Astelehena, 24 Otsaila 2025 14:14

2023-2024 biurtekoan Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Bilduman sartutako artelanak

2023-2024 biurtekoan Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren Bilduman sartutako artelanak [María Franciska Dapena. 'Despedida en la cárcel' (d.g.)

Museoaren programazioaren parte izan diren 15 artistaren 34 lan erosi ditu Artium Fundazioak bi urte hauetan

Paritatea kontuan hartu da lanak eskuratzean

Fundazioak 20 artistaren beste 31 piezatik gora jaso ditu dohaintzan

Azkenaldiko eskuratzeen sorta hautatu bat ikusgai egongo da Artium Museoko A1 aretoan apirilaren 27ra arte

Irudiak eskatu

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa-Artium Museoaren bilduman 65 obra sartu dira 2023-2024 biurtekoan zehar, Artium Fundazioak eskuratuak batzuk eta artista eta bildumagile pribatuek dohaintzan emandakoak beste batzuk. Zehazki, museoaren erakusketa-egitarauaren parte izandako 15 artistaren 34 pieza eskuratu ditu Fundazioak. Zerrenda horretan, margolanak, eskulturak, instalazioak, argazkiak eta bideoak ageri dira, beste formatu batzuez gainera. Erosketak paritatearen irizpidea aintzat harturik egin dira. Carolina Caycedo, Alejandro Cesarco, Rafael Lafuente, Rosalind Nashashibi, Julia Spínola eta Isidoro Valcárcel Medina artistak dira obren egileetako batzuk.

Bestalde, museoaren Fundazioari 20 artistaren 31 obra dohaintzan eman dizkiote partikularrek. Artista hauenak, besteak beste: Txaro Arrazola, June Crespo, Alejandro Garmendia, Agustín Ibarrola, Jesus Mari Lazkano, Nerea Lekuona edo Juan Luis Moraza. Horiei gehitu behar zaie Oscar Tuazon estatubatuar artista, haren garrantzizko obra bat jaso baitu, berriki, gordailuz.

Gainera, beste 55 obra sartu dira museoaren Bilduman, Eusko Jaurlaritzak sustatzen eta Artium Museoak, Tabakalera KGNZk eta Bilboko Arte Ederren Museoak lankidetzan koordinatzen duten Bilduma Partekatua programaren bidez . Hala, Bilduma partekatua kontuan hartuta, 120 artelan berri sartu dira 2023an eta 2024an, guztira.

Bilduma, ikusgai

Artium Museoak A1 aretoan ikusgai jarri du azken 5 urteetan eskuratutako obren sorta hautatu bat, apirilaren 27ra arte. Rosalind Nashashibiren (Londres, 1973) A Wider Kind of Love pieza ikus daiteke lehenik, eta espazio berean daude María Franciska Dapenaren (Palentzia,1924 - Bilbo, 1995) Despedida en la cárcel, Erlea Maneros Zabalaren (Bilbo, 1977) The New York Times, Patricia Dauderren Night Shift eta Óscar Domínguezen (Santa Cruz de Tenerife, 1906 - Paris, 1957) Arbalète, ibilbideko obrarik antzinakoena, Bildumaren muin historikoarekin lotura egiten duena.

Aurrekoaren alboko espazio batean, bi film hauek proiektatuko dira: i confess, Moyra Davey (Toronto, Kanada, 1958) eta Paraíso, Maddi Barber (Lakabe, Nafarroa, 1988) eta Marina Lameiro (Iruñea, 1986). Eta espazio horretan bertan ikusgai egongo dira Kimia Kamvariren (Kolonia, Alemania, 1986) Gâv argazki-saila eta Raúl Domínguezen (Barakaldo, 1984) formatu handiko marrazki bat (izenbururik gabea).

Aretoetatik kanpora ere hedatuko da erakusketa, ordea; hain zuzen ere, azpiko atarian aurkeztuko da Oil and Water eskultura, Oscar Tuazonena (Indianola, Estatu Batuak, 1975), eta museoko barruko plazako Lorategian, berriz, Core eskultura-multzoa, June Cresporena (Iruñea, 1982).

Bilduma, ikusgai programaren baitan antolatu da erakusketa; programa horren baitan, Bildumako obra sorta hautatu bat ikusgai jartzen da, txandaka, museoaren eraikineko zenbait espaziotan, Artium Museoaren publikoei museoak kontserbatzen duen ondare publiko bikaina ezagutzeko eta hartara hurbiltzeko aukera emateko xedez.

Artium Fundazioaren eskuratzeak, 2023-2024 biurtekoa

Ana Laura Aláez, (Bilbo, 1964); Antonio Ballester Moreno (Madril, 1977); Carolina Caycedo (Londres, 1978); Alejandro Cesarco (Montevideo, Uruguai, 1975); Patricia Dauder (Bartzelona, 1973); Moyra Davey (Toronto, Kanada, 1958); Rubén Díaz de Corcuera (Vitoria-Gasteiz, 1964); Alejandro Garmendia (Donostia, 1960-2017); Rafael Lafuente (Vitoria-Gasteiz, 1936 – 2005); Edurne Herrán (Ingolstadt-Donau, Alemania,1978): Julia Spínola, (Madril, 1979); Joxerra Melguizo (Vitoria-Gasteiz, 1968); Rosalind Nashashibi (Croydon, Erresuma Batua, 1973); Itziar Okariz (Donostia, 1965); Isidoro Valcárcel Medina (Murtzia, 1937).

Artium Fundazioak jasotako dohaintzak, 2023-2024 biurtekoa

José Ramón Amondarain (Donostia, 1964); Ibon Aranberri (Deba, 1969); Txaro Arrazola (Vitoria-Gasteiz, 1963); Antonio Ballester Moreno (Madril, 1977); June Crespo (Iruñea, 1982); Alejandro Garmendia (Donostia, 1960-2017); Agustín Ibarrola (Bilbo, 1930-Galdakao, 2023); Ismael Iglesias (Durango, 1974); Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960); Ainara Legardon (Bilbo, 1976); Nerea Lekuona (Vitoria-Gasteiz, 1976); Fran Meana (Avilés, 1982); Juan Carlos Meana (Vitoria-Gasteiz, 1964-Pontevedra, 2023); Inés Medina (Cáceres, 1950); Pablo Milicua (Bilbo, 1960); Juan Luis Moraza (Vitoria-Gasteiz, 1960); Antón Patiño (Monforte de Lemos, 1957); Álvaro Perdices (Madril, 1971); Jessica Stockholder (Seattle, Estatu Batuak, 1959); Ramón Zuriarrain (Donostia, 1948)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand