Artium Museoan lan egitea
Hezkuntza arduraduna
Hezkuntzako arduradunak, komisario buruaren eta zuzendaritzaren mende, Artium Museoaren hezkuntza-programazioa proposatu, diseinatu, ekoitzi eta burutu beharko du, museoaren helburu estrategikoei jarraituz. Bere eginkizunen artean egongo da Museoak prestakuntza- eta ikaskuntza-gune gisa duen eginkizuna indartzea, prestakuntza-proiektu eta -programa berritzaileak garatuz, eta erakunde eta entitateekin lankidetza-sareak ezartzea, askotariko esparru pedagogikoetara egokitutako proiektuak garatzeko.
Hartara, Artium Museoaren hezkuntza-programak diseinatzea eta kudeatzea izango da bere ardura, erakundearen lan-ildoen garapenean metodologia berriak txertatzeko. Euskarri fisiko eta digitaletan argitaratutako eduki pedagogikoen ardura ere izango du, eta museoko programen arduradunekin koordinatuta lan egingo du beti.
Era berean, museoaren beka- eta praktika-programen koordinazio orokorra ere kudeatuko du.
Eskabideak jasotzeko epea 2026ko apirilaren 24an amaituko da.
Argitalpen-koordinatzailea
Argitalpenen koordinatzaileak, zuzendaritzaren mende, museoaren argitalpen-estrategia bultzatu, koordinatu eta garatu beharko du. Hautatutako pertsonak funtsezko eginkizuna izango du museoaren argitalpenak ekoizteko eta zabaltzeko, eta haren ikerketa-alderdia eta proiekzio publikoa sendotzen lagunduko du, argitalpen-proiektu zorrotz, berritzaile eta kalitate handikoen bidez.
Koordinatzailea lankidetza estuan arituko da bere lan-arloari lotutako museoko sailekin, eta baita bere lan-prozesuei lotutako egile, artista, ikertzaile eta profesionalekin ere. Haren lana erabakigarria izango da museoaren argitalpen-jarduera bultzatu, sendotu eta proiektatzeko.
Era berean, haren ardura izango dira produkzio-eskubideen kudeaketa, koeditore eta banatzaileekiko harremana eta irudien kudeaketa. Horretarako, museoaren argitalpen-jarduera garatzeko behar den aurrekontua proposatu eta behar bezala kudeatu beharko du.
Eskabideak jasotzeko epea 2026ko apirilaren 24an amaituko da.
Lehiaketak, deialdiak eta bekak
Gaur egun ez dago deialdirik zabalik.
Praktikak
Artium Museoak lankidetza-hitzarmenak ditu unibertsitate askorekin, bai Euskal Herrikoekin, bai Espainiakoekin eta baita Europakoekin ere.
Zure ikasketekin loturiko praktikak egin nahi badituzu, jar zaitez harremanetan zure Fakultean dagokion sailarekin, Artium Museoaren Hezkuntzaren arduradunekin 945 20 90 20 telefonoaren edota educacion@artium.eus helbide elektronikoaren bidez.
Sarrerak Online
Denda Online