Pazko-oporretarako programa berezia: erakusketak, bisitak, lantegi irekiak

Publicado en Jarduerak

Artium txikia eta Good Afternoon Artium! Familientzako jarduerak asteburuetan

Publicado en Jarduerak

Artium txiki eta Good Afternoon Artium, asteburuetarako planik onenak.

Artium txikia

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela 
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Artium txikia lantegiak martxoan

Martxoaren 6an, igandea
Koloreak. Kolorea protagonista den Museoko lan batzuk aztertuko ditugu. Lantegian pintura erabiliz koloreak nahasten eta gure gama kromatikoarekin museoko lanak aldatzen ikasiko dugu. Paula Ortizekin

Martxoaren 13an, igandea
Zer da hori?
Zer arrasto uzten dute gure inguruko objektuek? Zer leku dute? lantegi honetan birziklatzeko objektuak hainbat eratan kokatuko ditugu, eta haien siluetatik abiatuta forma abstraktuak sortuko ditugu. Natalia Albénizekin

Martxoaren 20an, igandea
Eskala-jokoa. Gauzak gertutik eta urrutitik ikustera jolastuko gara, handiak edo txikiak, collagearen teknikaren bidez eskala desberdinekin esperimentatuz. Paula Ortizekin

Martxoaren 27an, igandea
Batzea eta askatzea. Eskultura lantzeko moduak erakutsiko dizkiguten euskal artistak ezagutuko ditugu gaur. Ondoren, lantegian, gure eskultura eraikiko dugu, era askotako materialak erabiliz. Andrea Ríosekin

 

Good Afternoon Artium!

Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Good Afternoon Artium! lantegiak martxoan

Martxoaren 5ean, larunbata
Luparekin.
Zertaz eginak daude artelanak? Zer material erabiltzen dute artistek? Lantegi honetan gailu digitalak erabiliko ditugu obrak xehetasunez aztertzeko. Natalia Albénizekin

Martxoaren 12an, larunbata
Thinking the Exhibition Space.
Museoko aretoetan barrena ibiliz, zirriborroak egingo ditugu bisitan zehar, eta, ondoren, lantegian, erakusketa-gelari buruz hausnartuko dugu. Nola jarriko ditugu obra hauek espazioan? Azucena Mongerekin

Martxoaren 19an, larunbata
Domestic materials. Lantegi honetan, ehuna erabiliko dugu adierazpide artistiko gisa, arruntean etxeko gauzekin lotzen diren teknikei balioa emanez. Noelia Toférekin

Martxoaren 26an, larunbata
Geometric shapes.
Talde-performance baten bidez, forma geometrikoak osatuko ditugu. Gero, margoak erabiliz, hedatu egingo ditugu. Azucena Mongerekin

Publicado en Jarduerak

Artium txiki eta Good Afternoon Artium, asteburuetarako planik onenak.

Artium txikia

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela 
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Artium txikia lantegiak urtarrilean

Urtarrilaren 2an, igandea
Zoria. Zer garrantzi du zoriak artista baten lanean? Zer emaitza eskaintzen ditu? Lantegi honetan hainbat pertsonaia sortuko ditugu, urmargoaren teknikak dakarren bilakaeraren berri emanez. Natalia Albénizekin

Urtarrilaren 9an, igandea
Paisaiak.
Txaro Arrazolaren eta beste artista batzuen lanak ikusi eta paisaiaren ideiari heltzeko moduak aztertuko ditugu. Paula Ortizekin

Urtarrilaren 16an, igandea
Zu, ni… totema! Gaur Mariana Castillo Deball artista mexikarrak sortutako eskulturak ezagutzea proposatzen dizuegu, ondoren lantegia, forma horiek berak material batzuekin eta besteekin saiatu eta gure totema eraikitzeko. Andrea Ríosekin

Urtarrilaren 23an, igandea
Gorputz-ekintzak. Lantegi honetan gure gorputzaren zati bat aukeratu eta haren molde bat egingo dugu. Gero, hura oihalez estaliko dugu, gure diseinua sortzeko. Antton Goikoetxearekin

Urtarrilaren 30ean, igandea
Paperezko arkitekturak. Kartoi meheak moztu, tolestu eta bolumena emango diegu, espazioak sortzeko eta leku berriekin amets egiteko. Antton Goikoetxearekin

Good Afternoon Artium!

Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Good Afternoon Artium! lantegiak urtarrilean

Urtarrilaren 8an, larunbata
Body art.
Museora egingo dugun bisitan, beren sorkuntzak gorputzarekin lotzen dituzten artisten lanak ezagutuko ditugu. Lantegian, tatuaje itxurako autoerretratu bat egingo dugu, gure gorputza oihal gisa erabiliz. Noelia Toférekin

Urtarrilaren 15an, larunbata
Landscape.
Gaur, formatu handiko paisaia bat egingo dugu lantegian, egunkarien ebakinez eta argazkiz osatua. Azucena Mongerekin

Urtarrilaren 22an, larunbata
Equilibrium. Hainbat eskultura ikusiko ditugu, haien materialak, elementuak, espazioan eta eskalan duten kokapena aztertzeko. Horretan oinarrituta, lantegian, eskultura-totemez osatutako baso bat sortuko dugu, oreka erronka hartuta. Noelia Toférekin

Urtarrilaren 29an, larunbata
Point and line to plane.
Hiru elementu horiek sorkuntza artistikoan zer rol duten ikusiko dugu museoko aretoetan. Gero, gure proposamenak sortuko ditugu 3 elementu horiekin esperimentatuz. Azucena Mongerekin

 

Publicado en Jarduerak

Artium txiki eta Good Afternoon Artium, asteburuetarako planik onenak.

Artium txikia

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela 
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Artium txikia lantegiak azaroan

Abenduaren 5ean, igandea
Buztinezko miniaturak. Museoko eskultura batzuetan inspirazioa hartu eta lantegi honetan gure miniaturazko eskulturak sortuko ditugu. Antton Goikoetxearekin

Abenduaren 12an, igandea
Margotzeko erak. Margotzeko era asko dago, teknika lehorrak (argizariak) nahiz hezeak (akrilikoa eta urmargoa) erabiliz. Lantegi honetan ikusiko dugu bakoitzak zer ondorio dituen eta nola erabil ditzakegun. Natalia Albénizekin

Domingo 19 de diciembre
Arrastoak. Hainbat objekturekin konposizioak egin eta koloretako espraiak erabiliz haien aztarnak sortuko ditugu. Paula Ortizekin

Abenduaren 26an, igandea
Nolakoa litzateke zuri-beltzeko mundu bat? Lantegi honetan, Txaro Arrazolaren erakusketa ikusi ondoren, zuriarekin eta beltzarekin egindako kolore nahasketak eta grisen eskala aztertuko ditugu. Andrea Ríosekin

Good Afternoon Artium!

Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Good Afternoon Artium! lantegiak azaroan

Abenduaren 4an, larunbata
Design your own brand.
Gure marka diseinatuko dugu, gure nortasuna eta izaera kontuan hartuta. Esprai eta txantiloiekin esperimentatuko dugu. Azucena Mongerekin

Abenduaren 11n, larunbata
Can we change the meaning of an object?
Lantegi honetan zenbait objektu aukeratu eta eraldatu egin ahal izango dituzu, beste erabilera eta esanahi bat emanez. Garazi Celayarekin

Abenduaren 18an, larunbata
Landscapes.
Artium museoan paisaia ugari dago. Perspektibaren eta distantziaren arabera objektuen pertzepzioa nola aldatzen den kontuan izanda, hiru dimentsioko pop up teknika erabiliz gure paisaia sortuko dugu. Noelia Toférekin

Publicado en Jarduerak

Printing party!

Lantegi hauetan inprimatzeko hainbat teknika ikasi eta haiekin esperimentatuko dugu. Mariana Castillo Deball-en erakusketan oinarrituko gara.

Bi proiektu landuko ditugu:

  • Estanpazioek osatutako horma-irudi handi bat. Talde-lana izango da organikoa, parte-hartzaile guztiek paper handi batean egina.
  • Norberak txartel txikietan inprimatuko dituen estan-pazioak, etxera eraman ahal izango ditugunak.

Abenduaren 28an, 29an, 30ean eta 31n
Urtarrilaren 4an eta 5ean
Ordutegia: 11:30-13:30 eta 17:30-19:30; abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean goizez bakarrik
5-12 urte bitarteko 10 haurreko taldeak
Sarrera doakoa. Argibide gehiago: 945 20 90 20

Publicado en Jarduerak

Familientzako jarduerak

Lantegi irekiak

Abenduko zubirako lantegi bat proposatzen dizugu, era guztietako materialekin esperimentatzeko. Helburua da instalazio handi bat sortzea, hura osatzen duten piezen artean oinez ibili ahal izateko, hiri batean dabiltzan erraldoiak bagina bezala.
Oso garrantzitsua da zikintzea axola ez zaizun arropa ekartzea.
Abenduaren 6, astelehena, 7, asteartea, eta 8an, asteazkena
11:30etik 13:30era 17:30etik 19:30era
Sarrera doan. Argibideak:945 209020

Good Afternoon, Artium!

Design your own brand, Azucena Mongerekin. Gure marka diseinatuko dugu, gure nortasuna eta izaera kontuan hartuta. Esprai eta txantiloiekin esperimentatuko dugu.
Abenduaren 4an, larunbata, 17:30etik 19:00etara
6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €. Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Artium txikia

Buztinezko miniaturak, Antton Goikoetxearekin. Museoko eskultura batzuetan inspirazioa hartu eta lantegi honetan gure miniaturazko eskulturak sortuko ditugu.
Abenduaren 5ean, igandea, 11:15etik 12:30era
3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €. Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Erakusketak

Ez galdu: Zeru bat, hamaika bide. Praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian; Mariana Castillo Deball. Amarantus; Txaro Arrazola. Ustiaketa bikaina; Éric Baudelaire. Un film dramatique; Félix González Placer. Etxegarai'ko Goti; Lorea Alfaro. do mess with me...

Abenduko zubiaren erakusketa guztiak

Lorategitik abiatuta: ibilbide gidatuak

Abenduaren 4an, larunbata
12:30ean. Ibilbide tematikoa: Kontakizunak, eraikitzen ari den bilduma batetik abiatuta. Iragana
17:30ean. Erakusketa: Mariana Castillo Deball. Amarantus

Abenduaren 5ean, igandea
12:30ean. Ibilbide tematikoa: Kontakizunak, eraikitzen ari den bilduma batetik abiatuta. Oraina
17:30ean. Ibilbide tematikoa: Praktika artistikoak eta feminismoa 90 hamarkadan (Beste istorio(ak). Praktika artistikoak eta feminismoak Euskal Herriko testuinguruan saila)

Abenduaren 8an, asteazkena
18:00etan. Erakusketa: Mariana Castillo Deball. Amarantus

Abenduko zubiaren ordutegi berezia

Museoa 11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, abenduaren 4tik, larunbata, 8ra, asteazkena

Abenduaren 9an, osteguna, museoa itxita egongo da

Gogoratu: museoaren sarrera doakoa da igande eta asteazken guztietan, eta gainontzeko egunetan arratsaldez.

Publicado en Jarduerak

Artium txiki eta Good Afternoon Artium, asteburuetarako planik onenak.

Artium txikia

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela 
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Artium txikia lantegiak azaroan

Azaroaren 7an, igandea
Blockprinting, estanpazio lantegia. Lantegi honetan gure zigiluak sortu eta oihal gainean inprimatuko ditugu errepikapenean oinarritutako obra bat sortzeko. Antton Goikoetxearekin.

Azaroaren 14ean, igandea
Ehun gaineko artea. Aspalditik, artistek oihalak erabili izan dituzte beren lanak sortzeko. Lantegian material horrekin esperimentatuko dugu gureak sortzeko. Natalia Albénizekin.

Azaroaren 21ean, igandea
Inoiz hilko ez den objektua. Nola harrapa dezakegu objektu bat beti bizi dadin? Gure inguruko objektuen aztarnak atera eta bi dimentsioko beste euskarri batzuetara igaroko ditugu. Paula Ortizekin.

Azaroaren 28an, igandea
Zoria artean. Lantegi honetan ikusiko dugu zoriak garrantzi handia duela sormen-prozesuetan, eta zer aukera eskaintzen dizkigun aztertuko dugu. Andrea Ríosekin.

 

Good Afternoon Artium!

Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Good Afternoon Artium! lantegiak azaroan

Azaroaren 6an, larunbata
Double lives. Artista garaikide askok material birziklatuak erabiltzen dituzte beren artelanak egiteko. Erakusketa-aretoetan barrena ibili ondoren, instalazio bat sortuko dugu lantegian material birziklatuak erabiliz (fruta eta barazki batzuk biltzen diren sareak, hariak, plastikoak…). Azucena Mongerekin.

Azaroaren 13an, larunbata
Amaranthus. Udazkena aldaketa garaia da. Hori zuhaitzen hostoetan antzematen da; izan ere, zimeldu eta desagertu egiten dira hurrengo urtera arte. Lantegi honetan lorategia ezagutu eta lagin bat hartuko dugu zaintzeko. Garazi Celayarekin.

Azaroaren 20an, larunbata
Art as a game. Sormen-prozesuak eta jolasa estuki lotuta daude. Lantegi honetan «saiatu-huts egin» jokaera erabiliko dugu, pieza solteetan oinarritutako instalazio artistiko bat sortuz eta suntsituz: egin, desegin, ordenatu, lekuz aldatu, aukeratu... eta, batez ere, jolastuz. Noelia Toférekin.

Azaroaren 27an, larunbata
Origin: Molds. Lantegi honetan, museoko eskultura batzuk nola eginda dauden ikertu eta lantegian gure eskultura eraikitzeko moldeak diseinatuko ditugu. Garazi Celayarekin.

Publicado en Jarduerak

Artium txiki eta Good Afternoon Artium, asteburuetarako planik onenak.

 

Artium txikia

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela 
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Urriaren 3an, igandea
Baso zilarreztatua. Lantegi honetan forma geometrikoak landuko ditugu eta haiek espazioarekin eta argiarekin duten elkarreragina, birziklatutako materialekin instalazio artistiko bat egiteko.
Antton Goikoetxearekin

Urriaren 10ean, igandea
Ikuspuntuak. Aretoetan barrena ibiliko gara, oharrak hartuz eta gure ibilbideak marraztuz. Lantegian, ibilbide horien eskala aldatuko dugu, formatu handian lan eginez eta familia bakoitzaren marrazkiak alderatuz.
Paula Ortizekin

Urriaren 17an, igandea
Natura ardatza. Artean, natura inspirazio-iturri da. Lantegi honetan eskultura bat sortuko dugu gure inguruko elementu naturalekin.
Natalia Albénizekin

Urriaren 24an, igandea
Eskuak eta oinak. José Félix González Placer-ek bezala, lantegi honetan gure eskuak eta oinak irudikatuko ditugu. Zer material erabil dezakegu?
Andrea Ríosekin

Urriaren 31n, igandea
Kolpe lehorra. Erliebea eta hutsunea elkarrekin ibili ohi dira eskulturei buruz hitz egiten dugunean. Altuera- eta sakonera-maila desberdinak nola lortu ikasiko dugu.
Natalia Albénizekin

 

Good Afternoon Artium!

Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Urriaren 2an, larunbata
Self-portrait. Zenbat eratara egin dezaket autoerretratu bat? Bildumako lan batzuk ikusi ondoren, marrazkia eta performancea erabiliz hainbat autoerretratu egingo ditugu lantegian.
Azucena Mongerekin

Urriaren 9an, larunbata
Houses. Zer behar du espazio batek bizitzeko modukoa izateko? Beren lana arkitekturaren inguruan garatzen duten artisten lana aztertu ondoren, material sinpleekin eta eskala desberdinekin jolastuz bizitzeko moduko lekuen proposamenak sortuko ditugu lantegian.
Noelia Toférekin

Urriaren 16an, larunbata
Experimentation/ Mixed media. Nola egin dute? Museoko hainbat lan era askotako teknikekin esperimentatuz eginak daude. Lantegian, horietako batzuk aukeratu eta praktikoki nola funtzionatzen duten ikusiko dugu.
Garazi Celayarekin

Urriaren 23an, larunbata
A room of your own. Nola diseinatuko zenuke zure ametsetako gela? Non jarriko zenituzke gauzak? Leihorik izango luke? Lantegi honetan norberak eraikitzearen kontzeptuak landu —planoa, maketa, eskala eta perspektiba— eta kartoia erabiliz gela bat diseinatuko dugu.
Azucena Mongerekin

Urriaren 30ean, larunbata
Your body - My sculpture. Gure gorputza museoko eskultura batzuekin lotuko dugu performancearen bidez. Gorputz-jarrerak eta adierazpideak saiatuz, eredu eta sortzaile bihurtuko gara aldi berean.
Noelia Toférekin

Publicado en Jarduerak

Eskolaz kanpoko jarduera desberdinak eta sortzaileak museoan  

Artium Museoko eskolaz kanpoko jardueren programa lantegi modura planteatuta dago; lantegi horietan, material eta diziplina artistiko jakin batzuekin esperimentatu ahal izango dute parte-hartzaileek saio bakoitzean. Museoa eta haren erakusketak ikusi eta erakusgai dauden hainbat obra ezagutu ondoren, haurrek irumena eta sormena lantzeko jarduerak egingo dituzte, marrazki, performance, pintura, eskultura, musika pieza, bideo edo argazkiak sortuz, besteak beste.

Extra-Loturak astelehen eta asteazkenean egingo da, Museoan, 5 eta 7 urte bitarteko haurrekin, eta astearte eta ostegunetan, berriz, 8 eta 12 urte bitarteko haurrekin. Taldeko 5 lagun elkartuko dira, gehienez ere, baina baliteke edukiera hori unean uneko araudiaren arabera egokitu behar izatea.

Izena eman behar da.

Museoko txartel-leihatilan nahiz 945 20 90 11/ 945 20 90 20 telefonoetan eman ahal izango da izena jardueran parte hartzeko (hilabeterako/hiru hilabeterako).

Hasiera: irailaren 20an.

Extra-Loturak
Astelehen eta asteazkenean egingo da, Museoan, 5 eta 7 urte bitarteko haurrekin
Astearte eta ostegunetan, berriz, 8 eta 12 urte bitarteko haurrekin
17:30ean (ordu bat)
Tarifa orokorra: 40 €/hilabetean
Artium Museoaren Adiskideentzat: 25 €/hilabetean

Publicado en Jarduerak

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand