Asteartea, 12 Abendua 2017 14:17

Rosana Antolí artista Grey Flag-erako prestatu duen lanaz arituko da bihar Artiumen

Tú que no puedes Museoaren ekialdeko fatxadan jarriko da aurki, pankarta bihurturik. Artearen historiako artelan ospetsuetan esku hartzea izan da Grey Flag 2017-ren proposamena

Rosana Antolí alacantar artistak, Artiumen Grey Flag programaren partaideak, hitzaldi bat emango du bihar, hilak 13, 19:00etan bere lanari eta lan-prozesuei buruz. Antolí-ren pieza, Tú que no puedes izenekoa, eguraldiak uzten duenean zintzilikatuko da Vitoria-Gasteizko Arte Garaikidearen Museoaren ekialdeko fatxadan pankarta erraldoi bihurturik, Eralda zaitez, eralda ezazu proiektuaren barruan.

Hartu irudia  

Artiumen Grey Flag programa, berariaz hartarako sortutako artelanetan oinarrituta egindako pankarta handien euskarri bihurtzen dutenak Museoaren Ekialdeko fatxada 2011. urtean jaio zen, azken krisialdiaren unerik gogorrenean, egungo gizartean artearen eta kulturaren beharra aldarrikatzeko garrasi baten eran. Proiektuak bilakaera bat izan du, eta 2017an, Eralda zaitez, eralda ezazu izenburupean honako hau da proiektuei batasuna ematen dien ideia: artearen historiako artelan ospetsuak berregitea, gaurko artista baten esku-hartzeak mezua edo itxura aldatuta. Hartara, kultur ondarea eztabadaidatu eta analizatu egiten da eta, aldi berean, beste erreferente batzuk eransten zaizkio.  

Rosana Antolí artistak Francisco de Goya-ren grabatu bat hartu du bere lanerako oinarri gisa, Caprichos seriekoa. Tú que no puedes izenekoa, hain zuzen ere, non giza jokabide absurduen kritikaren eta satiraren ildoari jarraituz, bi gizon irudikatu baititu Goyak bizkarrean zamari bana daramatela. Antolí-k irudi ezagun hori berregin du eta izena aldatu dio, «no» zirriborratuz.

Rosana Antolí (Alcoi, 1981) Londresen bizi da gaur egun, eta han lan egiten du. Hiri horretan amaitu zituen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan margolari gisa hasitako ikasketak, Royal College of Arts-en performance- eta eskultura-master bat eginez. Oso gaztea izan arren, bere lanak bilakaera handia izan du. Koreografiak eta mugimenduak erakartzen dute eta bere lanean performancea, marrazkia eta irudia alkartzen ditu, betiere garatzen diren edo aurkezten diren espazioarekiko lotura estuarekin. Antolík mundu osoan garatzen eta erakusten ditu bere proiektuak, nahiz Espainian eta Ingalaterran, nahiz Europa osoan, Ameriketako Estatu Batuetan edota Latinoamerikan.

Bere belaunaldiko artista garrantzitsuenetakotzat jotzen da eta Generación 2017 lehiaketarako hautatua izan da eta Royal Society of British Sculptors-en saria jaso du, besteak beste.


Artistak gurean
Hizlaria: Rosana Antolí, Artiumen Grey Flag programaren partaidea
Abenduaren 13an, asteazkena, 19:00etan
Doako jarduera

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand