Astelehena, 29 Abendua 2025 18:04

Artium Museoak 100.000 bisitarien kopurua sendotu du 2025ean

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, 100.000 bisitari zenbatuko ditu aurten ere, pandemiaren aurreko zifrak berreskuratzea ahalbidetu duen bilakaera sendotuz. Hori izango da, hain zuzen ere, hurrengo ekitaldietan helburu berriak lortzeko abiapuntua, 2027ra begira jarrita, 25. urteurrena ospatuko duenean.

Urte honetan Artium Museoak testuinguruko artisten lana aurkeztu du, hala nola Inés Medina (Caceres, 1950) eta Josu Bilbaorena (Bermeo, 1978), nazioarteko proposamen eta koprodukzioen berrikuspenarekin batera, hala nola Chantal Akerman zinemagileari (Brusela, 1950 - Paris, 2015) eta Marwa Arsaniosi (Washington. KD, 1978) eskeinitakoak. Hauekin batera, 2025ean, Artelekun zehar. 1987-2002 aurkeztu du, Euskal Herriko praktika artistikoen eta pedagogiaren arteko harremanei buruzko tesi-erakusketen hirugarren eta azken kapitulua. Honetaz gain, museoak programa publiko eta hezitzaileen eskaintza sendotu du, erakusketa-programaren inguruko mintegiak eta hezkuntza-proposamen berriak aurkeztuz.

Bisitei buruzko datuei dagokienez, azpimarratzekoa da, alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko bisitarien pisua sendotu egin dela, bisitari guztien ehuneko 60 inguru izan baita; eta, bestetik, Arabako bisitariena, museoaren bisita guztien laurden bat izan baita.

Atzerritik etorritako bisitei dagokienez, goranzko joerak jarraitzen du, aurreko urtean baino ehuneko 2 puntu gehiago igo baita, guztizkoaren % 27an kokatuz. Frantziak jarraizten du izaten bisitari gehien ekartzen dituen herrialdea, Italia, Britainia Handia eta Alemania atzetik dituela.

Bestalde, Espainiako beste erkidego batzuetako bisitariek guztizkoaren ehuneko 36 inguru hartzen dute, iazkoaren antzeko balioa. Talde horretan, Madrildik, Kataluniatik eta Gaztela-Leondik etorritakoek bisitatzen dute gehien Artium Museoa, eta atzetik datoz Nafarroakoak, Andaluziakoak eta Valentziakoak.

Euskal bisitariak guztizkoaren ehuneko 37 izango dira 2025ean. Bisiten erdia baino gehiago arabarrek egingo dituzte, eta gainerakoak Bizkaitik eta Gipuzkoatik etorritakoen artean banatuko dira.

Adinaren araberako banaketari dagokionez, aurten ere, museora egindako bisiten ia laurdena (eskola-programetakoak izan ezik) 25 urtetik beherako bisitariei dagokie. Aipagarria da, halaber, lau adin-tarte handien arteko banaketa orekatua: % 22 24 urtetik beherakoak, % 25 25-44 urtekoak, % 37 45-65 urtekoak eta % 16 65 urtetik gorakoak. Generoari dagokionez, bisitari gehienak emakumeak dira (% 54, eta % 46 gizonak).

Museoaren programazioari dagokionez, 2025 mugimendu handiko urtea izan da, bai erakusketen esparruan, bai programa publikoen esparruan. Lehenengoan, museoak erakusketa monografikoak eskaini dizkie Ines Medina (Caceres, 1950), Josu Bilbao (Bermeo, 1978) edo Chantal Akerman (Brusela, 1950 - Paris, 2015) bezalako artistei, eta horiei Artelekun zehar. 1987-2002 gehitu zaie, Euskal Herriko praktika artistikoen eta pedagogiaren arteko harremanei buruzko tesi-erakusketa sortaren azken kapitulua.

Urteko azken hiruhilekoan, halaber, Marwa Arsaniosek (Washington. (D.C., 1978) lurraren jabetze eta ustiapen prozesuen inguruan ikertzen duen Lurrak ez du jaberik izango erakusketa aurkeztu du. Erakusketa honek beste urrats bat suposatu du museoak Estatuko eta nazioarteko beste zentro eta agente artistiko batzuekin lantzen duen sare-lanean, Italiako Fondazione Sandretto Re Rebaudengo, Bartzelonako Fundació Joan Miró edo Suitzako Haus Fur Kunst Urirekin lankidetzan egin baita. Datorren apirilean azken honetara bidaiatuko du.

Ondarearen arloan, Asins, Oteiza, Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea erakusketa aurkeztu zuen museoak 2025ean, museoaren bildumaren erakusketaren barruan Fernando Golvanok komisariatutako proposamena. Bertan abstrakzio geometrikoaren hizkuntzatik hiru artista horien praktikak jorratu dira, Elena Asinsen heriotzaren hamargarren urteurrenarekin bat eginez (Madril, 1940 -Azpiroz, 2015).

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand