Osteguna, 26 Urtarrila 2023 10:32

Bilduma Partekatuaren programaren barruan erositako 2022ko artelanak aurkeztu dira Artium Museoan gaur goizean

Gaur goizean aurkeztu dira museoaren eskuraketak, Bilduma Partekatuaren programaren baitan gauzatutakoak. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatutako proiektua da honako hau, eta bertan parte hartzen dute Bilboko Arte Ederren Museoak, Tabakalerak eta Artium Museoak, zeina, gainera, titulartasun publikoko funts horren egoitza baita.

Hiru erakunde artistikoek erakunde arteko batzorde batean lan egin dute, gaur museoan aurkeztutako piezak erosteko. Funts hori 18 artistari (10 emakume eta 8 gizon) dagozkien 26 artelanez edo obra-multzoz osatuta dago.

2022ko Bilduma partekatuan sartutako lanak honako hauek dira: José Ramón Ais (Bilbo, 1971), Nora Aurrekoetxea (Bilbo, 1989), Josu Bilbao (Bermeo, 1978), Leo Burge (Londres, 1991), Esther Ferrer (Donostia, 1937), Elena Goñi (Iruñea, 1968), Ibon Landa (Gasteiz, 1994), Laida Lertxundi (Bilbo, 1981), Inés Medina (Caceres, 1950), Damaris Pan (Mallabia, 1983), Alberto Peral (Santurtzi, 1966), Txuspo Poyo (Altsasu, 1963), José Antonio Sistiaga (Donostia, 1932), Susana Talayero (Bilbo, 1961), Begoña Zubero (Bilbo, 1962), Alazne Zubizarreta (Arrasate, 1994).

Argibide gehiago

 

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand