Artium txiki eta Good Afternoon Artium, asteburuetarako planik onenak.

 

Artium txikia

Igande goizetan, txikienek eta haien laguntzaileek Museoko erakusketetan arte garaikidea deskubritzeko eta lantegian era askotako teknika eta materialekin esperimentatzeko aukera dute.

3-5 urte bitarteko haurrentzat, heldu bat lagun dutela 
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 11:15etik 12:30era
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Irailaren 5ean, igandea
Forma infinituak. Lantegi honetan geoplano pertsonalizatu bat egiten ikasiko dugu, eta goma elastikoak, hariak eta artilea erabiliz esperimentatuko dugu. Azkenean, arte geometrikoko gure lehen artelana sortuko dugu. Antton Goikoetxearekin

Irailaren 12an, igandea
Balearen sabela. Katinka Bockek dio aretoa itsasontzi baten barruan edo balearen sabelean egotea bezala dela. Sartu nahi duzu zer dagoen ikustera? Natalia Albénizekin

Irailaren 19an, igandea
Lorategi hedatua. Zer irudituko litzaizuke Artiumeko lorategia bere mugetatik harago zabaldu eta hirian zehar hedatuko balitz? Lorategia gure etxeetara heltzeko lan egingo dugu lantegian. Paula Ortizekin

Irailaren 26an, igandea
Norberak eraikitzea. Lantegi honetan, altzariak eta objektuak diseinatu eta eraikiko ditugu kartoia eta material bigunak erabiliz. Eguraldi ona egiten badu, Artiumeko lorategian lan egingo dugu. Andrea Ríosekin

 

Good Afternoon Artium!

Larunbat arratsaldean, haurrak eta haien laguntzaile helduak arte garaikideari hurbil dakizkioke eta, aldi berean, ingelesa praktikatu. Museoko erakusketen bisita egiteaz gainera, haurrek askotariko metodo eta gaiekin esperimentatzeko aukera izango dute lantegian. Arropa egokia ekartzea gomendatzen da.

6-12 urte bitarteko haurrentzat. Ingelesez
Sarrera: helduak 5 € eta haurrak 2 €
Artiumen Adiskideak: helduak 2,5 € eta haurrak € 1
Ordutegia: 17:30etik 19:00etara
Argibideak eta erreserbak: 945 209 020

Irailaren 4an, larunbata
Animal shelter. Zer nolako animaliak bizi dira Artiumeko lorategian? Gehiago erakar genitzake aterpe berezi bat eskainiz? Horretarako, museoko eskulturetan inspirazioa bilatuko dugu eta material naturalez egindako babeslekuak egingo dizkiegu beren neurrira. Andrea Ríosekin

Irailaren 11n, larunbata
Self-construction. Lantegi honetan, altzariak eta objektuak diseinatu eta eraikiko ditugu kartoia eta material bigunak erabiliz. Eguraldi ona egiten badu, Artiumeko lorategian lan egingo dugu. Garazi Celayarekin

Irailaren 18an, larunbata
Spatial perception. Lantegi honetan instalazio artistiko bat sortuko dugu Artiumeko lantegietako batean egingo ditugun esku-hartzeetatik abiatuta. Inguratzen gaituen espazioa aldatuko dugu, hormak eraikiz, bideak irekiz eta elementu berriak gehituz, gure espazioaren pertzepzioarekin jolasteko. Antton Goikoetxearekin

Irailaren 25ean, larunbata
Let me show you my garden. Zer nolako formak aurkitzen ditugu Artiumeko lorategian? Nolakoak dira lore eta hostoen koloreak? Zer fruitu daude irailean lorategian? Zer zomorro ikusten ditugu? Lantegian, collagearen bidez, lorategiaren oinarrizko forma geometrikoak eta kolorea landuko ditugu. Azucena Mongerekin

Publicado en Jarduerak

Artium Museoko lorategi eta hiri-baratzeak zaintzak behar ditu berritzeko, kontserbatzeko eta hazteko. Landareak zaintzeko eskua baduzu, baratzezaintza ezagutzen baduzu, edota, besterik gabe, denbora pixka bat baduzu eta auzoko txoko berde hau zaintzen ikasi eta lagundu nahi baduzu, eman izena programa honetan.

Aurten gure auzoaren aniztasuna islatuko duen baratze inklusibo bat egin nahi dugu.

Udan, ostiralero 17:30etik 18:30era

  • Uztailaren: 2, 9, 16, 23 eta 30ean
  • Abuztuaren: 6, 13, 20 eta 27an
  • Irailaren: 3, 10, 17 eta 24an

Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20 telefonoan eta Museoan bertan.

Publicado en Jarduerak

Plazaratu proiektuaren barruan kokatzen da tailer hau, eta Antonio Ballester Morenoren erakusketa baten haritik dator: Norberak eraikitzea.Pieza solteak. Esperientzia. Lana eta jolasa

Publicado en Jarduerak

Museoen etorkizuna: Berreskuratzea eta berrirudikatzea

Publicado en Jarduerak

Larunbatero, Good Afernoon Artium!, eta igandero, Artium txikia

Publicado en Jarduerak

Larunbatero, Good Afernoon Artium!, eta igandero, Artium txikia

Publicado en Jarduerak

Larunbatero, Good Afernoon Artium!, eta igandero, Artium txikia

Publicado en Jarduerak

Larunbatero, Good Afernoon Artium!, eta igandero, Artium txikia

Publicado en Jarduerak

Larunbatero, Good Afernoon Artium!, eta igandero, Artium txikia

Publicado en Jarduerak

Arratsaldero, erakusketa desberdinak aztertuko dira eta geroago esperimentuak egingo dira material eta diziplina artistiko ezberdinekin, hala nola marrazketa, performancea, pintura, eskultura, musika, bideoa, argazkigintza...

Publicado en Jarduerak

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand