Ostirala, 2024(e)ko Apirilaren 19a 11:02

Jendaurreko irakurraldiak Artium Museoan Liburuen Egunean, Néstor Basterretxea gogoan

Interesdunek izena eman dezakete apirilaren 23an, asteartea, 10:00etatik aurrera egingo den jendaurreko irakurketa saioan parte hartzeko

Ia berrogeita hamar kultura-zentrok parte hartuko dute 2024an Artium Museoak urtero sustatzen duen bookcrossing ekintzan

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museo-Artium Museoak Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren asteartean, apirilak 23, jendaurreko irakurraldien edizio berri batean parte hartzeko gonbidapenarekin. Irakurraldi hori 10:00etatik aurrera izango da museoko Emanaldi aretoan, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da. Oraingo honetan, irakurketak Nestor Basterretxearen omenez egingo dira, haren jaiotzaren mendeurrenean. Gainera, Artium Museoak bookcrossing edo «liburuak askatzeko» ekimena bultzatu eta koordinatu du aurten ere. Ekimen horretan berrogeita hamar museo eta kultur zentro inguruk hartuko dute parte aldi berean, gaur hasi eta astelehenera arte, besteak beste, Madrilgo Reina Sofía Museoak, Gasteizko Montehermoso Kulturuneak, Hernaniko Chillida Lekuk, Las Palmaseko CAAMek eta Valentziako IVAMek. Horrela, museoak bat egiten du irakurzaletasuna sustatzeko beste ekimen batzuekin eta, zehazkiago, kultura garaikidearen ezagutza zabaltzeko ekimenekin.

Artium Museoaren jendaurreko irakurraldien ekimena hamaseigarren ediziora iritsiko da, irakurtzearen esperientzia partekatu nahi duten pertsona guztientzako topagune gisa. Gainera, aurten, Néstor Basterretxeari (Bermeo, 1924-Hondarribia, 2014) eskainiko zaizkio irakurketak, haren jaiotzaren mendeurrenean. Museoak artista polifazetikoari, XX. mendeko euskal sortzaile esanguratsu eta eraginkorrenetako bati buruzko testu batzuk aukeratu ditu. Nolanahi ere, nahi duenak bere testua ekarri ahal izango du, artearen eta kulturaren munduari lotuta badago. Jarduera streaming bidez emango da, museoaren Youtubeko kanalaren bidez.

Parte hartzeko beharrezkoa da 945209012 telefonora deitzea edo biblioteca@artium.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaltzea, harremanetarako telefono bat eta 10:00etatik 14:00etara irakurketetan parte hartzeko aukeratutako ordua adieraziz. Aurten etorriko direla baieztatu dutenen artean Gorka eta Mikel Basterretxea daude, artistaren seme-alabak; Oteiza Museoko zuzendariorde Juan Pablo Huércanos, bideokonferentzia bidez; Gerardo Armesto artista, eta Gasteizko Helios Okupazio Zentroko lau kide (tutoreekin batera), besteak beste.

Bookcrossing

Bestalde, ia 50 museo eta arte-zentrok bookcrossing izeneko «liburuak askatzeko» kanpaina batean parte hartuko dute, beren liburutegietako bikoiztuen poltsatik ateratako liburuekin hiriak betetzeko asmoz. Jasotzen dituztenek, irakurri ondoren, munduko beste toki batean askatzea eskatzen da. Museoak 50 liburu baino gehiago askatuko ditu Vitoria-Gasteizko hainbat tokitan, baina ekintzaren muina barruko plazako Lorategian egongo da.

Askatutako liburu guztiak dagozkien etiketekin egiaztatuta eta http://www.bookcrossing.com webgunean erregistratuta egongo dira. Gainera, irakurleari kanpainan parte hartzea errazteko beharrezkoak diren jarraibideak izango dituzte eta. Webgunean ale bakoitza non askatuko den adierazi ahal izango da. Ekimen honen helburua museoetako liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko ahaleginean elkartzea da, eta, zehazkiago, kultur diziplina batzuen eta besteen ezagutza zabaltzea.

Parte hartuko duten museoak eta zentroak:
Museo Nacional de Arte Romano de Mérida, Museo de Zamora, Museo Sefardí de Toledo, Museo Reina Sofía, Museo de Arte Contemporáneo del País Vasco, Artium Museoa, Museo Etnolóxico de Ribadavia-Ourense, Centre d’Art la Panera, Centre de Documentació de la Direcció General de Cultura Popular i Associacionisme Cultural, Centre de Documentació i Museu de les Arts Escèniques (MAE), Centro Atlántico de Arte Moderno-CAAM, Centro Cultural Montehermoso Kulturunea, Centro de Arte La Regenta, Centro de Investigación y Recursos de la Artes Escénicas de Andalucía, CGAC Centro Galego de Arte Contemporánea, Chillida Leku, CRAI Biblioteca de Belles Arts. Universitat de Barcelona, Es Baluard Museu d’Art Contemporani de Palma, Escuela de Arte y Superior de Diseño de Pamplona | Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola, Fundación Eugenio Granell, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa / Centro de Colecciones Patrimoniales de Gipuzkoa, Biblioteca General del Gobierno Vasco, Instituto Andaluz del Patrimonio Histórico, IVAM Institut Valencià d’Art Modern, Centre Julio González, MACA. Museo de Arte Contemporáneo de Alicante, MACVAC Museu d'Art Contemporani Vicente Aguilera Cerni (Vilafamés), MARCO, Museo de Arte Contemporánea de Vigo, Museo Cerralbo, Museo das Peregrinacións e de Santiago, Museo de Arte Contemporáneo Helga de Alvear, Museo de Belas Artes da Coruña, Museo de Bellas Artes de Asturias, Museo de Navarra / Nafarroako Museoa, Museo de Prehistoria y Arqueología de Cantabria – MUPAC, Museo de Valladolid, Museo del Carlismo / Karlismoaren Museoa, Museo del Ferrocarril de Madrid, Museo del Traje, Madrid, Museo Etnológico de Navarra “Julio Caro Baroja” Nafarroako Museoa Etnologikoa, Museo Marítimo del Cantábrico, Museo Nacional de Arqueología Subacuática ARQVA, Museo Nacional de Cerámica y Artes Suntuarias “González Martí”, Museo Nacional y Centro de Investigación de Altamira, Museu de Belles Arts de València, Museu de Prehistòria de València – Biblioteca, Muséu del Pueblu d’Asturies, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand