Artium, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak hogeigarren urteurrena beteko du datorren apirilaren 26an, eta, data hori dela-eta, jarduera-programa zabal bat prestatu du datozen hilabeteetarako, ardatz harturik bere bilduma eta komunitate atxikiak. Egitaraua apirilaren 1ean hasiko da, honako proposamen hauekin: Bilduma_Ikusgai, bildumako obrak instalatzeko berreskuratutako espazio berri batean, zeina inauguratuko baita Juan Luis Morazak museoaren etorkizunei buruz emango duen hitzaldi batekin eta amaituko baita datorren urtarrilean egingo den bildumaren aurkezpen berriarekin. Proposamenen artean daude, halaber, erakusketa bat museoko ezohiko espazio batean, artelanen gordailuan, eta obra berriak instalatzea museoaren kanpoaldean. Bestalde, museoaren adiskideen taldeak, hezkuntza-komunitateak eta gainerako lankidetza-sareek ere protagonismo berezia izango dute 20. urteurreneko egitarauan. Apirilean eta maiatzean museoko sarrera doan izango dute publiko guztiek.
Bilduma_Ikusgai
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren bilduma izango da museoaren 20. urteurrenerako antolatu diren jarduera berezi askoren protagonista. Bilduma ikusgai izenburu orokorraren pean egingo den Bilduma_Horman: 20 urte, 22 artista ekimenean esaterako. Museoak bildumako obrak erakusteko espazio berri bat berreskuratu eta atondu du, eta txandaka jarriko dira bertan ikusgai bildumako obrak, museoak kontserbatzen duen ondare publiko bikaina ezagutzera emateko.
Bilduma_Horman. 20 urte, bildumaren 22 artista
Artium Museoak Bildumaren funtsetako obra sorta hautatu bat aurkeztuko du datozen hilabeteetan, txandakatze dinamiko baten bidez. Doako sarbidea duten barne espazioetan erakutsiko dira obra horiek, museoaren ondarearen ezagutza zabaltzeko. Zehazki, 22 obra erakutsiko dira, beste hainbeste artistarenak; horien artean, 2002an Artium Museoak ateak zabaldu aurretik ere Bildumaren parte izan diren piezak, baita azken urteetan museoaren funtsetan sartu diren eskuratzeak ere, eskulturak eta instalazioak nagusiki, zeinak biltzen baitituzte testuinguruko artista nagusien izenak.
Txandaketa apirilaren 1ean hasiko da. Erakusgai jarriko diren lehen obrak June Crespo, Jon Mikel Euba eta Juan Luis Morazarenak izango dira, eta, hurrengo txandetarako hautatuen artean daude Elena Mendizabal, Juncal Ballestín, Txomin Badiola, Gema Intxausti, Susana Solano, Eva Lootz, Elena Aitzkoa, Katinka Bock, Cristina Iglesias eta Juan Muñozenak, besteak beste.
Bilduma_Gordailuan
Bestalde, eta 20. urteurrenaren testuinguruan, betiere, Artium Museoak bisita-programa bat prestatu du museoaren pintura-gordailuetan ezarritako erakusketa batera. Erakusketa horrek bildumatik maileguan gehien ematen diren obrak erakutsiko ditu, oro har publikoei itxita egoten den espazio batean.
Bildumaren historian zehar, haren obra asko eta asko jarri dituzte erakusgai mundu ia osoan, eta horrek adierazten du ondare-funts honetako artistek duten sona, baita bildumaren ospea ere. Obra batek diskurtso berri batean parte hartzen duen aldi oro, harremanen eta esanahien geruza berri bat eransten du. Museoaren funtsen gaineko askotariko begiradak kontuan hartuta hautatu dira, beraz, ekimen honetarako proposatutako obrak.
Urtean ia ehun pieza utzi ohi dira maileguan beste zentro, erakusketa areto eta museo batzuen proiektu eta erakusketetarako. Eta lehen aldia obra multzo garrantzitsu hori gordailututa dagoen espazioan bertan ikusi ahal izango dena. Ez dute zertan izan merkatuan balio handiena duten obrak, ezta berrienak ere; harremanak eraikitzeko eta museoko profesionalen eta publikoen arreta erakartzeko duten ahalmenak nabarmentzen ditu pieza hauek.
Bilduma_Gordailuan erakusketarako aukeratutako lanak dira, besteak beste, Le peintre avec pinceau bleu (Miquel Barceló, 1983; Les amoureses (Elene & Rrrose) (Elena del Rivero, 2001); El autorretrato en el tiempo (Esther Ferrer, 1981-1994); Femme dans la nuit (Joan Miró, 1974); Mousquetaire à la pipe (Pablo Picasso, 1968); Te miras como tú eres (Soledad Sevilla, 1988); eta Creu negra i diagonal (Antoni Tápies, 1973).
Bisitak apirilaren 2an hasiko dira, eta hilerokoak izango dira; jaiegun eta oporraldietan handitu egingo da bisiten maiztasuna.
Bilduma_Plazaratu
Ekimen horiekin batera, museoak hainbat jarduera egingo ditu kanpoaldean: obra berriak instalatuko ditu, esku-hartzeak egingo ditu aurretik instalatutako zenbait piezatan, eta zenbait jarduera antolatuko dira museoaren plazan.
Bilduma_Plazaratu apirilaren 26an hasiko da, Nestor Basterretxea artistaren zenbait lanen inaugurazioarekin.
Bildumaren aurkezpen berria
Artium Museoaren 20. urteurrenerako aurreikusitako proiektuei amaiera emateko, bildumaren funtsen berrantolaketaren aurkezpena egingo da 2023ko urtarrilean, Zeru bat, hamaika bide erakusketaren ondoren Erakusketa berria prestatzen ari da museoa oraindik, baina Euskal Herriko artearen historiako azken hamarraldietako ibilbide kronologikoa marraztuko du.
Museoko komunitateak
Artium Museoak arreta berezia emango die, 20. urteurrenean, bere ibilbidean esangura berezia izan duten zenbait kolektibori; zehazki, museoaren adiskideei, hezkuntza-komunitateari eta lankidetza-sareei.
Artium Museoaren adiskideak. 20 urte, 22 arrazoi
20 urteko ibilbidean, proiektua finkatzeko ekarpen zinez eraginkorra egin du museoaren adiskideen elkarteak, bere leialtasunarekin eta hurbiltasunarekin. Laguntza ia beti isil hori azalera ateratzeko, deialdia egingo die museoak, apirilaren 26an, urteurrenaren egunean, ikus-entzunezko batean parte har dezaten, komunitate horretako kide izateko arrazoiak adieraziz; horrela, haiek hartuko dute protagonismoa urteurrenaren ospakizunean. Museoko espazioetan errodatuko da ikus-entzunezkoa, eta museoko Auditorioan aurkeztu eta hedabide digitaletan argitaratuko bideoa gero. Museoak 800 lagun ditu gaur egun.
Hezkuntza-komunitatea
Museoak Euskal Herriko hezkuntza-komunitatearekin duen lotura ere funtsezkoa izan da museoaren proiektua garatzeko. 20 urtean, 200.000 ikaslek parte hartu dute hezkuntza arautuari begirako programetan. Gainera, hezkuntza-proiektu asko garatu ditu museoak Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta beste erakunde publiko batzuekin. Hori dela-eta, ospakizun berezi bat prestatu da Museoen Nazioarteko Egunerako –Raisa Álava, Irantzu Lekue eta Antonio Balllester Moreno artistek parte hartuko dute, besteak beste–, baita publikoen gaineko gogoeta bultzatzeko zenbait proposamen ere.
Lankidetza-sareak
Euskal Herriko Arte Garaikideko Museoa eragile aktiboa da askotariko proiektuak garatzeko lankidetza-sareen sorreran. 2022an, bereziki nabarmenduko da alderdi hori lankidetza-proiektuak programatu baitira esparru askotan: erakusketen esparruan (Reina Sofia Museo Nazional eta Arte Zentroarekin), hezkuntzan (con el Museo Jorge Oteiza Museoarekin, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin, UPV/EHUrekin, Barrutia Ikastolarekin), eta programa publikoetan (Euskadiko Filmategia, Tabakalera…), besteak beste.
Ikerketa, kontaketa eta memoria
Lehen seihilekoko erakusketak
Ostirala, apirilak 8
Anna Daučíková. Not Belonging To and In Solidarity With (A1 aretoa)
Erlea Maneros Zabala. The Voice of the Valley (A2 aretoa)
Ainara Elgoibar. Gold 20. Fundir y parar (Z aretoa)
Osteguna, ekainak 2 / ostirala, ekainak 24
Néstor Sanmiguel Diest. La peripecia del autómata (MNCARS/Artium Museoa, A4 aretoa)
Larunbata, ekainak 4
Ephraim Asili (Z aretoa)
Ostirala, uztailak 22
Edurne Rubio (Z aretoa)
Museoaren etorkizunak
Artium Museoak topaketak programatu ditu artearen esparruko askotariko eragileekin, museoen etorkizunei buruzko eta museoen gizarte- eta ondare-erantzukizunaren eta ezagutza sortzeko duten erantzukizunari buruzko ikuspegi desberdinen berri emateko. Juan Luis Moraza artistak emango du lehen hitzaldia, apirilaren 1ean (ostirala).
Ezagutza eta memoria
Museoak ezagutza sortzeko duen erantzukizunaren testuinguruan, beste ekimen batzuk aurreikusita daude, hala nola Pentsatzeko leku bat erakusketaren katalogoko testuen irakurketa, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat etorrita. Jendaurreko irakurketara gonbidatuta daude, bestea, beste, artistak, kultura eragileak eta museoaren lankideak. Orobat egingo da museoaren ondarearen parte bihurtu diren artisten dokumentu-funtsen aurkezpena.
Artium Museoaren 20. Urteurrena
Apirileko agenda
Erakusketetako sarrera, doan.
Ostirala, apirilak 1
Bilduma_Horman
Txandaketa-programaren lehen saioa, June Crespo (Iruñea, 1982), Jon Mikel Euba (Barakaldo, 1967) eta Juan Luis Moraza (Vitoria-Gasteiz, 1969) artisten obrekin
Museoaren etorkizunak
Juan Luis Morazaren hitzaldia
Larunbata, apirilak 2
Bilduma_Gordailuan
Artium Museoa Bildumatik maileguan gehien emandako obren sorta baten erakusketara bisita
Astelehena, apirilak 4
María Cle Lealen hitzaldia
Latxa proiektua aurkeztuko du diseinatzaileak, zeinaren barruan diseinatu eta ekoitzi baitu Artium Museorako proposamen bat, 20. urteurrenari lotua
Ostirala, apirilak 8
Hiru erakusketaren aldi bereko inaugurazioa:
Anna Daučíková. Not Belonging To and In Solidarity With (A1 aretoa)
Erlea Maneros Zabala. The Voice of the Valley (A2 aretoa)
Ainara Elgoibar. Gold 20. Fundir y parar (Z aretoa)
Performancea: Les Reines Prochaines (Anna Daucikovaren erakusketarekin bat eginez)
Larunbata, apirilak 9
Ainara Elgoibar artistaren eta Peio Aguirre eta Garbiñe Ortega komisarioen arteko elkarrizketa
Apirilak 14-18 (Aste Santua)
Bilduma_Gordailuan
Artium Museoaren bildumatik maileguan gehien uzten diren obra hautatuen erakusketara bisita
Museoko lorategia ezagutu
Apirilak 26, Artium Museoaren 20. urteurrena
20 urte_22 arrazoi
Museoaren adiskideentzako deialdia, ikus-entzunezko proiektu honetan parte har dezaten, komunitate honetako kide izateko arrazoiak aditzera emanez
Irakurketa partekatuak. Pentsatzeko leku bat.
Liburuaren Egunarekin bat etorrita.
Plazaratu: performanceak museoaren plazan
Itziar Okarizen performancea
Bilduma_Plazaratu
Museoaren kanpoaldean ezarritako pieza berrien inaugurazioa eta bisita gidatua: Nestor Basterretxea artistaren obrak