Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak-Artium Museoak Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren astelehenean, apirilak 24, jendaurreko irakurraldien edizio berri batean parte hartzeko gonbidapenarekin. Arte eta kulturako testuen irakurketa publikoa izango da, 12:00etatik aurrera, museoko Emanaldi aretoan. Gainera, Artium Museoak bookcrossing edo liburuak askatzeko ekimena bultzatu eta koordinatu du aurten ere. Bertan, 42 museo eta kultur zentrok parte hartuko dute aldi berean, besteak beste, Bilboko Arte Ederren Museoak, Madrilgo Reina Sofia Museoak, Gasteizko Montehermoso Kulturuneak, Hernaniko Chillida Lekuk, Las Palmaseko CAAMek eta Valentziako IVAMek. Horrela, museoak bat egingo du irakurketa sustatzeko eta, zehatzago, kultura garaikidearen ezagutza zabaltzeko beste ekimen batzuekin.
Artium Museoaren jendaurreko irakurraldien ekimena hamabosgarren ediziora iritsiko da 2023an, jendaurrean irakurtzearen esperientzia partekatu nahi duten pertsona guztientzako topagune gisa. Edizio honetan protagonismo berezia izango du AMA aldizkariaren bigarren aleak; museoak urtean behin argitaratzen du eta aurten Plaza kontzeptuari eta Artium Museoaren espazio publikoan esku hartzeko Plazaratu programari buruzko gogoetak biltzen ditu. Nolanahi ere, nahi duenak bere testua ekarri ahal izango du, baina artearen eta kulturaren munduarekin zerikusia izatea gomendatzen da.
Parte hartzeko beharrezkoa da 945209012 telefonora deitzea edo biblioteca@artium.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea, harremanetarako telefono bat eta irakurketetan parte hartzeko aukeratutako ordua adieraziz, 12:00etatik 15:00etara. Bertaratuko direla baieztatu dutenen artean Barrutia Ikastolako hiru ikasle daude. Izan ere, zentro horrekin lankidetza estua izan du Artium Museoak azken hiru urteetan Magnet-Erakarri proiektua garatzen.
Bookcrossing
Bestalde, gaurtik aurrera (apirilak 21, ostirala), 42 museo eta arte-zentrok bookcrossing izeneko «liburuak askatzeko» kanpaina batean parte hartuko dute, beren liburutegietako bikoiztuen poltsatik ateratako liburuekin hiriak betetzeko asmoz. Jasotzen dituztenek, irakurri ondoren, munduko beste toki batean askatzea eskatzen da. Museoak 50 liburu baino gehiago askatuko ditu Vitoria-Gasteizko hainbat tokitan, baina ekintzaren muina barruko plazako Lorategian egongo da.
Askatutako liburu guztiak dagozkien etiketekin egiaztatuta eta http://www.bookcrossing.com webgunean erregistratuta egongo dira. Gainera, irakurleari kanpainan parte hartzea errazteko beharrezkoak diren jarraibideak izango dituzte eta. Webgunean ale bakoitza non askatuko den adierazi ahal izango da. Ekimen honen helburua museoetako liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko ahaleginean elkartzea da, eta, zehazkiago, kultur diziplina batzuen eta besteen ezagutza zabaltzea.
Parte hartuko duten museoak:
Asociación de Museólogos y Museógrafos de Andalucía; Biblioteca del Museo de Zamora; Biblioteca do Museo das Peregrinacións e de Santiago; Biblioteca. Museo Etnolóxico. Ribadavia-Ourense; Biblioteca Universitaria de Granada; Biblioteca y Centro de Documentación. Museo de Arte Contemporáneo del País Vasco, Artium Museoa; Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao; Casa de Colón; Centre d’Art la Panera; Centre de Documentació de Cultura Popular (Direcció General de Cultura Popular i Associacionisme Cultural-Gencat); Centre de Documentació i Museu de les Arts Escèniques; Centre de Documentació i Museu Tèxtil; Centro Atlántico de Arte Moderno-CAAM. Biblioteca y Centro de Documentación; Centro cultural Montehermoso kulturunea; Centro de Arte La Regenta; Centro de Investigación y Recursos de las Artes Escénicas de Andalucía. CIRAE; CGAC Centro Galego de Arte Contemporánea; Chillida Leku; CICC-TABAKALERA; CRAI Biblioteca de Belles Arts; Es Baluard Museu d'Art Contemporani de Palma; Escuela de Arte y Superior de Diseño de Pamplona - Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola; Fundación Eugenio Granell; Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa / Centro de Colecciones Patrimoniales de Gipuzkoa; Instituto Andaluz del Patrimonio Histórico; IVAM Institut Valencià d'Art Modern; MACA. Museo de Arte Contemporáneo de Alicante; MACVAC Museu d'Art Contemporani Vicente Aguilera Cerni (Vilafamés); MARCO, Museo de Arte Contemporánea de Vigo; Museo Arqueológico de Asturias; Museo Cerralbo; Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León; Museo de Belas Artes da Coruña; Museo de Bellas Artes de Asturias; Museo de Navarra / Nafarroako Museoa; Museo de Prehistoria y Arqueología de Cantabria - MUPAC; Museo de Valladolid; Museo del Carlismo / Karlismoaren Museoa; Museo del Traje, Madrid; Museo Etnológico de Navarra "Julio Caro Baroja" Nafarroako Museo Etnologikoa; Museo Marítimo del Cantábrico (Consejería de Universidades, Igualdad, Cultura y Deporte del Gobierno de Cantabria); Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía; Museo Nacional de Cerámica y Artes Suntuarias “González Martí”; Museo Nacional y Centro de Investigación de Altamira; Museo Sefardí (Sinagoga del Tránsito); Museu de Prehistòria de València – Biblioteca; Muséu del Pueblu d’Asturies; Universidad Nacional de Educación a Distancia.
Sarrerak Online
Denda Online