. 11:00etan. Raisa Álava (A01 aretoa)

Raisa Alavaren (Zuaza, 1990) Artium Museoan duen horma-irduiaren aretoaren aurrean dago. Arabako artista eta ilustratzaileak garatutako lan grafiko eta editorialen prozesuak biltzen ditu gune honek. Raisa Alavaren lanarekin Artium Museoak ilustrazioarekin eta argitalpen-prozesuekin lotutako jardunbideei buruzko kamera-erakusketen ziklo berri bat abiatzen du.

Bildumako funtsetan sartu zen Álava duela gutxi, museoak bere publiko gazteenari eskaintzen dion irakurketa-espazioan instalatutako Nomen Omen horma-irduiarekin.

. 11:00 - 14:00. Jendaurreko irakurraldiak (Emanaldi aretoa) 

Liburuen Nazioarteko Eguna dela eta, Artium Museoak Jendaurreko irakurraldiak jardueraren hamazortzigarren edizioa antolatu du. Ekimen honen bitartez arte-literatura eta pentsamendu garaikidea komunitate hedatu baten ardatz bihurtzen dira. Parte hartzea aurrez aurrekoa edo online izan daiteke.

Artearen eta kulturaren arloko profesionalak gonbidatzeaz gain, jarduera honek irakurketaren esperientzia partekatu nahi duten pertsona guztientzako topagune izan nahi du. 

Nahi duenak bere liburua ekarri dezake, edo gure bildumako bat hartu. Ekitaldia 11:00etan hasi eta 14:00ak arte luzatuko da. Programa honetan parte hartzeko, beharrezkoa da biblioteca@artium.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea, harremanetarako telefono bat eta irakurketetan parte hartzeko aukeratutako ordua adieraziz.

 . 18:00 h. Xabin Egaña. Munduko collage handiari forma ematea, Fernando Golvanok, lanaren editoreak, gidatuta

Fernando Golvano irakasle, arte kritikari eta komisarioak Xabin Egañaren (Oñati, 1958 - Vitoria-Gastiez, 2006) lanari eskainitako argitalpen monografikoa aurkeztu du. Jarduera honetan parte hartzeko nahitaezkoa da aldez aurretik museoaren leihatilan edo 95 20 90 20 telefonoan izena ematea.

Publicado en Jarduerak

Igande goizetan publiko gazteenak gonbidatzen ditugu, beren familia eta lagunekin batera, museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera. Horretarako, teknika eta material desberdinekin esperimentatuko dugu gure tailerretan.

 

Apirilaren 4an eta 5ean
Ispilutxo, ispilutxo magikoa. Arretaz begiratuko diogu gure aurpegiari eta haren xehetasun guztiei ispilu txiki batzuk erabiliz. Gero, geure buruaren erretratua egingo dugu.

Apirilaren 12an
Pop up books. Kolore askotako paperak erabiliz, pop up book batean bezala paperetik aterako diren hiru dimentsioko formak sortuko ditugu.

Apirilaren 19an
Urari bere bidetik joaten uztea. Ura kolorez tindatuko dugu eta, gero, paperaren gainean bere bidea egiten eta formak sortzen utziko diogu. Horrela sortutako marrazkian gure mugimenduak eta zoria elkartuko dira.

Apirilaren 26an
Zorte onaren kutunak. Hainbat material aztertuko ditugu zorte onaren gure kutuna sortzeko. Oso txikia izango da, poltsikoan sartzeko modukoa, beti gurekin eramateko.

Maiatzaren 3an
Lagun iezaguzu zutikako lorategi bat egiten!I Lantegi honetan landareak eta loreak sortuko ditugu elkarrekin, eta gero, maiatzaren 16an eta 17an, Museoen Nazioarteko Egunean, museoko plazan kokatuko ditugu zutikako lorategi batean.

Maiatzaren 10ean
Lagun iezaguzu zutikako lorategi bat egiten!II Lantegi honetan zomorroak, txoriak eta beste izaki asko sortuko ditugu gure zutikako lorategirako. Lan horiek tapiz handi gisa zintzilikatuko ditugu maiatzaren 16an eta 17an, Museoen Nazioarteko Egunean, museoko lorategian.

Maiatzaren 16an eta 17an
Museoak mundu zatitu bat elkartzen
Museoen Nazioarteko Eguna
Asteburu honetan ez da Bo-bor lantegien saiorik egongo. Museoen Naziarteko Egunaren harira antolatutakoek ordezkatuko dituzte.

Maiatzaren 24an
Praktika botanikoak. Lorategian gure landare, lore edo xehetasun gogokoena marraztuko dugu eta, gero, lantegira igoko gara akuarelekin margotzera.

Maiatzaren 31n
Ilunpeko marrazkiak. Linternak erabiliko ditugu ilunpean marrazteko. Horretarako argien eta dantzen koreografia bat asmatuko dugu. Batzuek dantza egin bitartean, beste batzuek marraztu egingo dute, eta alderantziz.

 

Igandero, 11:30etik 13:00etara
3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20

Publicado en Jarduerak

ERAKUSKETAK

. Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000)

[A0 aretoa] - Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren funtsen erakusketa

. Marwa Arsanios. Lurrak ez du jaberik izango 

Datorren apirilaren 12an amaituko da jatorri libanoarreko Marwa Arsanios artistaren (Washington K. B., 1978) lanen ikuspegi bat proposatzen duen erakusketa. Lan honen muina Who is Afraid of Ideology? (Nor da ideologiaren beldur?, 2017 – abian) izeneko pieza dokumental sail bat da. Proiektu horretan, Ekialde Ertaineko eta Hego Amerikako hainbat geografiatan lurra nola berreskuratu eta ustiatzen den ikertzen ari da Arsanios.

. Zirkulu batetik begira begiraden zirkulu batean

[A2 aretoa] - Abuztuaren 30era arte, erakusketa honek modu kritikoan eta espekulatiboan aztertzen du mugimendudun irudiak bestetasunaren (modernitatetik eratorritako gailu epistemologiko osoa oinarri hartuta Mendebaldetik eraiki eta definitua) kontakizunaren eta irudikapenaren eraikuntzan duen papera, zinema etnografikoaren askotariko tradizioa osatu zuena. 

. Juana Cime. Begirada disidente bat

[A3 aretoa] - Abuztuaren 30era arte ere, erakusketak Juana Cimaren (Caibarién, Cuba, 1951) ekoizpen artistikoaren ibilbide bat proposatzen du, Karibeko oroimenaren, Euskal Herrian jasotako prestakuntzaren eta esplorazio-espiritualtasunaren arteko elkargunean uztartua, 70eko hamarkadaren amaieratik nortasunari, ekologiari eta generoari buruzko funtsezko eztabaidak aurreikusi zituena. 

 

JARDUERAK

Bor-bor. Asteburuetako lantegi irekiak museoan

Apirilaren 4an eta 5ean
Ispilutxo, ispilutxo magikoa. Lantegi hauetan arretaz begiratuko diogu gure aurpegiari eta haren xehetasun guztiei ispilu txiki batzuk erabiliz. Gero, geure buruaren erretratua egingo dugu.

11:30etik 13:00etara. 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta.
Doako sarrera, toki mugatua. Ez da aldez aurretik erreserbarik egin behar.

 

Bisita gidatuak 

Jaiegunetako bi aste horietan, igandeetako ohiko bisitak egingo dira, eta aparteko bisitak jaiegunetan.

Artium Museoan barrena bisita gidatuak, museoaren arkitektura, bilduma eta aldi baterako erakusketak ezagutzeko 50 minutuko ibilbideak dira. Gainera, apirilaren 12an Marwa Arsaniosen erakusketaren azken bisita gidatu monografikoa egingo da.

Apirilaren 2an
12:30ean. Artium Museoan barrena

Apirilaren 3an
12:30ean. Artium Museoan barrena

Apirilaren 4an
12:30ean. Artium Museoan barrena

Apirilaren 5ean
12:30ean. Artium Museoan barrena

Apirilaren 6an
12:30ean. Artium Museoan barrena

Apirilaren 12an
12:30ean. Marwa Arsanios. Lurrak ez du jaberik izango

 

Aste Santuko ordutegi berezia: Apirilaren 2an, 3an, 4an, 5ean eta 6an, 11:00etatik 20:00etara (apirilaren 7an, eta 28an, astearteak, itxita). Doako sarrera: Arratsaldero; Igandeetan egun osoa; egunero 14 urtez azpikoentzat, ikasleentzat, langabetuentzat eta pentsiodunentzat. Tarifa orokorra: 5 €

Publicado en Jarduerak

Familientzako ekimen berria. Hileko hirugarren larunbat arratsaldeetan 

amarauna familientzako hilean behin egiten den programa bat da, hizkuntza artistiko ezberdinetara hurbiltzea proposatzen duena.

Saioetan dantza, musika, arte eszenikoak, antzerkia edo narrazioa elkartzen dira, eta helduek eta txikiek arteaz gozatzeko espazio bat eraikitzen dute.

 

Otsailaren 21ean, larunbata, 17:00etan
Bach Desbariazioak. Andrea Berbois & Peru Galbete (Kontzertu fisikoa)

Desvariaciones Bach biolin-ahots eta gorputzerako obra bat da. Soinu-keinuaren eta gorputz-keinuaren arteko mugak igarotzen dira. M. Feldman, G. Scelsi, J.S. Bach eta H. Lachenmannen sonoritateak erabiltzen dira. Biolindun gorputz bat eta besorik gabeko beste bat aurrez aurre, eta hala hasten da. Antzeztutako obra klasikoen bidez, hainbat gai jorratzen dira: komunikazioa/komunikazio eza, entzutea, adiskidetasuna, desadostasuna, polaritateak, hauskortasunaren indarra, berpiztea...

Andrea Berbois Laspiur (Eibar, 1988)
Musikoa eta performerra. Bere praktika soinua eta performantzearen artean mugitzen da. Tripak kolektiboaren parte da. Bere lana gorputzaren eta soinuaren bitartez presentzia eszenikoan zentratzen da, memoriako material fresko zein solidifikatuak momentu presentera ekarriz eta erabiliz.

Peru Galbete (Usurbil, 1987)
Ahotsarekin eta irudiarekin egiten du lan, batzuetan bakoitza bere aldetik eta beste batzuetan elkar erlazionatuz. Ahots-esperimentazioa, inprobisazioa, performancea eta kantuaren malgutasuna ditu interes gune. Bi film labur eta lau musika album argitaratu ditu.

4 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela
30 min. Parte hartzeko jarduera, euskaraz

 

Martxoaren 21ean, larunbata, 17:00etan eta 17:45ean
Play. Aiala Etxegaray. InPut Konpainia (dantza) 

Play jolasean oinarritzen den dantza-duetoa da. Elkar manipulatzen duten bi interpreteren arteko jolasa, askotariko gorputzak eta formak sortzen dituena. Joko horretan generoa desagertu egiten da, eta bi dantzariek emakumearen eta gizonaren irudiari lotutako estereotipoak hausten dituzte. Jolas honek haurren une dibertigarri eta errugabeetara garamatza, non dena desio batetik hasi eta aspertzean amaitzen den.

Aiala Etxegarai koreografoa, dantzaria eta pedagogoa da, Mariemma Dantza Kontserbatorio Profesionalean Dantza Garaikideko tituluduna. 2013an, Contact-Improvisación delakoaren munduan sartu zen. 2015ean InPut konpainia sortu zuen, eta hainbat eskolatan dantza garaikidea eta Contact-improvisación irakasten du ordutik.

Bi emanaldi, 17 :00etan eta 17:45ean
6 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela

 

Apirilaren 18an, larunbata, 17:00etan
Kantu kontari. Maider Lasa (musika-saio parte-hartzailea, ahozko narrazioa, zuzeneko musika, kantu parte-hartzailea eta gorputz-elkarreragina uztartzen dituena)

Kantu kontari haurrentzat diseinatuta dago bereziki, irudimena, ahotsaren, gorputzaren eta jolasaren bidez adierazpen artistikoa eta konexio emozionala sustatzeko. Hunkitzeko, jakin-mina pizteko eta haurren irudimena elikatzeko sortutako esperientzia artistikoa da. Istorioak kontatzeko antzea eta musika uztartuz jaio zen Kantu kontari, esperientzia interaktibo, ludiko eta guztiz aberasgarria sortuz.

Maider Lasa Santamaría abeslaria, antzezlea eta diziplina anitzeko interpretea da. Bere lanean gorputzaren eta ahotsaren arteko harremana aztertzen du testuinguru eszenikoaren barruan, performancean, antzerki fisikoan eta soinudun sorkuntzan gauzatzen den hizkuntza propio bat garatuz.

4 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela
50 min. Parte hartzeko jarduera, euskaraz

 


Maiatzaren 16an, larunbata
Fla Fla Fla. Eneka Bordato (koreografia-pieza)

Fla Fla Fla pieza koreografikoa dantzarekin bat egiteko abagunea da. Dantzari bat eta propio aukeratutako hainbat objektu: 21 pilota zuri, manta bat, kristalezko entsaladera bat eta 12 metroko zinta itsaskor zuria. Bola batek beste bola batera darama; bola horren ibilbideak lerro bat marrazten du; beste pilota bati lotzen zaio, eta horrek beste norabide bat hartzen du mugara iritsi arte. Oso gutxirekin asko erakusteko jakinaren gaineko joera: oin bat lurrean, pilota baten soinua beiraren kontra, gorputzaren marruskadura lurrean. Aldi berean organikoa eta poetikoa.

Eneka Bordato, Parisko Goi Mailako Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean ikasi ondoren, Ballet de l’Opéra de Lyon-en kide izan zen sei urtez. 2020an Dantzalai konpainia sortu zuen.

Bi emanaldi, 17:00etan eta 18:30ean
4 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela
20 min. Parte hartzeko jarduera, euskaraz

 

 

6 urtetik gorako haurrentzat (ziurtatu ikuskizun bakoitzean, salbuespenak egon daitezke eta), heldu bat lagun dutela.
Sarrera doan, toki mugatua. Erreserba egitea gomendatzen da, 945 20 90 20 telefonoan (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)

Publicado en Jarduerak

Igande goizetan publiko gazteenak gonbidatzen ditugu, beren familia eta lagunekin batera, museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera. Horretarako, teknika eta material desberdinekin esperimentatuko dugu gure tailerretan.

 

Urtarrilaren 11an
Paperez ehuntzea. Inoiz pentsatu al duzu haria ez den beste zerbaitekin ehundu daitekeenik? Lantegi honetan, sorkuntza-modu berriak aztertuko ditugu, eta papera berrerabiliko dugu bilbatu, eratu eta pieza bakarrak sortzeko. Probatu nahi duzu? 

Urtarrilaren 18an
Hizkia, hitza, esaldia, ideia… Collagearen bidez, gure hizkiak diseinatuko ditugu, eta horiekin hitzak osatuko ditugu, gero esaldiak, gero ideiak …

Urtarrilaren 25ean
Geruzen eta ostertzen artean. Inoiz erreparatu al diogu paisaiaren koloreak nola aldatzen diren urrutira begiratzen dugunean? Gaur, kolore-geruzen bidez osatuko dugu gure paisaia, eta geruza bakoitzak distantzia edo atmosfera bat irudikatuko du. Lausodurak erabiliko ditugu, margotuko dugun espazioan sakontasuna eta argitasuna sortzeko.

Otsailaren 1ean
Soinudun eskulturak: hotsen eta formen esperimentuak. Inoiz pentsatu al duzu badirela soinua ateratzen duten artelanak? Indartsuak, leunak, kristalinoak edo agian gogorarazleak izan daitezke... gaurko lantegian forma bereziak dituen eskultura bat sortuko dugu, eta erritmo handiz dantzaraziko digu.

Otsailaren 8an
Istilu-itsaso bat. Artelanak era guztietako materialak erabiliz sor daitezke. Nolakoa izango ote litzateke hariz eta artilez eginda? Gaurko lantegian gure proiektu artistikoa landuko dugu gai horekin.

Otsailaren 15ean
Zigilu gertagaitzak: objektuekin margotu ote daiteke? Ba al zenekien ez dela beti beharrezkoa pintzel batekin margotzea? Gure egunerokoan tresna ugari erabiltzen ditugu, artelan bat sortzeko primerako tresnak izan daitezkeenak. Ehundurak, formak eta patroiak aztertuko ditugu, ustekabeko materialekin pieza bakarrak lortzeko.

Otsailaren 22an
Mugimenduan dauden formak. Konposizioarekin jolasteko aukera emango diguten forma sinpleak asmatuko ditugu, errepikapenaren eta erritmoaren bidez ikusizko narrazio bat eraikitzeko.

Martxoaren 1ean
Urak forma du. Gure gorputzak uraren eta kolorearen mugimendua nola gida dezakeen aztertuko dugu. Keinuak eginez, makurtuz eta erritmoaren bidez, keinu horiek uzten dituzten aztarnak aurkituko ditugu, eta marra bakoitza gure buruaren hedadura dela ikusiko dugu.

Martxoaren 8an
Mapa mentala. Zein da zure tokirik gogokoena? Zergatik da berezia?
Lantegi honetan, mapa hori forma sinpleen, lerroen eta sinboloen bidez irudikatzea proposatzen dizugu, kolorearekin ere jolastuz.

Martxoaren 15ean
Artistaren beste aurpegia. Ispiluan geure buruari begiratzen diogunean, gure isla ikusten dugu, gure irudia. Batzuetan, irudi hori ez dator bat benetan sentitzen dugunarekin. Gaurko lantegian gure burua barrutik nolakoa ikusten dugun ohartu eta collagearen bidez irudikatzea proposatzen dizuegu.

Martxoaren 22an
Mikromunduak. Inoiz lore bati gertutik begiratu al diozu, eta zein zoragarria den ohartu al zara? Eta ur tanta bati? Edo lur zati bati? Lantegi honetan beste begi batzuekin begiratuko diogu gure inguruari, oso gertutik, eta aurkitutakoa koloretako arkatz eta akuarelekin irudikatzen saiatuko gara... animatzen al zara?

Martxoaren 29an
Kolorea eta denbora. Artium Museoko lorategiko landareak eta loreak urte osoan zaintzen dira. Gure eskuak behar dituzte, ura, lana eta maitasun handia. Urtaroek aurrera egin ahala, haien forma, kolorea eta usaina aldatu egiten da... Eta hori ez ahazteko marraztuko begenitu? Eta koloreez gogoratzeko margotuko begenitu?

 

Igandero, 11:30etik 13:00etara
3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20

Publicado en Jarduerak

Hari, kolore, inguruko material eta lorategikoen artean, josten arituko gara elkartzearen keinu gisa: batzea, konpontzea, eraldatzea…

Hostoak, loreak, oihalak, marrak eta abar josiko ditugu, gure eskuekin ideiei, emozioei eta kezkei itxura emanez.

 


Abenduaren 26tik 29ra, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era
Urtarrilaren 2tik 4ra, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era

3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Doako jarduera. Toki mugatua. Erreserbarik gabe
Argibide gehiago: 945 20 90 20

Publicado en Jarduerak

Larunbat goizetan gure zinema-matinéetara etortzea proposatzen diegu gazteenei.

Genero ugaritako pelikulak eskainiko dira, eta horien bidez istorio zoragarrietan murgiltzeko aukera izango da. 

 

2025eko abenduaren 27an
Los misteriosos cuentos del manzano. David Súkup, Patrik Pašš, Leon Vidmar, Jean-Claude Rozec, 2025. 71 min. Estrenaldia!

Hiru haurrek, Tom (4), Susan (8) eta Derek (10), aitonaren etxean igarotzen dute gaua. Amona maitearen galeraren ondoren isiltasuna betetzeko, urte askotan familiako ipuin kontalaria izandakoa, haurrek beren istorioak sortzen dituzte eta irudimenaren boterea deskubritzen dute.

Gaztelaniaz. 5 urte gorakoentzat

 

2026ko urtarrilaren 3an
Tximinoen Izarra. Linda Hambäck, 2021. 75 min

Jonna txikia oso alaia da eta izugarrizko gogoa du norbaitek adopzioan har dezan. Edozeinek adoptatuta ere, bera pozik egongo da, baldin eta bera bakarrik maite badu. Bere ama izan daitekeen bat umezurztegira tarranta batean iristen denean, zur eta lur geratzen da autoko atea irekitzen denean. Gorila bat! Jonna ez dago ziur primate erraldoi eta baldar batekin joan nahi ote duen. Baina neskak eta gorilak berehala ahazten dituzte bereizten dituzten desberdintasun fisikoak. Harreman polit hori bizirik irtengo ote da biak banandu nahian dabilen udal funtzionario baten amarruetatik?

Euskaraz. 3 urte gorakoentzat

 

Urtarrilaren 10ean
Buenos días mundo. Anne-Lise Koehler & Éric Serre, 2019. 61 min

Ur- eta baso-paisaia batean, hamar animalia-espezie jaiotzen, hazten, jazartzen eta ikusten dira... Buenos días mundo hezeguneetako faunak eta florak –paperezkoak barne– ondo dokumentatutako ibilaldia da. Errealismo handiarekin, bizitzaren aurkikuntzari eta naturarekiko errespetuari ekiten dio publiko txikiak. Behaketa horrek geure burua ezagutzen ere laguntzen digu.

Gaztelaniaz. 5 urte gorakoentzat

 

Urtarrilaren 17an
Gabi. Engeli Broberg (Suedia eta Norvegia), 2021. 60 min

Gabik Gabi baino ez du izan nahi. Asmo erraza dirudi, baina ez da hain erraza. Gabi desberdin sentitzen da. 8 urte ditu, eta orain arte gauzak argi eta garbi esatea ez da inoiz arazo izan harentzat. Familia herri txiki batera bizitzera joaten denean, ordea, eta nerabezaroa azaltzean, gauzak aldatu egiten dira.

Euskaraz. 10 urtetik aurrera


Urtarrilaren 24an
La Barca del viento. Nicolas Hu, 2021. 52 min

La barca del viento izeneko film laburren programaren bidez, aniztasun estetikoaren aldeko kantua abestu nahi dugu, eta, aldi berean, naturaren handitasuna eta adiskidetasunean bizitzeko beharra estimatu arazten diguten paisaia fisiko eta emozionaletara bidaiatuko dugu.

Gaztelaniaz. 6 urtetik aurrera


Urtarrilaren 31n
Kaixo Frida. Karine Vézina & André Kadi (Herbehereak), 2025. 82 min

Neskato berezi baten istorioa kontatuko dizuegu. Coyoacanen bizi da, Mexikon. Azkarra eta bizi-bizia da, dena interesatzen zaio. Eta zailtasunei aurre egiteko bere sormen harrigarria erabiltzen du. Neskato horren izena Frida Kahlo da.

Euskaraz. 5 urtetik aurrera


Otsailaren 7an
Un barco en el jardín. Jean-François Laguionie (Luxemburgo eta Frantzia), 2024, 75 min

Bere abentura-ametsen eta gurasoenganako begirada samurraren artean, François gaztea haurtzarotik helduarora igaro da. 50eko hamarkadaren hasieran, familiaren lorategian, Marne ibaiaren ondoan, Spray itsasontziaren erreplika eraikitzen hasiko da Pierre. Ontzi mitiko horrekin egin zuen munduaren bira 1895ean Joshua Slocumek, berak bakarrik, ospetsu bihurtuz.

Gaztelaniaz. 8 urtetik aurrera


Otsailaren 14an
Yuku eta Himalayako lorea. Rémi Durin & Arnaud Demuynck (Belgika, Frantzia eta Suitza), 2022. 65 min

Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea.

Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia!

Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena

Euskaraz. 4 urtetik aurrera


Otsailaren 21ean
Binti. Frederike Migom (Belgika eta Holanda), 2019, 90 min

Binti, hamabi urtekoa, Kongon jaio zen, baina Belgikan bizi da bere aita Jovialekin txiki-txikitatik. Paperik ez duten arren, Bintik bizimodu normala izan nahi du eta bere idoloa den Tatiana youtuberra bezalakoa izan. Eliasek hamaika urte ditu, eta amarekin (Christinerekin) bizi da bakarrik, gurasoak dibortziatu zirenetik. Aita, orain, Brasilen bizi da. Polizia etxean sartu eta Bintik ihes egin behar duenean, neskatoa Eliasen arbolako txabolan babestuko da, eta handik gutxira bere arazo guztien konponbide biribila bururatuko zaio: bere aita eta Eliasen ama elkarrekin ezkontzea lortzen badu, Belgikan geratu ahal izango dira.

Eliasen Okapiei Laguntzeko Klubarekin bat egin eta dirua biltzeko ekitaldi handi bat prestatzen ari dela, Christine eta Jovial maitemindu daitezen plan bat antolatzen du Bintik ezkutuan..

Gaztelaniaz. 8 urtetik aurrera


Otsailaren 28an
Phantom boy. Alain Gagnol & Jean Loup Felicioli (Frantzia), 84 min

New York. Gangster desitxuratu misteriotsu batek Alex zauritzen du, bere atzetik segika dabilen polizia inspektorea. Ospitalen inmobilizatuta dagoela, Alex Leoren laguna egiten da, 11 urteko mutiko bat, zeinak bere gorputz barrutik irteteko gaitasuna duen.

Mamu guztiak bezala, ikusezina veste persona guztientzat, hegan egiten du eta hormak zeharka ditzake. Aurpegia hautsita duen gizonak, hiria mehatxatuko du virus informatiko batekin. Mutikoaren ahalmen izugarriei esker Alexek ikertzen jarrai dezake.

Euskaraz. 7 urtetik aurrera


Martxoaren 7an
Sirocco y el reino de los vientos. Benoît Chieux (Frantzia eta Belgika), 2023, 80 min

Juliette eta Carmen, 4 eta 8 urteko neska, bi ahizpa ausart dira, eta aspertuta dauden batean, beren liburu gogokoenaren (El Reino de los Vientos) mundura sartzeko pasabide sekretu bat aurkitu dute. Katu bihurturik, espetxeratu eta bata bestearengandik bereizi dituzte.

Gaztelaniaz. 6 urtetik aurrera


Martxoaren 14an
Udare erraldoiaren istorio harrigarria. Philip Einstein Lipski, Jørgen Lerdam, Amalie Næsby Fick (Danimarka), 2017. 80 min

Herri txiki zoragarria da Eguzkierri, eta bertan bi lagun handi bizi dira: Sebastian elefantea eta Mitxi katemea. Azkenaldian, ordea, oso atsekabetauta daude Sebastian, Mitxi eta beste herritar ia guztiak, beren alkate maitea, Jeronimo Braulio Seberin Olsen -eurek maitekiro “JB” esaten diotena- desagertu egin baita. Eta JB ez dagoenez, Txist alkateordeak hartu du agintea.

Haren jokabide makurrak goibeldu egin du herria, eta JB agertu ezik, Txist betiko jabetuko da haren karguaz.

Euskaraz. 4 urtetik aurrera


Martxoaren 21ean
Astros inmóviles. Noemi Gruner eta Selena Picke, 2022-2023. 50 min

Astros immóviles film laburren programak asertibotasunetik, entzutetik eta elkarrekiko errespetutik abiatuta mundu berriak ezagutzeko atea irekitzen digu, aurkezten dituen istorioen bitartez.

Hiru narrazioek koloreen eta formen sinbolismotik abiatuta aparteko unibertso bisualetara garamatzan bidaia bat proposatzen digute. Elkarbizitzaz mintzo zaizkigu, gutako bakoitza nondik datorren jakiteko aukeraz eta bidaia emozional horiek egitearen garrantziaz.

Gaztelaniaz.


Martxoaren 28an
Mama Mu vuelve a casa. Christian Ryltenius (Suedia), 2021. 63 min

Etxaldera zikoina bidaiari bat iristen den egunean, Ama Mu-ri galdera bat datorkio burura: “Non dago benetan nire etxea?” Nola jakin dezake ziurtasunez bere landa eta bizitokitzat duen etxaldea bere benetako etxea direla? Agian bada toki hoberik berarentzat mundu zabalean. Bele saiatzen da azaltzen besteen belardiak ez direla beti berdeagoak, baina Ama Muk ez dauka argi. Izan ere, batzuetan, galdu egin behar gara berriro etxerako bidea aurkitzeko.

Euskaraz. 4 urtetik aurrera

 

Larunbatak, 12:00etatik 13:30era
3-12 urte bitarteko haurrentzat
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20

Publicado en Jarduerak

Igande goizetan publiko gazteenak gonbidatzen ditugu, beren familia eta lagunekin batera, museora hurbildu eta arte garaikidearen lengoaiak ezagutzera. Horretarako, teknika eta material desberdinekin esperimentatuko dugu gure tailerretan.

 

Urriaren 5ean
Akatsaren artea. Zer gertatuko litzateke ura eta kolorea libre utziko bagenitu, nahi dutena egiten? Zer gertatuko litzateke beste elementu eta material batzuekin elkartuko balira? Lantegi honetan akuarelaren mundua, iragarrezina, aztertuko dugu, ohiz kanpoko tekniken bidez, eta jabetuko gara halabeharrak eta ezustekoak gure aliaturik onenak izan daitezkeela sorkuntza-prozesuan.

Urriaren 12an
Diorama. Instalazio bat sortuko dugu, irudi batetik abiatuta. Nola hedatuko litzateke aretoaren espazioan barrena? Zer elementu koka ditzakegu eta zer ibilbide diseinatu?

Urriaren 19an
Mugikorrak. Inoiz aztertu duzu zenbat eratara dauden kokatuta eskulturak museoko aretoetan? Gaurko proposamena da lorategian zintzilikatzeko eta haizearekin mugitzeko moduko eskultura bat egitea.

Urriaren 27an
Positiboa-negatiboa. Esertzen garenean, makurtzen garenean edo saiatzen garenean orekan egoten, gure gorputzaren forma aldatu egiten da. Hainbat jarreratatik abiatuta, pieza berdingabeak landuko ditugu, lan abstraktu handi bat sortzeko.

Azaroaren 2an
Puntua-puntua, marratxoa-marratxoa. Zer gertatuko litzateke osagai bera behin eta berriz errepikatuz gero? Errepikapenaren bidez ehundurak sortzen ikasiko dugu. Ehunduren liburutegi partekatua erabiliko dugu paisaia berriak sortzeko, collagearen bidez.

Azaroaren 9an
Itzal biziak. Istorio asko zuri-beltzean kontatzen dira. Lantegi honetan pertsonaiak eta agertokiak sortuko ditugu, horien itzalekin jolasteko.

Azaroaren 16an
Istorioak paperean. Lantegi honetan gure fanzinea sortuko dugu, gure ideiei forma emateko, eta, horretarako, irudien eta hitzen collagea eta estanpazioa erabiliko ditugu. Ikusiko dugu nola kontatu litekeen istorio bat arau finkorik gabe, teknika mistoen bidez, lan txiki baina ahaltsu bat sortzeko.

Azaroaren 23an
Diseinatu zure bandera. Zertan datoz bat bandera bat eta margolan bat? Batak zein besteak hainbat ideia eta sentimendu islatu nahi ditu. Lantegi honetan proposatzen dizugu pentsa dezazun nolakoa izango litzatekeen ondoen irudikatzen zaituen bandera.

Azaroaren 30ean
Eman kolorea!. Nola aldatu litezke gure inguruko koloreak? Tailer honetan zuri-beltzeko argazki batetik abiatuko gara, eta kolore askorekin eraldatuko dugu argazki hori. Nahiago baduzu, etxetik ekar dezakezu zure irudia; izan liteke erretratu bat, paisaia bat… nahi duzuna!

Abenduaren 6an
Argia eta kolorea. Gaur Artium Museoko leihoak aldatzea proposatzen dizuegu. Argiarekin eta haren gardentasunarekin, eta kristalaren beraren gardentasunarekin esperimentatzeko aukera emango diguten formak eta koloreak erabiliko ditugu okulu biribilak estali edo betetzeko.

Abenduaren 7an
Kolore-abstrakzioa. Batzuetan, zaila gertatzen zaigu lan abstraktu bateraino iristea. Lantegi honetan, hori lortzeko eta kolorez betetako konposizio bat sortzeko gakoa aurkituko dugu.

Abenduaren 8an
Beste izaki bat izatea. Ibai izatea, txori izatea, fruta izatea... Lantegi honetan izaki paregabeak irudikatuko ditugu, erdi animalia eta erdi landare: bizkarrean loreak dituzten txakurrak, ezkata ordez hostoak dituzten arrainak edo ibaiak jariatzen zaizkien pertsonak. Marrazkiaren eta collagearen bidez, gure izaki hibridoari forma emango diogu, eta kartoi mehezko maskara bat sortuko dugu koloretako materialekin.

Abenduaren 14an
Giza gorputzaren itzalak. Gure itzala aldatu egiten da argia non jartzen dugun kontuan hartuta. Hurbiltasuna edo angelua funtsezko osagaiak dira eraldatzeko. Gure itzalak erregistratzen ikasiko dugu gaur, pertsonaia fantastiko berriak sortzeko, eta esku asko beharko ditugu lanerako prest. Etorri nahi duzue taldean lan egitera?

Abenduaren 21ean
Espazioa hedatuz. Nola diseinatzen da museo bat? Arkitekto bihurtuko gara gaur, eta erakusketa areto berri bat diseinatuko dugu, gure lanak Artium Museoan erakusteko.

Urtarrilaren 11n
Paperez ehuntzea. Inoiz pentsatu al duzu haria ez den beste zerbaitekin ehundu daitekeenik? Lantegi honetan, sorkuntza-modu berriak aztertuko ditugu, eta papera berrerabiliko dugu bilbatu, eratu eta pieza bakarrak sortzeko. Probatu nahi duzu?

 

Igandero, 11:30etik 13:00etara
3-12 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera doan, aurrez izena eman beharrik gabe
Argibide gehiagorako: 945 20 90 20

Publicado en Jarduerak

Familientzako ekimen berria. Hileko hirugarren larunbat arratsaldeetan

 

amarauna familientzako hilean behin egiten den programa bat da, hizkuntza artistiko ezberdinetara hurbiltzea proposatzen duena.

Saioetan dantza, musika, arte eszenikoak, antzerkia edo narrazioa elkartzen dira, eta helduek eta txikiek arteaz gozatzeko espazio bat eraikitzen dute.

 

Irailaren 20an, 17:00etan 
La linterna mágica. Sergi Buka (proiekzioak, itzalak eta magia)

Sergi Buka ilusionista, itzalen sortzaile eta linternistak bere magia dakar Artium Museora eta harrapatuko gaituen esperientzia bisual batean parte hartzera gonbidatuko gaitu. Linterna magikoaren inguruko bidaia bat proposatuko digu, ilusionismoaren, argazkigintzaren eta zinemaren historiaren zati garrantzitsu bat ezagutzeko.

Xamanen kobazuloetako lehen itzal-jokoak gaur egun inguratzen gaituen errealitate birtualerako bidearen hasiera izan ziren.

Linterna magikoa, XVII. mendean sortu zenetik, zinematografoaren aparatu optikoa eta ikuskizun bisual aitzindaria izan zen. Berrehun eta berrogeita hamar urteko historiaren eta proiekzioen ondorioz, linterna magikoa garaiko ikuskizun handienetako bat bihurtu zen; izan ere, ilusioaren artistek gizadiaren beldurrak irudikatzen zituzten fantasmagoriarekin, baina baita ametsak eta ilusioak ere, artista eta artisauek eskuz margotutako plaka ederrekin. Nolakoa izango zen lehen aldiz irudi argidun eta higikorrak ikusten zituztenen sentsazioa?

6 urtetik aurrera. Magialdia-rekin elkarlanean antolatutako ikuskizuna.

 

Urriaren 11n, 17:00etan
Traste. Marion Cruza (bideoproiekzioa)

Traste erlaitz asko dituen tresna handi bat da, egurrezko eta metalezko elementu gutxi gorabehera misteriotsuz betea: plastikozko piezak eta jostailu zaharrak, zume pixka bat eta herriko traste zahar egokituak. Traste jo egiten da eta baita ikusi ere, atzeko aldetik txakurrak eta zomorroak sartzen diren bitartean. Aire zabalean jotzen da, lurraren, zeruaren edo hormaren kontra, olibondo, putzu edo pinu handi baten ondoan.

Marion Cruza Le Bihan artista da eta lan hau irakaskuntzarekin uztartzen du. Gidoiak baztertu eta zuzeneko muntaiaren miaka da bere abiapuntua, eta bideoaren eta idazketaren, marrazkiaren eta esperimentazio kolektiboaren artean mugitzen da.

6 urtetik aurrera.

 

Azaroaren 15ean, 17:00etan
Dancehall, dantza familian! Raquel Koroma, Aixiba Koroma (dantza)

Raquel eta Aixiba Koromak dancehall-aren gakoak erakutsiko dituzte eta familiak gonbidatuko dituzte parte hartzera eta hiriko hizkuntza eszenikoak ezagutzera.

Raquel Koroma, Dancing Princess izenez ezaguna, Euskadin jaiotako dantzari eta koreografoa da. 3 urterekin hasi zen dantzan, eta hainbat estilotan espezializatu da: balleta, hip hopa, reggaea/dancehall-a eta dantza afrikarrak. Nazioartean ikasi eta irakatsi du dantza, eta Espainiako dancehall-en aitzindaria eta beteranoa da. Aixiba Koroma dantzaria eta performerra da, Irunen jaio zen eta Jamaikan eta Sierra Leonan ditu sustraiak. Bere estiloan hiritarra (hip hop, street styles) nahasten du afroarekin eta dancehall-arekin, energia, teknika eta presentzia orekatzen dituen hizkuntza eszeniko bat sortuz.

8 urtetik aurrera.

 

Abenduaren 13an, 17:00etan eta 17:30ean
Le nouveau menu du chef. Arene Onaindia (pantomima)

Jatetxe ospetsu batean, chefak zopa egiteko eskatu dio bere laguntzaileari. Hau, sukaldariaren jarraibideak jarraituz, sukaldean hasi da, baina errezeta pausoz pauso jarraitu arren, zoparen emaitza oso bestelakoa da.
Bien artean konponduko ote dute? Zein ote da sukaldariaren sekretua?

Arte Eszenikoetan graduatu ondoren, Arene Onaindia keinu-antzerkian eta mimoan espezializatu zen Nouveau Colombier nazioarteko eskolan. Handik sortu da pantomima komiko hau, irudimenaren eta ilusioaren bidez agertoki huts bat betetzen duen mimo-pieza. Aktoreak hiru pertsonaia antzeztuko ditu, bakoitzaren gorpuzkerarekin eta izaerarekin jolastuz.

8 urtetik aurrera. 

 

 

6 urtetik gorako haurrentzat (ziurtatu ikuskizun bakoitzean, salbuespenak egon daitezke eta), heldu bat lagun dutela.
Sarrera doan, toki mugatua. Erreserba egitea gomendatzen da, 945 20 90 20 telefonoan (jarduera hasi baino hamar minutu lehenago arte gordeko dira erreserbak)

Publicado en Jarduerak

Programa osoa jaitsi (pdf) Sarrerak erosi

 

ERAKUSKETAK

Chantal Akerman. Irudiari aurre egitea

Urriaren 19ra arte. Erakusketaren harira, museoak Akermanen inguruko programa publikoa antolatu du uztailaren 14an, 15ean eta 16an.

Josu Bilbao. h

Azaroaren 30era arte.

Artelekun zehar. 1987-2002. Artxiboan oinarritutako Artelekuri buruzko erakusketa batArtxiboan oinarritutako Artelekuri buruzko erakusketa bat

2025eko uztailaren 4tik 2026ko urtarrilaren 11ra.

.Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000)

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren funtsen erakusketa

.Asins, Oteiza, Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea

Museoaren bildumaren azterketa-kasu bat.

Bilduma, ikusgai. Patti Smith. Polaroids (hauraketa, irailera arte)

 

JARDUERAK

Zer ikas dezakegun lamdareetatik? Udako lantegi irekiak museoan

Udako lantegi berezietan landareei eta haien ekosistemei buruzko hausnarketa proposatuko dugu, mutazio betean dagoen gure planetan. Naturaletik marrazten ikasiko dugu eta herbario bat sortuko dugu. Gure tintak eta pinturak sortuko ditugu landare, fruta eta loreekin, eta horiekin hainbat euskarritan margotuko dugu.

Uztailaren bigarren hamabostaldia:
Uztailak 22, 23, 24, 29, 30 eta 31; abuztuak 1 | 11:30etik 13:30era

Abuztuaren bigarren hamabostaldia:
Abuztuak 19, 20, 21, 22, 26, 27, 28 eta 29 | 11:30etik 13:30era

5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, heldu batek lagunduta.
Doako sarrera, toki mugatua. Ez da aldez aurretik erreserbarik egin behar.

 

Bisita gidatuak 

Artium Museoan barrena bisita gidatuak, museoaren arkitektura, bilduma eta aldi baterako erakusketak ezagutzeko 50 minutuko ibilbideak dira. 

Uztailak 6
12:00etan. Artium Museoan barrena

Uztailak 13
12:00etan. Artelekun zehar. 1987-2002. Artxiboan oinarritutako Artelekuri buruzko erakusketa bat

Uztailak 20
12:00etan. Artium Museoan barrena

Uztailak 27
12:00etan. Bilduma Hau Colección. Oinarrizko muhgimenduak (1950-2000)

Abuztuak 3
12:00etan. Artium Museoan barrena

Abuztuak 10
12:00etan. Josu Bilbao. h

Abuztuak 17
12:00etan. Artium Museoan barrena

Abuztuak 24
12:00etan. Chantal Ackerman. Irudiari aurre egitea

Abuztuak 31
12:00etan. Artium Museoan barrena

Irailak 7
12:00etan. Bilduma Hau Colección. Oinarrizko muhgimenduak (1950-2000)

Irailak 14
12:00etan. Artium Museoan barrena

Irailak 21
12:00etan. Artelekun zehar. 1987-2002. Artxiboan oinarritutako Artelekuri buruzko erakusketa bat

Irailak 28
12:00etan. Artium Museoan barrena

 

Udako ordutegi berezia: asteartetik ostiralera, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00. Larunbat, igande eta abuztuaren 1ean, 11:00etatik 20:00etara jarraian. Abuztuaren 5ean: itxita. Doako sarrera: Arratsaldero; Igandeetan egun osoa; egunero 14 urtez azpikoentzat, ikasleentzat, langabetuentzat eta pentsiodunentzat. Tarifa orokorra: 5 €

Publicado en Jarduerak
1. orrialdea (guztira 28)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand