Asteartea, 2019(e)ko Azaroaren 12a 09:44

Itziar Okariz, topaketa Artiumen

Artium Bildumako Izenik gabe lanaren egilea da, eta obra horrekin parte hartuko du Artistak gurean saioan

Itziar Okariz artistak bihar, azaroak 13, Artistak gurean jardunen hitzordu berri batean parte hartuko du Artiumen. Arte Garaikideko Euskal Museoaren Bilduman dauden sortzaile batzuekin zuzeneko harremana izateko antolatzen ditu jardun horiek Artiumek. Okariz Izenik gabe Artium bildumaren lana egilea da, eta hari buruzkoa izango da argazkilariaren saioa. Arte garaikidearen ezagutza errazteko helburua duen programa honek EDP fundazioaren babesa du. Itziar Okarizen hitzaldia 19:00etan hasiko da, Auditorioaren eta Museoko biltegien artean egingo da, eta sarrera doakoa izango da.

Itziar Okariz artista (Donostia, 1965) Sergio Pregorekin batera (Hondarribia, 1969) protagonista izan da azaroaren 24an itxiko den 2019ko Veneziako Bienaleko Espainiako Pabiloian. Artista honen lana Artium bilduman dago, argazki multzo bat zehazki (Titulurik gabe, 1994), eta bere gorputza erabiltzen du konbentzioak aldatu eta iraultzeko eta arau sozialak urratzeko, gizabanakoaren identitatea auzitan jartzeko, bai generoko identitatea, bai identitate kulturala, sexuala eta politikoa.

Artistak gurean programak hilean behin publikoa eta Artium Bilduman ordeztuta dauden egileak elkartzea proposatzen du. Gutxi gorabehera ordu eta erdiko saioetan, artistek sormen-prozesuari nola ekin azaltzen dute Museoko Emanaldi aretoan, eta obra edo proiektu esanguratsuak aurkezten dituzte. Ondoren, erakusketa-aretoan, solasaldiak aurrera jarraitzen du Artium Bildumako dagokion erakusketan ikusgai dagoen obraren edo lanen aurrean.

Topaketa-formatu horrek aukera ematen die bertaratzen diren ikusleei sortzaileekin elkarreraginean aritzeko, zuzeneko kontaktuaren bidez elkarrizketa eta euskal eta espainiar artearen sorkuntza garaikidearen eta obra adierazgarrien ezagutza sakonagoa errazteko. Saio guztiak arratsaldeko zazpietan hasten dira.

Artistak gurean: Itziar Okariz, Izenik gabe lanaren egilea
Azaroaren 13anan, asteazkena, 19:00etan. Sarrera doan
EDP Fundazioaren babesarekin

Artistak gurean. Itziar Okariz   Artelanaren fitxa (katalogoa)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand