Urtarrileko, otsaileko eta martxoko asteazkenetan, 19:00etan
Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urte azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: dagoeneko museoaren txartel-leihatilan eta webgunean
Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloaren bederatzigarren edizioak, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburu irmoarekin jarraituko du.
Proiekzioak, aurkezpenak eta solasaldiak ziklo honen DNA dira, zeina zinemaren eta zientziaren defentsa arrazoitu eta sendoaren bidez mamitzen baita, izen handiko zientzialarien presentzia nabarmenarekin.
Programa osoa jaitsi (pdf) Sarreren salmenta
Urtarrilaren 7an
Planet of the Appes (El planeta de los simios). Franklin J. Schaffner, 1968. EN-ES
George Taylor espazio-ontzi bateko tripulazio kidea da. Irupen luzeko musio batean dago eta planeta ezezagun batean erori da.
Aurkezlea: Juan José Gómez Cadenas (Partikulen fisikan eta instrumentazio nuklearrean aditua DIPCn).
Urtarrilaren 14an
L'enfant sauvage (Haur basatia). François Truffaut, 1970. FR-EU
XVIII. mendearen amaieran Frantzian izandako gertakari errealetan oinarritutako filma. Basoan isolatuta, jendearekin eta zibilizazioarekin batere harremanik gabe hazi zen haur baten heziketa-prozesua kontatzen du.
Aurkezlea: Amaia Carrión Castillo (Ikerbasque ikertzai - lea da Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroan).
Urtarrilaren 21ean
The Social Network (Sare soziala). David Fincher, 2010. EN-EU
2003ko udazkeneko gau batean, Mark Zuckerberg Harvardeko ikasle eta programazioko jeinua ideia berri bat lantzen hasi zen: Facebook. Ikastetxe nagusi bateko gelan hasitako burutazio hura berehalaxe bilakatu zen sare sozial iraultzaile.
Aurkezlea: Antonio Casado da Rocha (EHUko Ikerketa Arduratsurako zuzendaria eta irakasle-ikertzaile gisa lan egiten du Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia sailean).
Urtarrilaren 28an
The Birds (Los pájaros). Alfred Hitchcock, 1963. EN-ES
Melanie San Frantziskoko goi-mailako gazte aberats eta esnob bat da. Kasualitatez ezagutu du Mitch Brenner abokatua, txori-denda batean. Abokatuak bazuen Melanieren bizitza zoroaren berri prentsaren bidez. Axolagabekeriaz tratatu du emakumea, eta nahiko sumindurik utzita alde egiten du dendatik.
Aurkezlea: Juan Ignacio Pérez Iglesias (Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua. Biologian doktorea eta animalien fisiologian katedraduna EHUn).
Otsailaren 4an
Sisters with transistors. Lisa Rovner, 2020. EN-ES
Musika elektronikoa gizonentzako eremu gisa hartu izan da beti. Hori hala izanik ere, emakumeek eginkizun erabakigarria izan dute genero horretan hasiera-hasieratik, doinu horiek gaur egun definitzen dituzten gailu, teknika eta estilo berriak diseinatzeko orduan.
Aurkezlea: Mónica Bello (artearen historialaria eta komisarioa).
Otsailaren 11n febrero
The Fly (La mosca). David Cronenberg, 1987. EN-ES
Zientzialari batek akuri gisa erabiltzen du bere burua teletransportazio-esperimentu konplexu bat egiteko. Arrakastaz egiten du saioa, baina aldaketa bitxiak hasten zaizkio agertzen gorputzean. Aldi berean, deskubritzen du euli bat sartu zela esperimentua egin zuen kapsulan.
Aurkezlea: Ginés Morata Pérez (zientzialari erreferentea garapenaren biologian funtsezko eredua den Drosophila melanogaster euliaren arkitektura biologikoaren azterketan).
Otsailaren 18an
The Nutty Professor (Irakasle zoroa). Jerry Lewis, 1963. EN-EU
Julius Kelp, kimikako unibertsitate-irakasle baldar bat da, nahiko zoritxarrekoa bizitza sozialean. Edabe baten formula asmatzen du, eta edaten duenean, guztiz kontrako pertsona bilakatzen da: gizon interesgarri, dotore eta erakargarri bihurturik, Buddy Love deitzen dio bere buruari...
Aurkezlea: Xabier López (kimikaria, EHUko katedraduna eta DIPC-eko kidea).
Otsailaren 25ean
La Voie Royale. Frédéric Mermoud, 2023. FR-ES
Sophie ikasle bikaina da. Matematikako irakasleak adoretuta, familia-landetxea utzi eta zientzietan prestatzeko eskola batera joaten da. Baina Sophie jabetzen da Politeknikoan sartzeko ametsa lehiaketa bat baino zerbait gehiago dela... Benetako erronka bat da, eskala sozialean gora egiteko.
Aurkezlea: Eva Ferrerira (Matematikan lizentziatua eta Ekonomian doktorea da EHUn. Probabilitate eta Estatistikako masterra du New York Universityko Courant Institutuan).
Laguntzailea:

Martxoaren 4an
Los destellos. Pilar Palomero, 2024. ES
Isabelen bizitza erabat aldatzen da ustekabean: alabak Ramón maiztasunez bisitatzeko eskatzen dio, gaixorik baitago. Hamabost urtez senar ohiarengandik aldenduta egon ondoren, orain ezezagun bat bezala ikusten du, nahiz eta urteetan familiakoak izan. Isabelek gainditutzat jotzen zituen sentimenduak biziko ditu atzera.
Aurkezlea: Ander Urruticoechea Ribate (Medikuntzan doktorea eta onkologia medikoan espezialista).
Martxoaren 11n
The Third Man (Hirugarren gizona). Carol Reed, 1949. EN-EU
Gerra Hotzaren hasiera, Viena, 1947. Holly Martins iparramerikarra Mendebaldeko eleberrigile kaskar bat da. Austriako hiriburura iristen da, hiria lau eremutan banatuta eta II. Mundu Gerrako estatu aliatuek okupatuta dagoen garaian. Hollyk haurtzaroko lagun bat bisitatuko du, Harry Lime, zeinak lana lortuko diola agindu baitio.
Aurkezlea: Miren Itziar Arkorta Calvo (Biokimika eta Biologia Molekularreko katedraduna EHUn).
Martxoaren 18an
Narayama Bushi-ko (La balada de Narayama). Shohei Imamura, 1983. JP-ES
Herriko lege zaharraren arabera, adinekoek, 70 urte betetzean, herritik joan eta Narayama mendiaren gailurrera joan behar izaten zuten bizitzera. Heriotza-sententzia errukigabe horrekin, tristurak eta etsipenak jota gelditzen ziren familiak, adinekoak mendira bidali beharraren ondorioz.
Aurkezlea: María Jesús Goikoetxea Iturregi (Giza Eskubideetan doktorea eta Psikologian eta Teologian lizentziaduna. Ikertzaile eta irakaslea Deustoko Unibertsitatean).
Martxoaren 25ea
Kaze No Tani No Naushika (Nausicaa del Valle del Viento). Hayao Miyazaki, 1984. JP-ES
Etorkizun urrun batean, onddo pozoitsuz eta intsektu erraldoiz josirik ageri da Lurra, gerra apokaliptiko baten ondotik. Sarraskitu egin dituzte gizakiak. Bizirik atera direnak herri isolatuetan bizi dira, eta ozta-ozta irauten dute inguruan gas toxikoz kutsatutako basoak eta intsektu mutante erraldoiak dituztela.
Aurkezlea: Ibone Ametzaga Arregi (EHUn Biologia Zientzietan lizentziatua, Imperial College of Science and Technology-n master eta doktorea).
Antolatzailea: Euskadiko Filmategia
Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Urriko, azaroko eta abenduko asteazkenak, 19:00etan
Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoko txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoko txartel-leihatilan eta webgunean
Urteari amaiera emateko Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, Gasteizen, Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohitzunen zinema unibertsalaren historiako klasiko zahar eta modernoak berreskuratzen dituen zikloa proiektatuko du.
Programa jaitsi (pdf) Sarrerak erosi
PROGRAMA
Urriaren 1ean, asteazkena, 19:00etan
Encadenados. Alfred Hitchcock, 1946. 101 min (ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin)
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Alicia Hubermanen aita, espioi nazi bat, Estatu Batuen aurkako traizioagatik kondenatu dute. Epaiketaren ostean, Aliciak festa bat egin du, eta han agertu da Devlin izeneko ezezagun lerden bat. Inteligentzia-zerbitzuetako agente bat da, eta Brasilgo nazien gidari Alexander Sebastian harrapatzeko laguntza eskatzen dio.
Urriaren 8an, 19:00etan
Ohayo / Egun on. Yasujiro Ozu, 1959. 94 min (japonieraz, gaztelaniazko azpitituluekin)
Japonia, 50eko hamarkada. Egunero bezala, familia bateko kideak beren arazoei, ametsei eta bizilegeei aurre egiteko prestatzen dira. Aitak laneko gorabeherak ditu, eta seme-alaben hezkuntzak dakarzkion exijentziak ere bai. Amak familiaren diru-sarrerak kudeatzen ditu, eta etxeko bizitzaren zailtasun ugariei egiten die aurre. Eta seme-alabak tematuta daude: etxean telebista nahi dute.
Urriaren 15ean, 19:00etan
El guateque. Blake Edwards, 1968. 99 min (inglesa, gaztelaniazko azpitituluekin)
Hrundi V. Bakshi jatorri hinduko aktore baldar bat da, eta desertuan pelikula bat filmatzen ari da. Filmaketatik bota dute, ordea, haren etengabeko hanka-sartzeengatik. Ustekabean, gonbidapen bat jaso du bere azken filmaren ekoizleak antolatutako festa dotore batera joateko. Festan egoera zoro-zoroak gertatuko dira, Hrundiri esker.
Urriaren 22an, 19:00etan
Adopción. Márta Mészárosl, 1975. 87 min (hungarieraz, gaztelaniazko azpitituluekin)
Kata emakume alargun bat da, eta seme-alabarik gabe ari da iristen berrogei urtera. Kataren maitalea ezkondua da, eta ez du izan nahi haurrik berarekin. Ustekabean, umezurtz-etxe batetik ihes egindako neska bat agertuko zaio Katari, babes-eske. Katak bere etxean hartuko du, hasieran mesfidati izanik ere, eta atsegin hartuko dio neska gazteari. Umezurtz-etxetik irteten lagunduko dio, baita maite duen mutilarekin ezkontzen ere. Bi emakumeen arteko harremanak, gainera, erabaki bat hartzen lagunduko dio Katari: bere bizitzan gustatzen ez zaiona aldatzea.
Urriaren 29an, 19:00etan
El amor brujo. Francisco Rovira Beleta, 1967. 103 min (gaztelaniaz)
Candela tematuta dago bere maitale Diegoren oroitzapenarekin, liskar batean hil baitzen, eta antza denez atzetik dabilkio haren mamua, haluzinazio-sare esplikaezin batean katramilatzen duena. Antonio, aldiz, Candelaz maiteminduta dago, eta hura sorginkeria hartatik libratzeko borrokan, konturatu da Candela egiaz ikaratu nahian dabilela baten bat. Orduan erabaki dute Candelak eta Antoniok azpikeria haren erruduna agerian uztea, dantza, borroka eta maitasun-jokoen artean.
Azaroaren 5ean, 19:00etan
Más allá del olvido. Hugo del Carril, 1956. 93 min (gaztelaniaz)
Emaztea biziki maite zuen gizon bat gogor jo du haren heriotzak. Etsiaren etsiaz, bidaia bati ekin dio, hura ahaztu nahian, baina haren antz handia duen emakume bat ezagutu du. Gizonak ezagutu berri duen emakumea ikuskizunetan artista-lanetan eguneroko ogia egiten duen kabaretetatik erreskatatu du, proxeneta batek esplotatzen baitu. Harekin maitemindu da, ustez; ezkondu egin dira, eta bere etxetzarrera eraman du bizitzera.
Azaroaren 12an, 19:00etan
Carbón. Georg Wilhelm Pabst, 1931. 93 min (alemanieraz eta frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin)
Filmak 1906ko hondamendi bat berreraikitzen du, Courrières udalerriko meatze batean gertatua (Frantzia eta Alemania arteko mugatik gertu). Frantziako aldean sua piztu da, eta ez daukate behar den ekipamendurik itzaltzeko, ezta harrapatuta gelditu diren meatzariak erreskatatzeko ere. Beste aldean, alabaina, badituzte horretarako bitartekoak.
Azaroaren 19an, 19:00etan
El silencio. Ingmar Bergman, 1963. 96 min (suediarrez, gaztelaniazko azpitituluekin)
Ester, haren ahizpa Anna eta iloba, Johan, herrialde arrotz eta ospel bat gurutzatzen ari dira trenez, gerra betean itxuraz. Etxera bueltan doaz, baina bidaia eten eta hiri batean gelditu beharra dute, hotel ilun eta kalamastra batean atseden hartzeko, Ester gaixotu egin baita. Ester Annak pizten dion erakarpen sexualari eusteko eginahalak egiten ari den bitartean, Anna akiduratik eta itolarritik libratuko duten sentsazio bila irten da kalera.
Azaroaren 26an, 19:00etan
Trotacalles. Matilde Landeta, 1951. 101 min (gaztelaniaz)
Hainbat urtez banatuta egon ondoren, berriz gurutzatu dira Elena eta Maria ahizpen bizitzak, bai ostera ere gizon batengatik gurutzatu ere, behinola beste baten maitasunagatik deman aritu baitziren. Bizitzak oso bide ezberdinetan barrena eraman ditu. Bata ezkonduta dago gutizia oro asetzen dion industria-gizon aberats batekin; besteak, aldiz, gorputza saldu beharra dauka aurrera egiteko. Beste behin ere, gizon batek baldintzatuko ditu haien patuak.
Abenduaren 3an, 19:00etan
Ehun metro. Alfonso Ungría, 1985. 55 min (euskara, gaztelaniazko azpitituluekin)
Aurkezlea: Alfonso Ungría
Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasiera. Uda. Goizeko zortziak dira. Ion, ETAko militante bat, korrika doa, etsi-etsian, Donostiako Parte Zaharrean barrena; atzetik segika du polizia. Hiria esnatzen ari da, eta normaltasunez ekin dio egunari. Ihesi doan bitartean, Ionek bere bizitzaren historia ere aztertzen du. Eskolan, bere nortasunari uko egiteko eskatzen zioten. Oroitzapen horiek aitaren begiradarekin eta Madeleineren gorpuzkerarekin txandakatzen dira.
Hamaseigarrenean aidanez. Anjel Lertxundi, 1985. 55 min (euskara, gaztelaniazko azpitituluekin)
Aurkezlea: Anjel Lertxundi
Apustuzale amorratua da Domingo. Apustu-artekaria da traineru-estropadetan, pilotalekuetan eta askotariko probak egiten dituzten plazetan. Baina obsesioa ere bada, eta arrisku asko hartzen ditu, beti Kornelio koldar eta zinikoa lagun duela. Domingoren emazte Martzelinaren bakardadeak jartzen du kontrapuntua istorio honetan, non ezbeharra edozein unetan lehertuko dela dirudien.
Abenduaren 10ean, 19:00etan
Oraingoz izen gabe. José Julián Bakedano, 1986. 44 min (euskara, gaztelaniazko azpitituluekin)
Aurkezlea: José Julián Bakedano
Manuel lasai bizi da Ramón anaiarekin, baina prostituta bat, Esther, agertzen da eta dena aldatzen du. Estherrek tentsioak eta gatazkak sorrarazten ditu anaien artean, eta amaiera zoritxarrekoa da. Filmak landa-inguruneko familia-harremanak eta emozio erreprimituak aztertzen ditu.
Zergatik Panpox. Xabier Elorriaga, 1985. 56 min (euskara, gaztelaniazko azpitituluekin)
Aurkezlea: Xabier Elorriaga
Filmak seme bat duen hogeita hamar urteko emakume ezkondu baten bizimodua kontatzen du. Protagonistak hausnar egiten du: zergatik utziko zuen senarrak, Txemak, bakarrik semearekin? Barne-bakarrizketen bitartez, hainbat gai aztertzen ditu; besteak beste, amatasuna, bakardadea eta 70eko hamarkadaren amaierako euskal gizartean nagusitzen zen eguneroko bizitza.
Abenduaren 17an, 19:00etan
. Tod Browning, 1932. 64 min (inglesa, gaztelaniazko azpitituluekin)
Izaki itxuragabez, elbarriz eta askotariko anputazio eta malformaziodun pertsonaz jositako zirku batean, dirutza jaso du oinordetzan Hansek, nanoetako batek. Harrezkero, Cleopatra, trapezista eder bat, hura limurtzen saiatzen ari da, haren dirua eskuratzeko. Horretarako, plan bat egin du Herculesen, zirkuko gizon indartsuaren, laguntzaz.
Antolatzailea: Euskadiko Filmategia
Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
Apirila, maiatza eta ekaineko ostegunetan, 19:00etan
Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urtez azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean
Makroziklo hau amaitzeko, emakumezko zinemagile gazteenek egindako 12 lan aurkeztu ditu Euskadiko Filmategiak. Lehen aldiz, fikziozko lanen kopurua ia dokumentalena adinakoa da, eta hori ere albiste ona da: azkenean, neskak proiektu garestiagoez ere arduratzen dira. Eta hori oso esanguratsua da. Gainera, ziklo hau osatzen duten dokumental ia guztiak sormen-lanak dira, fikzioaren esparruan sartzen dira maiz, eta fikzioaren berezko tresnekin kontatuta daude
Programa
Apirilaren 3an, 19:00etan
20.000 especies de abejas. Estibaliz Urresola, 2023 (euskara, gaztelania. Gaztelaniazko azpitituluak)
Coco ez da eroso sentitzen gainontzekoek berarengandik espero dutenarekin, eta ez daki zergatik. Inguruko guztiek Aitor deitzen diharduten arren, berak ez du bere burua izen horrekin identifikatzen.
Apirilaren 10ean, 19:00etan
Enero. Ione Atenea, 2019 (gaztelania)
Aurkezlea: Ione Atenea
Filme hau zahartzaroaren erretratu intimo bat da, laurogeitaka urteko bi emakumeren istorioen bitartez kontatua; emakumeok, zuzendariaren amonak biak, jarraituko ditugu filmean zehar beren egunerokotasun eta ohituretan. Kamerak zahartzen doazen gorputzen keinu eta materialtasuna erakusten duen bitartean, zuzendariaren ahotsak, istorio horietan murgilduko gaitu protagonistekin elkarrizketan; beren bizitzako gorabeherak, denboraren igarotzea eta filmean une oro oso presente dagoen heriotzaren hurbiltasuna izango dituzte mintzagai. Sua, itsasoa eta lurra dira protagonisten beldur, desio, dolu eta memoriaren gordeleku.
Apirilaren 24an, 19:00etan
Nina. Andrea Jaurrieta, 2024 (gaztelania)
Ninak kostaldeko bere jaioterrira itzultzea erabaki du, poltsan eskopeta bat hartuta eta helburu bat buruan: Pedrori, herriak omenduko duen idazle ospetsu bati, mendeku hartzea. Baina jaioterria, iraganeko oroitzapenak eta Blas haurtzaroko laguna aterako zaizkio bidera, eta pentsaraziko diote ea mendekua duen aukera bakarra.
Apirilaren 30ean, 19:00etan
Polaris. Ainara Vera, 2022 (frantsesa. Gaztelaniazko azpitituluak)
Hayat Artikoko marinel aditua da. Lana dela eta, gainerako gizakiengandik eta Frantziako familiarengandik urrun nabigatu behar izaten du. Baina Leila ahizpa gazteenak Inaya umetxoa izaten duenean, hankaz gora jartzen dira beren munduak. Iparrizarrak gidatuta Hayatek familiaren patuari aurre egiteko egingo duen bidaia ezagutuko dugu.
Maiatzaren 8an, 19:00etan
Un otoño sin Berlín. Lara Izagirre, 2015 (gaztelania)
Aurkezlea: Lara Izagirre
June bere jaioterrira itzuliko da atzerrian denbora batez bizi ondoren, aukera hobe baten bila. Etxera itzultzea mingarria izango da bere familiarekin eta idazle asozial bat den Diegorekin, bere lehen maitasunarekin, topo eingo duelako. Denak aldatu dira eta apurtutako loturak berrezartzea ez da erraza izango, baina elkarrekin itxaropen faltari eta desengainuari aurre egongo diete Junek eta Diegok, haien maitasun istorioa berriro loratzen den bitartean.
Maiatzaren 15ean, 19:00etan
Arima. Jaione Camborda, 2019 (galegoa. Gaztelaniazko azpitituluak)
Lau emakumeren eta neskato baten bizitza erabat aldatuko da, ustekabean heldu diren bi kanpotarren ondorioz. Bietako bat bestearengandik ihesi dabil, eta ezkutuan dabil herrian, izaki fantasmagoriko eta ia irreal baten modura. Besteak, gizon zauritu armadun bat bera, hamaika modutara aztoratuko du emakumeen bizitza, errealitatearen eta imajinazioaren arteko muga-mugan, amesgaiztoaren eta ametsaren artean, beldurraren eta desioaren artean, misterioz beteriko istorio batean.
Maiatzaren 22an, 19:00etan
Young & Beautiful. Marina Lameiro, 2018 (gaztelania)
Aurkezlea: Marina Lameiro
Poti, Nais, Ione eta Das gazteek beren modura bizitzea erabaki dute. Gizarteak bultzatu egiten ditu beren asmo “berekoiak” bazter uztera eta, bitartean, elkarrizketaren bidez berraztertu behar du gazte bakoitzak bere identitatea. Horrela hasten da haien eta Marinaren arteko harreman intimoa. Marina haien laguna da eta film honetako zuzendaria. Kamera eskuan hartuta, gazteei egiten die lagun haien eguneroko bizitzaren unerik zentzuzkoenetan eta hauskorrenetan : dantza, elkarrekin esnatzea, paisaia maitatuetan paseatzea, negar eta irri egitea, denen artean osorik mantentzeko alternatibak bilatzen dituzten bitartean.
Maiatzaren 29an, 19:00etan
Pizti bat, again. Ainhoa Gutiérrez del Pozo y Olatz González Abrisketa, 2023 (euskara, frantsesa eta gaztelera. Gaztelaniazko azpitituluak)
Aurkezlea: Ainhoa Gutiérrez del Pozo
Tiro batek arratsa urratuko du. GPS pantailak erabiltzen dituzten ehiztariek basoraino jarraituko diete zakurrei, eta gauak harrapatuko ditu. Beste leku batean, Mainak egunero zenbatzen ditu ardiak. Otsoa hurbil ikusi dute. Adan, agerpen horrekin liluratuta, haren bila aterako da ilargi berria denean, kamera eskuan hartuta. Bakoitzak modu bateko harremana izango du otsoarekin, baina bat datoz piztiarekin kontu batean: denek ikusi nahi dute, inork haiek ikusi gabe.
Ekainaren 5ean, 19:00etan
Arduraz komunika dezagun. Aitziber Zapirain, 2021 (euskara. Gaztelaniazko azpitituluak)
Aurkezlea: Aitziber Zapirain
Dokumentalak Euskal Herriko herri hedabideetan egiten den hizkuntzaren erabileraren inguruko gogoeta planteatzen du. Horretarako, Euskal Herriko hamaika hedabideetako emakume kazetariak elkarrizketatu dira dokumentala osatzeko, haien lan ohiturak ezagutzeko. Era honetan, dokumentalean kazetarien gogoeta eta ekarpenak bildu dira, hizkuntzaren erabilerak indarkeria matxistan izan dezakeen eragina aztertzeko helburuarekin.
Ekainaren 12an, 19:00etan
Las letras de Jordi. Maider Fernández Iriarte, 2019 (gaztelania)
Aurkezlea: Maider Fernández Iriarte
Jordi duela 51 urte jaio zen garun-paralisiarekin. Hitz egin ezin duen arren, letrak dituen bere kartoizko taula erabiltzen du adierazten saiatzeko. Horrela azaltzen dio Maiderri, filmaren zuzendariari, 21 urte zituenean Jainkoak hitz egin ziola, baina jada ez diola hitz egiten. Egun batean Jordik Lurdesko Santutegira lagun diezaion eskatzen dio Maiderri.
Ekainaren 19an, 19:00etan
A los libros y a las mujeres canto. Maria Elorza, 2022 (gaztelera, italiera. Gaztelaniazko azpitituluak)
Aurkezlea: María Elorza
Emakume bati ia Avioneta izena jarri zioten. Beste batek, liburutegi bat izan zuen bere kotxeko atzeko eserlekuan. Besteak, etxeko liburutegiko apal errebeldeen ondorioz hatz bat hautsi zuen. Zigarrogileek irakurketak entzuten dituzte lanean ari diren bitartean. Plantxagileek poemak gogoratzen dituzte. Horiei guztiei kantatzen diet.
Suaren, uraren, sitsaren, hautsaren, ezjakintasunaren eta fanatismoaren aurka, emakume armada anonimo batek liburuak zaintzen ditu. Erresistentzia intimo bat da, epikarik gabekoa, iraultzarik gabekoa, armarik gabekoa.
Ekainaren 26an, 19:00etan
Paradise Hills. Alice Waddington, 2019 (ingelesa. Gaztelaniazko azpitituluekin)
Paradise Hills luxuzko egoitza bat da. Familia aberatsek hara bidaltzen dituzte alabak, emakume perfektuak izateko entrenatu eta hezi ditzaten. Dukesa da egoitzako zuzendaria. Uma hara bidali dute, eta laster konturatuko da sekretu ilun bat ezkutatzen duela egoitzak.
SAIO BEREZIA
Ekainaren 17an, 19:00etan
AUKERA programa
AUKERA zineman lehen pausoak eman nahi dituzten emakume zinemagileentzako mentoretza programa da. (H)emen elkarteak antolatua, ZINEBIrekin lankidetzan eta Zineuskadi, Kutxa Fundazioa, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien babesarekin, programak emakume zinemagileen sei film labur proiektuak garatzen laguntzen du, ekoizpenerako prest egon daitezen.
Film laburren proiekzio honek AUKERA programaren orain arteko emaitzak erakusten ditu, talentu berriak ikusaraziz eta emakume sortzaileen ahotsak ospatuz.
Hemen bizi da maitasuna. Ainhoa Olaso, Enara Garcia, 2022 (14 min)
Prioridades. Tamara Lucarini, 2023 (18 min)
Hadas. Beatriz de Silva, 2023 (15 min)
Komando Marmitako. Uxue Botas, Ane Nafarrate, 2024 (11 min)
Pomo d’oro. Nerea Sciarra, 2024 (15 min)
Azkena. Ane Inés Landeta, Lorea Lyons, 2024 (9 min)
Antolatzailea: Euskadiko Filmategia
Urtarrileko, otsaileko eta martxoko ostegunetan, 19:00etan
Sarrerak, 3,5 €. Artium Museoaren Adiskideak, 2 €
25 urte azpikoak: sarrera doan (museoaren txartel-leihatilan)
Sarrerak non erosi: museoaren txartel-leihatilan eta webgunean
Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloaren zortzigarren edizioak, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburu irmoarekin jarraituko du.
Proiekzioak, aurkezpenak eta solasaldiak ziklo honen DNA dira, zeina zinemaren eta zientziaren defentsa arrazoitu eta sendoaren bidez mamitzen baita, izen handiko zientzialarien presentzia nabarmenarekin.
Programa osoa jaitsi (pdf) Sarreren salmenta
Urtarrilaren 9an
La teoría del todo. James Marsh, 2014. 123 min (ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin)
Aurkezlea: Arantzazu García Lekue, Ikerbasqueko ikertzailea DIPCn.
Stephen Hawking astrofisikariaren eta bere lehen emaztearen arteko harremanean oinarritzen da pelikula (25 urte iraun zuen ezkontzak), eta zientzialariari eragiten zion gaixotasun degeneratiboaren aurkako bien borroka azpimarratzen du bereziki.
Urtarrilaren 16an
Denboraren makina. George Pal, 1960. 103 min (ingelesa, euskarazko azpitituluekin)
Aurkezlea: María Navarro Gastiasoro, DIPC-eko fisikaria.
Ingalaterra, 1899. Zientzialari batek makina bat sortu du denboran zehar bidaiatzeko. Harekin, II. Mundu Gerrara joango da, 1966an holokausto nuklear batetik bizirik aterako da, eta 802.701. urtean zibilizazio bat aurkituko du uste zuen bezain idilikoa ez dena.
Urtarrilaren 23an
Vincere. Marco Bellocchio, 2009. 128 min (ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin)
Aurkezlea: Antonio Rivera, Historia Garaikideko katedraduna UPV/EHUko Letren Fakultatean.
XX. mendearen hasiera. Benito Mussolini gazte iraultzaile sozialistak Ida Dalser ezagutzen du, bera bezain grinatsua den emakume bat, eta Idak Benitoren borroka politikoa babestuko du, baita hark sozialismoa faxismoarekin ordezten duenean ere.
Urtarrilaren 30ean
High Life. Claire Denis, 2018. 110 min (ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin)
Aurkezlea: Antonio Casado da Rocha, UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko ikertzaile iraunkorra
Espazio sakoneko espazio-ontzi batean, bizirik eusten diote gizon batek eta haren alabak. Zulo beltz bat helburu duen misio batean hiltzera kondenatutako talde batetik bizirik atera diren bakarrak dira biak.
Otsailaren 6an
The Deep. Baltasar Kormákur, 2012. 95 min (islandiarra, gaztelaniazko azpitituluekin)
Aurkezlea: Juan Ignacio Pérez Iglesias, Biologian doktorea eta Fisiologian katedraduna UPV/EHUn (egungo Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua).
1984an arrantzale-ontzi bat hondoratu zen Islandiako Ipar itsasoko uretan, negu gorrian. Inork ezingo zukeen tenperatura horietatik bizirik irten, baina, gizon batek lortu zuen.
Otsailaren 13an
El teorema de Marguerite. Anne Novion, 2024. 113 min (frantsesa, gaztelaniazko azpitituluekin)
Aurkezlea: Ainhize Barrainkua, fisikaria eta ingeniari elektronikoa UPV/EHUn, doktoregaia Basque Center for Applied Mathematics-en (BCAM).
Marguerite Lyongo Goi Eskola ospetsuko matematikako ikasle bikaina da. Dena ezin hobeto doala dirudi bere tesiaren aurkezpena prestatzen ari den bitartean, baina egun garrantzitsuenean egindako akats txiki batek amildegiaren ertzera eramango du.
(Emakumeak Zientzian ekimenarekin elkarlanean antolatutako proiekzioa)
Otsailaren 20an
Frankenstein. James Whale, 1931. 71 min (ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin)
La novia de Frankenstein. James Whale, 1935. 75 min (ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin)
Aurkezlea: Fernando Cossío, Kimika Organikoa I Saileko katedraduna eta Ikerbasqueko egungo zuzendari zientifikoa.
Henry von Frankenstein doktoreak esperimentu ilun bati ekin dio: gorpu-zatiak erabiliz, gizaki berri bat eraikitzea. Gauez hilerrietara joaten da, gorpuetatik behar dituen zatiak erauzteko. Ondoren, Praetorius doktore gaiztoak munstroarentzako neskalagun bat sortzea proposatu dio zientzialariari.
Otsailaren 27an
Las confesiones del Doctor Sachs. Michel Deville, 1999. 107 min (ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin)
Aurkezlea: Rafael Rotaeche, Gipuzkoako Ikerketa, Lehen Mailako Arreta eta ESIen Unitateko arduraduna (ISS Biogipuzkoa).
Bruno Sachs herri txiki bateko medikua da, eta mota guztietako gaixotasunak artatzen ditu kontsultan, baita gaixotasun psikologikoak ere. Herrian beste mediku bat besterik ez dago, bera baino zaharragoa, eta Sachsek paziente batzuk bidaltzen dizkio.
Martxoaren 6an
Erin Brockovich. Steven Soderbergh, 2000. 131 min (ingelesa, euskarazko azpitituluekin)
Aurkezlea: Miren Cajaraville, Biologia Zelularreko katedraduna.
Erin Brockovich ama ezkongabea da, eta lanpostu bat lortu du abokatu-bulego txiki batean. Egun batean, gaixotasun susmagarri bat duten bezero batzuen kasu bitxia bere kabuz ikertzea erabakiko du.
Martxoaren 13an
The Thing. John Carpenter, 1982. 105 min (ingelesa, euskarazko azpitituluekin)
Aurkezlea: Xabier Lopez, químico y catedrático de la UPV/EHU.
Antartikako estazio esperimental batean, AEBko zientzialarieta ikertzaile-talde batek ikusi du helikoptero norvegiar batek txakur bati tiro egiten diola kanpamentu nagusian.
Martxoaren 20an
La batalla del agua. Jean Dréville, Titus Vibe-Müller, 1948. 98 min (frantsesa eta norvegia, gaztelaniazko azpitituluekin)
Aurkezlea: Daniel Sánchez Portal, Fisikan doktorea Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
Norvegia, Bigarren Mundu Gerra. Komando batek Rjukaneko ur astunaren ekoizpen-instalazioa saboteatu behar du, Norvegiako erdialdean. Izan ere, instalazio horren helburua zen bonba atomikoa egiteko ezinbesteko elementu bat lortzea nazientzat.
Martxoaren 27an
Dena batera leku guztietan. Daniel Kwan, Daniel Scheinert, 2022. 139 min (ingelesa, euskarazko azpitituluekin)
Aurkezlea: Idoia García de Gurtubay, UPV/EHUn Kondentsatutako Materiaren Fisikan doktorea.
Dimentsio arteko haustura batek errealitatea aldatzen duenean, Evelyn, Estatu Batuetan bizi den etorkin txinatar bat, abentura basati batean murgilduko da, eta bera izango da mundua salba dezakeen bakarra.
Antolatzailea: Euskadiko Filmategia
Ondokoen laguntzarekin: Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa
© 2026 Artium Museoa.
Sarrerak Online
Denda Online