ARTIUMen Liburutegi eta Dokumentazio Zentroa kultura eta arte garaikideen esparruan ikerketa eta analisi artistikoa sustatzen dituen erakunde dinamikoa da, kulturarekin loturiko jarduerak antolatuz eta programatuz.
Gure kudeaketaren elementu garrantzitsu bat erabiltzaileekiko komunikazio arina eratzea da eta sortuz goazen produktu eta zerbitzu batzuetan eta besteetan parte harraraztea.
Liburutegian era bateko eta besteko zerbitzuak bultzatzen eta kulturarekin loturiko jarduerak programatzen ditugu, gure funts bibliografikoak ezagutarazi, beste zentro batzuekin elkarlanean aritu eta erabiltzaileengana hurbiltzeko, hauei gure proiektuetan parte harraraziz.
Hemen ekimen honi eta beste batzuei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.
LIBURU ERAKUSKETAK
ARTIUMen Liburutegi eta Dokumentazio Zentroan kulturarekin lotutako jarduerak programatzen dira, bere funts bibliografikoak ezagutarazi eta erabiltzaileengana hurbiltzeko asmoz, eta hauei proiektu batzuetan eta besteetan parte harraraziz. Horren ildotik, urtean bi erakusketa antolatzen dira, gaiak askotarikoak izaten dira eta txostenak linean ikus daitezke.
Erakusketei buruzko argibide gehiago: DokuArt
LIBURUTEGI BIDAIARIA
Mapa honetan ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroak parte hartu duen kongresu, jardunaldi, topaketa eta ikastaroak daude markatuta.
LIBURUTEGIAREN BERRI EMANEZ
ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroa topaketa eta jardunaldi batzuetan eta besteetan egon izanaren ondorioz, atal honetan nahiz paperean nahiz linean argitaratutako txosten guztiak biltzen dira.
Liburuen nazioarteko Eguna
Liburuen Nazioarteko Eguna ospatzearekin bat, Artium Museoaren Liburutegi tea Dokumentazio Zentroak apirilaren 23an irakurtzea eta kultura garaikidea zabaltzea sustatzen du zenbait jarduera antolatuz: BookCrossing edo liburuak askatzeko kanpaina, jendaurreko irakurketak, liburu erakusketak eta kontzertuak, besteak beste.
Bookcrossing
2007an ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroak BookCrossing edo liburuak askatzeko kanpaina abiarazi zuen, irakurketa eta kultura garaikidea sustatzen eta zabaltzen laguntzeko.
Horretarako, urtero, Liburuen Nazioarteko Egunean, Liburutegiak arte liburuak askatzen ditu Vitoria-Gasteiz hirian enblematikoak diren tokietan eta baita munduko beste toki batzuetan ere. Liburu horien jarraipena Liburutegiak Bookcrossing-en web ofizialean duen apalategi birtualaren bidez egiten da.2009an hasita, apirilaren 23ero, Liburuen Nazioarteko Eguna, Liburutegiak nazioko eta nazioarteko zentro eta museoen parte-hartzea koordinatzen du, liburuak askatzeko talde lanean.
2012an ARTIUMen liburutegia Gurutzegune Ofiziala izatera igaro da. Zentro-Museoaren sarreran gune berezi iraunkor bat sortu da. Bertan beti daude liburuak, ehizerako edo askatzeko, eta aldamenean kartel bat dago, zer eta nola egin adierazten duten jarraibideekin.
Interes-dokumentazioa
ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroak liburuak askatu dituen tokien mapa.
topaketak
2002tik, ARTIUM-ak bi urtez behingo izaeraz antolatzen ditu Arte Garaikideko, eztabaida-foro bateko eta haietan garatzen den lanaren gaineko ezaguera trukeko Dokumentazio Gune Topaketak eta bere etorkizunaren aukerak.
Topaketak elkargune bat dira batez ere analizatzen diren euskarri dokumental berriak eta dokumentazio-guneetako teknologia berrien, baita ere aipaturiko teknologiek liburutegien jardueren garapenean eragin dituzten transformazioen oldarra tokian.
Informazio gehiago hemen Topaketak