Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, Artium Museoan, Jazzinema zikloa ikusi ahal izango da uztailaren 6tik aurrera, Euskadiko Filmategiak museoan egiten duen denboraldiari amaiera emateko. Vitoria-Gasteizko, Getxoko eta Donostiako hiru euskal jazz jaialdi handiekin batera, lau pelikula proiektatuko dira, eta Filmategiak Donostian, Bilbon, Iruñean eta Donibane Lohizunen dituen egoitzetan ere ikusi ahal izango dira. Programan Yuzuru Tachikawaren Blue Giant anime-filmaren estreinaldia eta Alain Gomisen Thelonius Monk Rewind & Play dokumentala agertzen dira. Pixarren Soul animazio-filmak eta Michael Curtizen Young Man with a Horn klasikoak osatuko dute zikloa. Artium Museoko proiekzio guztiak ostegunetan izango dira, uztailaren 6tik aurrera, 19: 00etan; sarrerak (txartel orokorra 3,5, Artium Museoaren Adiskideak 2 euro, 25 urtez azpikoak doan) museoko leihatilan eta artium.eus webgunean eros daitezke.
Irudiak eskatu Esku-liburua (pdf) Programa osoa
Lehen filma, Soul (Pete Docter, Kemp Powers, 2020), Pixarren animazio eder, dibertigarri eta musikala da, jazz piano-jotzaile gisa arrakasta izatea helburu duen musika irakasle bati buruzkoa. Filma jatorrizko bertsioan, ingelesez, proiektatuko da, eta gaztelaniazko azpitituluak izango ditu.
Rewind & Play (Alain Gomis, 2022) dokumentalak XX. mendeko musikari garrantzitsuenetako bati, Thelonious Monki egindako baina inoiz ikusi gabeko elkarrizketa bat berreskuratu du. Piano-jotzaileak elkarrizketa bat eman zuen Frantziako telebistan 1969an, baina ez zen inoiz emititu; Gomisen zintak orain arte argitaratu gabeko material hori berreskuratu du. Jatorrizko bertsioan, ingelesez eta frantsesez, eta euskarazko azpitituluekin.
Young Man with a Horn (Michael Curtiz, 1950) filmak blues musikari bikain baten urratsak jarraitzen dituen gazte baten bizitza kontatzen du. Kirk Douglas, Lauren Bacall eta Doris Day protagonista dituen obsesio baten istorioa da. Jatorrizko bertsioan, ingelesez, eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Zikloa estreinaldi bikain batekin amaituko da: Blue Giant (Yuzuru Tachikawa, 2023) anime-film japoniarra, Shinichi Ishizukaren manga direlakoak kaleratu zirenetik Japonian fenomeno sozial bat dena pantaila handira daramana. Pelikula hau urrian iritsiko da areto komertzialetara SelectaVisioni esker, baina aurrestreinaldia izango du Jazzineman. Saxofoi-jotzaile gisa arrakasta lortu nahi duen gazte baten istorioa kontatzen du. Blue Gianten soinu-banda Hiromik konposatu du, munduko jazz-musikari ospetsuen eta piano-jotzaile birtuosoenetako batek. Jatorrizko bertsioan, japonieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Sarrerak Artium Museoaren webgunean eta museoko leihatilan erosi ahal izango dira.
Ikus Artium Museoko programa osoa www.artium.eus gunean. Jazzinema zikloaren egoitzei buruzko inormazio gehiago www.filmoteka.eus gunean.
Programazioa urrian itzuliko da Euskadiko Filmategira, Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren hirugarren edizioarekin.