Asteartea, 09 Urria 2018 12:19

Ainara LeGardon-en soinudun performancea Artium Bildumaren erakusketa berrian

Musika elektroniko garaikidearen Mugako Jaialdiaren barruan burutuko da musikagile eta performer-aren ekitaldia. Analogikoki sortutako soinuak, ikusleak eta Oroi. Queda mucho futuro por delante erakusketa dira LeGardon-en proposamenaren elementu nagusiak

Ainara LeGardon-ek soinudun performance bat burutuko du Oroi. Queda mucho pasado por delante erakusketaren esparruan, Artiumen Hegoa aretoan, datorren ostiralean, urriak 12, 12:30etik aurrera. Hiru oinarrizko elementu izango ditu haren emanaldiak: gailu analogikoen bidez sortutako soinu multzo bat, erakusketako artelanak eta ikusleak. Urriaren 11, 12 eta 13an burutuko den Mugako Jaialdiaren antolatzaileek LeGardon-en proposamen hau hautatu zuten egoitza-deialdian.

Soinuaren esperimentazioa eta inprobisazio askea daude Ainara LeGardon-ek Artiumen Hegoa aretoan eskainiko duen soinudun performancearen oinarrian. LeGardon-ek bere ahotsa eta mugimendua erabiltzen ditu, eta espazioek, eta era askotako instrumentu elektroniko, mikrofono, zinta analogikoen oihartzun eta kasete-grabagailuen ehundurek eskaintzen dizkioten ahalbideekin konbinatzen ditu.

Elementu horiek sortzen dituzten sonoritate eta akoplatzeekin, atzera elikatze prozesu tekniko baten bidez eta Museoan bertako pieza batzuekin, LeGardonek elkarrizketa bat sortzen du denbora erreal, organiko eta aldakorrean. Antzezleak Hegoa aretoan lan egin du azken asteetan eta zenbait saiotan soinuak grabatuz eta Artium Bildumaren erakusketarekin loturak finkatuz eta grabatzeko tresna analogiko batzuk eta besteak probatuz, guztiak XX. mendean, teknologia digitalak sortu aurretik, erabiltzen zirenak.

Ikus-entzunezko sorkuntzaren esparruan proiektu artistiko bat garatzeko egonaldi baterako MUGAKOk egin zuen deialdian hautatua izan zen Ainara  LeGardon-en proposamen hau. MUGAKO Jaialdia urriaren 11, 12 y 13an egingo da Artium Museoan.

LeGardon-ek (Bilbao, 1976) bi hamarkadatan finkatu du bere ibilbide artistikoa, hiru esparru elkarren artean desberdin eta elkar osatzen dutenetan: rock alternatikoa, alde batetik, soinuaren esperimentazioa, bestetik, eta irakaskuntza, azkenik. Haren curriculumean sei disko daude, bakarrik egindakoak, talde-proiektuak —madAm, esate baterako—, eta proposamen esperimentalak —Archipiel, La Criatura eta FOCO, besteak beste. Sortzeko askatasunarekiko konpromisotik lan interesgarria egiten du, gainera, irakaskuntzan, kulturaren kudeaketaren eremuan eta, zehatzago esanda, musikaren autoedizioaren eta jabetza intelektualaren esparruetan.

Ainara LeGardon: soinudun performancea
Urriaren 12an, ostirala, Hegoa Aretoan, 12:30ean
Doako jarduera. Toki mugatua
Beharrezkoa da aurretik izena ematea: museo@artium.org

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand