Prebentzio-neurriak Artium Museoan, osasun-alertaren aurrean

Publicado en Prentsa bulegoa

Twist eleberria, Canoren arrakasta literarioa, izango da solasaldiaren ardatza. Idazlea bertan dela, klubak, besteak beste, liburuaren bilbeak artearen munduarekin dituen loturei helduko die

Publicado en Prentsa bulegoa

Museoko Bildumako zenbait lanen egilea da, besteak beste Sujeto y predicado bideo-instalazioarena

Publicado en Prentsa bulegoa

Museoak familientzako lantegi bereziak antolatu ditu zubian eta Gabonetako oporretan. Joxerra Melguizo gurean. Harkaitz Cano euskal literaturari eta arteari buruzko euskarazko irakurketa klubera etorriko da. Artium Bildumaren Oroi erakusketa eta Antoni Muntadasena bisitatzeko azken asteak

Publicado en Prentsa bulegoa

Igandean, gorpu guztiz finaren jolasari eskainiko zaio Artium txikia, eta Good Morning Artium!, berriz, ukimena eta usaimena bakarrik erabiliz gauzak hautematera

Publicado en Prentsa bulegoa

Artium Bildumako Izenik gabe lanaren egilea da, eta obra horrekin parte hartuko du Artistak gurean saioan

Publicado en Prentsa bulegoa

Museoaren funtsetan dauden artistak hurbiletik ezagutzeko aukera ematen duen topaketa-zikloak EDP Fundazioaren babesa du

Publicado en Prentsa bulegoa

Ekimena Miriam Isasiren Carpinteros proiektuaren parte da, Leyre Goikoetxeak komisariaturiko eta Eskualdea 2019 deialdian aukeratutako Un triángulo, tres vértices_Ser rizoma proiektuan parte hartzen duten artistetako batena. Mahai-ingurua datorren igandean, irailak 29 (12:00etan) izango da, eta Izkiko Parke Naturalean dagoen arotz txorien koloniaren inguruan artistak egindako ikerketa prozesutik abiatuta sortutako ikus-entzunezko pieza bat ere aurkeztuko da bertan

Publicado en Prentsa bulegoa

Euskal literaturari eta arteari buruzko euskarazko irakurle-klub bat proposatu du Museoak. Begoña Zubero argazkilaria izango da hil honetan Artistak gurean programaren protagonista. Muntadas. Elkarrekiko loturak, interconexiones, interconnessioni erakusketaren inaugurazioarekin hasiko da urria

Udaren eta oporren amaierarekin eta udazkenaren etorrerarekin, Artium Museoak familientzako eta gazteentzako programei ekingo die berriro asteburu honetatik aurrera. Denboraldi berriko berrikuntzen artean, Mikel Ayerbek dinamizatutako euskarazko irakurketa kluba dago. Antoni Muntadasen erakusketa berria bihar, ostirala, inauguratuko da, eta Begoña Zubero argazkilaria izango da Artium Bildumari lotutako Artistak gurean saioaren protagonista. Bestalde, Eskualdea programaren barruan aurreikusita dago, beste ekintza batzuen artean, Kuartangoko bainuetxean erakusketa muntatzeko prozesua jendearentzat irekitzea. Urriko agenda paperean lor daiteke Museoan, eta bertsio digitalean Artiumen webgunean.

Urriko lehen asteburu honetatik aurrera, Artiumek familientzako, Artium txikia eta Good Morning Artium! lantegiak eskainiko ditu. Igande bakoitzeko proposamena ezberdina da, nahiz eta beti Artiumen erakusten diren erakusketekin edo obrekin lotutako gai bati lotuta egon, eta Hezkuntza guneetan egiten den jarduera kolektibo bati lotuta egon.

Hala, esate baterako, igande honetan, urriaren 6an, Artium txikia programako partaideek —5 urtera arteko haurrak, heldu bana lagun dutela— Mugimenduarekin esperimentatuko dute espazioan, Barruan eta kanpoan izeneko lantegi batean, Museoan ikusgai dauden zenbait obratan «sartu» ahal izateko. Edo Good Morning Arium! —11 urtera arteko neska-mutilentzat—, Berriz imajinatzea lantegian Antoni Muntadasen erakusketa inauguratu berria erabiliko da abiapuntu gisa, erakusketako irudi eta soinu ugarirekin jolasteko, hori guztia ingelesa praktikatzen den bitartean.

Astero egiten diren lantegi horiez gain, hilero familientzako lantegi berezi bat proposatzen du Museoak, FamiliArtium; bertan, 12 urtera arteko neska-mutilek parte har dezakete. Urrian, zehazki, hilaren 19an, lantegia komikiari buruzkoa izango da, eta bertan, «gorpu guztiz fina» jatorri surrealistako jolasetik abiatuta, parte-hartzaileek pertsonaia ezberdinak sortuko dituzte, ondoren haiekin komiki baterako gidoi bat garatzeko.

Artistak gurean
Hitzaldi eta mintegien atalean, Artiumek artistekin egindako topaketen edizio berri bat programatu du urrian —asteazkena, urriak 9—, eta Begoña Zubero argazkilaria izango da gonbidatua. Zubero Artium Bildumako hainbat lanen egilea da, besteak beste, 2007ko Touch argazkiarena.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Arabako ordezkaritzak eta Artium Museoak antolatutako Sorkuntza. Hiria. Paisaia. jardunaldien egitarauaren parte da, gainera, artistaren hitzaldia. Jardunaldiak urriaren 9an, 10ean eta 11n izango dira, eta sormen-prozesuek hiri-paisaiaren taxueran duten eragina aztertuko da hainbat arlotako espezialisten parte-hartzearekin.

Artiumek, gainera, Euskal Irudigileak elkarteak antolatutako Irudika Ilustrazio Topaketa Profesionala hartuko du urriaren 24, 25 eta 26an.

Irakurle taldea: euskal literatura eta artea
Artium museoan ikastaldi berriaren hasierarekin batera datorkigun berrikuntza nagusietako bat euskarazko irakurle klub bat da, Mikel Ayerbe irakasle eta idazlearen eskutik egingo dena. Euskarazko literatura eta artea uztartzeko asmoz, saioan parte hartzen dutenek proposatutako liburuaren edukia eta sorkuntza artistikoarekin dituen loturak komentatuko dituzte. Kasu honetan, berezitasuna da bertaratzen direnek liburuaren egilearekin elkarreraginean aritzeko aukera izango dutela.

Lehen saioa urriaren 17an izango da, eta Xabier Gantzarainen Zuloa liburua aukeratu da abiatzeko. Gantzarainek 23 artelan erabili ditu Euskadiren oraintsuko historia aztertzeko.

Urrian Artiumeko jardueren programa osatzeko, asteazkenero (euskaraz) eta igandero (gaztelaniaz) bisita gidatuak egiten dira doan erakusketetara, eta Artiumeko lorategira hilean behin (Bost zentzumenen lorategia), hileko azken larunbatean. Horrez gain, Institut Français-en laguntzarekin antolatutako CinémArtium programak La belle et la meute filmari buruzko frantsesezko zine-foruma proposatzen du.

Eskualdea programa
Bestalde, Arabako landa-eremuan arte garaikidea hedatzeko Eskualdea programaren barruan, urriaren 7tik 11ra bitartean, Leyre Goikoetxeak Miriam Isasi, Belén Cerezo eta Anabel Quincoces artistekin komisariatutako Un triángulo, 3 vertices_ser_rizoma erakusketaren muntaketa-prozesua ikusgai egongo da publikoarentzako.

Larunbatean, hilak 12, erakusketa jendearentzat irekitzearekin batera, bisita gidatua antolatu da Quincocesek Gatz Haranean duen instalaziora. Ondoren, Jon Bellidok bainuetxean kontzertua eskainiko du. Zianotipia lantegi bat egitea ere aurreikusita dago hilaren 19an, larunbata, Belen Cerezok erakusketarako egindako proposamenari lotuta.

Argibide gehiago

Erakusketak
Muntadas. Elkarrekiko loturak, interconexiones, interconnessioni
Inaugurazioa: urriaren 4an, 20:00etan
2020ko urtarrilaren 12 arte
Queda mucho pasado por delante. Oroi. Artium Bilduma
2020ko urtarrilaren 5 arte

Aurki
Elena Mendizabal. Eskultura
2019ko azaroaren 8tik 2020ko maiatzaren 4ra
Un triángulo, 3 vértices_ser_rizoma. Programa Eskualdea
Zuhatzu Kuartangoko Bainuetxe, 2019ko urriaren 12tik azaroaren 20ra

Publicado en Prentsa bulegoa

Artium bildumako Touch (Ukitu) obraren egilea da, eta obra horrekin parte hartuko du Artistak gurean saioan. Begoña Zuberorekin egingo den saio hau, gainera, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoak antolatutako Sorkuntza, hiria, paisaia jardunaldien barnean dago.

Publicado en Prentsa bulegoa
1. orrialdea (guztira 8)

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand