Azteazkena, 07 Urtarrila 2026 08:32

Artium Museoak Filmategiko ‘Zinema eta Zientzia’ zikloaren bederatzigarren edizioa hartuko du gartik aurrera, gizatasunaz, naturaz eta etorkizunaz hausnartzeko

Bederatzigarren edizio honetan, munduarekin dugun harremanean eragina izan duten gai zientifiko eta humanistiko garrantzitsu batzuk aztertzera gonbidatzen ditu ikus-entzuleak programak. Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center-ek (DIPC) eta Donostiako Zinemaldiak antolatuta, zikloa bere ohiko egoitzetara itzuliko da Gasteizen (Artium Museoa), Donostian (Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa), Bilboko Arte Ederren Museoan (gaur egun EHUko Bizkaia Aretoa-Sala Mitxelena), Iruña (Golem Baiona zineman) eta Donibane Lohitzunen (Cinéma Le Sélect). Zikloak hainbat diziplinarekin, hala nola biologiarekin, fisikarekin, ekologiarekin, antropologiarekin, matematikarekin edo etika garaikidearekin, hitz egiten duten filmak proposatzen ditu.

Zikloa gaur goizean aurrkeztu da Donostiako Tabakaleran, eta honako hauek izan dira parte-hartzaileak: Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua; Juan Ignacio Pérez Iglesias, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua; Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiko zuzendaria; Ricardo Díez Muiño, DIPCko zuzendariak; Pedro Miguel Etxenike, DIPCko presidentea; Miguel Zugaza, Arte Ederren Bilboko Museoko zuzendaria; Jose Luis Rebordinos, Donostia Zinemaldiko zuzendaria; Beatriz Herráez, Artium Museoko zuzendaria; Xabi Garat, Le Sézinemetako zuzendaria; Otilio García, Golemeko zuzendaria; eta Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendari nagusia.

Zikloa gaur bertan abiatuko da Gasteizen, El planeta de los simios filmarekin. Pelikula hau zientzia-fikzioaren iraultzaile klasikoa da, eta gizateriaren aurrerakada eta atzerakadei eta bilakaera autoritarioei buruz hausnartzeko aukera ematen du. Baita, Susan Sontag-en hitzetan, “triskantzak eta nahasketak eman diezazkiguketen edertasun bereziei” buruz ere. Hilabete hauetan zehar, film bakoitza DIPCko, EHUko, ikerketa-zentroetako eta biologia, kimika, akustika, antropologia edo filosofia bezalako esparruetako espezialistek aurkeztuko dute. Gaurko filma Juan José Gómez Cadenas DIPCko fisikari, idazle eta Ikerbasque irakasle ikertzaileak aurkeztuko du gaur arratsaldeko saioan.

Programa osoa ikusi Artium Museoan

Lehen proiekzio horren ondoren, Haur basatia filma izango da ikusgai, François Truffaut zuzendari frantsesak filmatu zuen haur basati baten istorioa, ikus-entzuleak gizatasunaren, afektuen eta hizkuntzaren aurkikuntzaren emoziora hurbiltzeko. Bestalde, Sare soziala filma David Fincher zuzendariaren eta Aaron Sorkin gidoilariaren sare sozialen jatorriaren erretratua da, eta ikus-entzuleak gaur egungo denbora definitzen duen abiapuntu batera eramango ditu.

Animalien portaeraren eta arrisku kolektiboaren lurraldera ere bidaiatuko du zikloak Hitchcocken Los pájaros pelikularekin. Filmak sena, beldurra eta batzuetan gainezka egiten duen ingurunearekiko giza harremanari buruzko irakurketa zientifikoak eragiten jarraitzen du. Aldi berean, Emakumeak Zientzian programaren barruan, Sisters with Transistors filma proiektatuko da. Musika elektronikoaren emakume aitzindarien istorioa azpimarratzen du filmak.

Dimentsio biologiko eta etikoa indar bereziz agertuko da La mosca filmean, Cronenbergen drama, mutazioari, gorputzaren mugei eta esperimentazioari buruzko hausnarketa ahalbidetuko duena.

Umorea, berriz, Irakasle Zoroaren eskutik helduko da, eta La Voie Royalek, berriz, matematikarekiko duen talentuak eta interesak aurretik iragarrita ez zirudien bideetatik eramaten duen neska gazte baten istorioa kontatzen du.

Amaitzeko, zikloa bizitzaren amaierari buruzko hausnarketan murgilduko da Los destellos filmarekin; Europako oroimenean Hirugarren gizonarekin; gogoeta antropologikoan La balada de Narayamarekin; eta sentsibilitate ekologiko eta futuristan Nausicaä del Valle del Vientorekin. Azken horrek itxiko du edizioa eta, era berean, Donostia, Bilbo eta Gasteizko eskola-saioen protagonista izango da.

Saioetarako sarrerak museoko leihatilan eta webgunean eros daitezke dagoeneko.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand