Bere 20. urteurrenaren ospakizunen barruan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileekin topaketa batzuk programatu ditu, museoen etorkizuneko ikuspegiei, haien gizarte- eta ondare-erantzukizunari eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko hainbat ikuspegi emateko.
Nuria Enguita: Museoa, arte ederren eta masa-hedabideen artean
Zer dezake museo batek orain? Arte garaikidearen museoa berrikusten duen artearen historia anitzen, bere betebehar dekolonialaren eta gizarte-eginkizun sistemiko zehatz baten erdian dabil borrokan. Museoa arteen ezkutuko berrikusketa eta potentzialtasunen lekua da, herritarren arteko elkarrizketarako motorra eta artea, gizarte-mugimenduak eta akademia elkartzeko tresna pribilegiatua.
Nuria Enguita IVAM-Institut Valencià d 'Art Modern delakoaren zuzendaria da 2020. urteaz geroztik. 2015etik 2020ra Bombas Gens Arte Zentroaren (Valentzia) zuzendaria izan zen, eta 1998tik 2008ra Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioaren zuzendari artistikoa. Concreta aldizkariaren editorea izan da (2012-2020). Enguita Andaluziako Nazioarteko Unibertsitateko (UNIA) arteypensamiento programaren zuzendaritza-taldeko kidea izan da (2000 eta 2014), eta Afterall Journal argitaletxeko editore-kidea 2007tik 2014ra. São Pauloko 31 Bienaleko, Medellingo Nazioarteko Topaketako (2011) eta Frankfurteko Manifesta 4ko (2002) kontserbatzaile-kide izan zen. 1991tik 1998ra Valentziako IVAM-Instituto Valenciano de Arte Modernoko kontserbatzailea izan zen.
Nuria Enguita: Museoa, arte ederren eta masa-hedabideen artean
Irailaren 14an, asteazkenean, 18:30ean
Artium Museoaren Emanaldi aretoan. Sarrera doan jarlekuak bete arte
Con motivo de la celebración del 20 aniversario de Artium Museoa, la artista Itziar Okariz presenta la performance Capítulo 2, V. W. (2013)
María Clè Leal moda diseinatzaile gasteiztarrak ardi latxaren artilea erabiltzeko modua ikertu eta garatu du, hondakintzat jotzen den materiala, bere bildumarako oinarri gisa. Artile 'latza' da, bere izenaren jatorriak adierazten duen bezala. Itxura landatarreko material honek, ordea, propietate bikainak ditu.
Artium Museoaren 20. urteurrena dela eta, María Cle Lealek ardi latxaren artilearekin egindako poltsa bat sortu du esklusiban.
Diseinatzaileak hitzaldi honetan bere proiektu berrienaren jatorria eta garapena azalduko ditu, Sara López de Pariza modan espezializatutako kazetariarekin elkarrizketa batean.
Apirilaren 4an, astelehena, 18: 30ean
Artium Museoko Auditorioa
Sarrera doan. Edukiera mugatua
Bere 20. urteurrenaren ospakizunen barruan, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, artearen arloko eragileekin topaketa batzuk programatu ditu, museoen etorkizuneko ikuspegiei, haien gizarte- eta ondare-erantzukizunari eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko hainbat ikuspegi emateko.
Juan Luis Moraza (Gasteiz, 1960) artista, komisario eta irakasleak emango du ziklo honen hasierako hitzaldia.
Arte Ederretan doktorea eta Vigoko Unibertsitateko Eskulturako irakasle titularra, Juan Luis Morazaren lana espazio publiko eta pribatu ugaritako funtsetan dago, besteak beste, Artium Museoan, Guggenheim Bilbaon, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofian eta MACBAn; baita Rona Hoffman, Dona & Howard Stone eta Helga de Alvearren bildumetan ere, beste askoren artean.
Apirilaren 1ean, ostirala, 18: 30ean
Artium Museoko Auditorioa
Sarrera doan. Edukiera mugatua
Irudia: Molde para la oscuridad, 1987, Juan Luis Moraza
Artium Museoa Bilduma
© 2022 Artium