartean izaten dira saioak.
Irailaren 29an, 18:30ean
Quelques jours pas plus. Julie Navarro, 2023, FR azpitituluekin
Arthur Berthierrek, hoteleko gela bat suntsitu ondoren informazio orokorreko sailera baztertutako rock kritikariak, kazetaritza borroka-kirola dela jakingo du.
Istiluen aurkako agente batek ospitalera bidaltzen du migratzaileen kanpaleku bat husten ari direla. Mathildek, Solidarité Exilés elkarteko arduradunak, kazetaria liluratzen du, eta onartu egiten du —egun batzuetarako bakarrik, hala uste du— Daoud afganiar gaztea bere etxean hartzea.
Emanaldi aretoan. Sarrera doan, toki mugatua.
Argibide gehiago: 945 20 90 20
Sarrerak Online
Denda Online